Ba hori, posta zerrenda bat da. Eskerrak gaztea al loro zegoen! Elna
From: [email protected] Date: Sun, 11 Aug 2013 23:01:46 +0200 To: [email protected] Subject: Re: [eibar] Gazteak Comorrrrr??? Gmail taldea? zer da hori, posta zerrenda ez da izango? 9 urterekin????? Josu Mendicute (Mugikorretik bidalia) El 11/08/2013, a las 20:07, "Elena Laka" <[email protected]> escribió: Neri inguruan tokatzen ari jata. Seme nagusiak (1997) 11 urterekin eskatu zidan laguntza kontua zabaltzeko Tuentin. Iaz deskubritu nuen Twitterra bazeukala, eta konturatu zenean banekiela, kandatu egin zuen. Orain bere lagunen twitterrak kuxkuxeatzen ditut noizean behin, zeozetaz enteratzeko. Denak dira euskaraz, gaztelerazko eta euskalkiarekin nahaste-borraste bat eginda. Egun guztia dabiz telefonoari pegatuta, baina sekula inoiz ez dute telefonoa deitzeko erabiltzen. Ezta deiak hartzeko. Seme txikiari (2002) 9 urterekin igarri nion Tuentixan zebilela. Galdetu nionean, esan zidan berak zabaldu zuela kontua, eta harrituta galdetu zidan: ze, ezin da ala? Oraindik ez dauka telefonoa, baina lagunekin gmaileko taldearen bitartez komunikatzen da. Berak deskubritu zuen nire telefonoan nik nagusiaren Twitterra begiratzen nuela, eta hark esanda kandatu zuen besteak. Ohiturak oso azkar aldatzen doaz. Elna From: Oier Araolaza Sent: Friday, August 09, 2013 8:26 AM To: Eibartarrak zerrenda Subject: [eibar] Gazteak Dantza taldearekin astebetez Europan izan gara. Soziologia merkerik egiteko asmorik ez, baina dantzari gazteen komunikazio ohitura batzuk harritu naute, eta aipatu nahi nituzke. 14,15 eta 16 urteko hamar gazte dira. Adin horretako seme-alabak dituzuenontzat nobedaderik ez, baina niretzat sorpresa izan da oso twitterzaleak direla ikustea. Denek dute smartophonea. Whatsapp eta twitter erabiltzen dituzte hamarrek, lehena beraien arteko komunikaziorako (taldean), eta bigarrena hartzaile multzo zabalagoari begira beraien nondik norakoak kontatzeko. Ni sorpresan harrapatu nau twitter erabiltzaileak izatea. Facebook bakarrik nagusienak (16) dauka, eta apenas erabiltzen duen. Tuenti utzita omen dute. Denak euskaldunak dira, baina ahozkoan beraien artean ia-etengabe gazteleraz dihardute. Twitterren ostera, euskara dezente erabiltzen dute, ahozkoan baina askoz gehiago. oier. -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected] _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
