Neri inguruan tokatzen ari jata.

Seme nagusiak (1997) 11 urterekin eskatu zidan laguntza kontua zabaltzeko 
Tuentin. Iaz deskubritu nuen Twitterra bazeukala, eta konturatu zenean 
banekiela, kandatu egin zuen. Orain bere lagunen twitterrak kuxkuxeatzen ditut 
noizean behin, zeozetaz enteratzeko. Denak dira euskaraz, gaztelerazko eta 
euskalkiarekin nahaste-borraste bat eginda. Egun guztia dabiz telefonoari 
pegatuta, baina sekula inoiz ez dute telefonoa deitzeko erabiltzen. Ezta deiak 
hartzeko.

Seme txikiari (2002) 9 urterekin igarri nion Tuentixan zebilela. Galdetu 
nionean, esan zidan berak zabaldu zuela kontua, eta harrituta galdetu zidan: 
ze, ezin da ala? Oraindik ez dauka telefonoa, baina lagunekin gmaileko 
taldearen bitartez komunikatzen da. Berak deskubritu zuen nire telefonoan nik 
nagusiaren Twitterra begiratzen nuela, eta hark esanda kandatu zuen besteak.

Ohiturak oso azkar aldatzen doaz.

Elna 


From: Oier Araolaza 
Sent: Friday, August 09, 2013 8:26 AM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: [eibar] Gazteak




Dantza taldearekin astebetez Europan izan gara. Soziologia merkerik egiteko 
asmorik ez, baina dantzari gazteen komunikazio ohitura batzuk harritu naute, 
eta aipatu nahi nituzke. 


 14,15 eta 16 urteko hamar gazte dira. Adin horretako seme-alabak 
dituzuenontzat nobedaderik ez, baina niretzat sorpresa izan da oso 
twitterzaleak direla ikustea. Denek dute smartophonea. Whatsapp eta twitter 
erabiltzen dituzte hamarrek, lehena beraien arteko komunikaziorako (taldean), 
eta bigarrena hartzaile multzo zabalagoari begira beraien nondik norakoak 
kontatzeko. 


Ni sorpresan harrapatu nau twitter erabiltzaileak izatea. Facebook bakarrik 
nagusienak (16) dauka, eta apenas erabiltzen duen. Tuenti utzita omen dute. 


Denak euskaldunak dira, baina ahozkoan beraien artean ia-etengabe gazteleraz 
dihardute. Twitterren ostera, euskara dezente erabiltzen dute, ahozkoan baina 
askoz gehiago. 


oier.



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]

 



--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to