Comorrrrr??? Gmail taldea? zer da hori, posta zerrenda ez da izango? 9 
urterekin?????

Josu Mendicute (Mugikorretik bidalia)

El 11/08/2013, a las 20:07, "Elena Laka" <[email protected]> escribió:

> Neri inguruan tokatzen ari jata.
>  
> Seme nagusiak (1997) 11 urterekin eskatu zidan laguntza kontua zabaltzeko 
> Tuentin. Iaz deskubritu nuen Twitterra bazeukala, eta konturatu zenean 
> banekiela, kandatu egin zuen. Orain bere lagunen twitterrak kuxkuxeatzen 
> ditut noizean behin, zeozetaz enteratzeko. Denak dira euskaraz, gaztelerazko 
> eta euskalkiarekin nahaste-borraste bat eginda. Egun guztia dabiz telefonoari 
> pegatuta, baina sekula inoiz ez dute telefonoa deitzeko erabiltzen. Ezta 
> deiak hartzeko.
>  
> Seme txikiari (2002) 9 urterekin igarri nion Tuentixan zebilela. Galdetu 
> nionean, esan zidan berak zabaldu zuela kontua, eta harrituta galdetu zidan: 
> ze, ezin da ala? Oraindik ez dauka telefonoa, baina lagunekin gmaileko 
> taldearen bitartez komunikatzen da. Berak deskubritu zuen nire telefonoan nik 
> nagusiaren Twitterra begiratzen nuela, eta hark esanda kandatu zuen besteak.
>  
> Ohiturak oso azkar aldatzen doaz.
>  
> Elna 
> 
> From: Oier Araolaza
> Sent: Friday, August 09, 2013 8:26 AM
> To: Eibartarrak zerrenda
> Subject: [eibar] Gazteak
> 
> 
> Dantza taldearekin astebetez Europan izan gara. Soziologia merkerik egiteko 
> asmorik ez, baina dantzari gazteen komunikazio ohitura batzuk harritu naute, 
> eta aipatu nahi nituzke.
> 
>  14,15 eta 16 urteko hamar gazte dira. Adin horretako seme-alabak 
> dituzuenontzat nobedaderik ez, baina niretzat sorpresa izan da oso 
> twitterzaleak direla ikustea. Denek dute smartophonea. Whatsapp eta twitter 
> erabiltzen dituzte hamarrek, lehena beraien arteko komunikaziorako (taldean), 
> eta bigarrena hartzaile multzo zabalagoari begira beraien nondik norakoak 
> kontatzeko. 
> 
> Ni sorpresan harrapatu nau twitter erabiltzaileak izatea. Facebook bakarrik 
> nagusienak (16) dauka, eta apenas erabiltzen duen. Tuenti utzita omen dute. 
> 
> Denak euskaldunak dira, baina ahozkoan beraien artean ia-etengabe  gazteleraz 
> dihardute. Twitterren ostera, euskara dezente erabiltzen dute, ahozkoan baina 
> askoz gehiago. 
> 
> oier.
> 
> -- 
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
> 
>  
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to