Oso gogoan dittut Eibarren izandako hárek ufalak. 88kuan istripua be bai kotxiakin autopistan ufalan gogorrenian!
1983an ikusi nebana ez neban pentsatzen barriro ikusiko nebanik, baina bai, Urkusuko dorrietako behekalde guztia urak hartuta 1988an be. Eibarko behekalde hartan kaltia oso-oso antzekua izan zan baten eta bestian. Matxarixatik ekarritakuak Urkusuko bajuak bete, eta gero kaletik beherutz gainezka. Halanda be, beste leku batzuetan desberdin izan zan... Txoko parian juntau zan harri eta kotxe motroillua... hori, 1988an izan zan, ezta? ez 1983an... edo? zer dakazue goguan zuek? Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
