>
> Hurrengo egunetan bolondresen brigada moduko batzuk antolatu ziren eta
> garbiketetan laguntzen ibili ginen, Ubitxan gu, Unbera igotzeko dauden etxe
> txiki batzuetan, baina egia esan 40 lagunen artean pala eta kuboekin 4
> ordutan egindakoaren beste egin zuen ailegatu zen lehen bolketeak pare bat
> pasadatan.
>
> Eneko
>

Garbiketa lanen beste detalle bat dakat nik goguan, hau 1983kua.
Atenziñua deittu zestan medio espainoletan sekulako propagandia egon
zala FSE eta ejerzitua zelan inplikau ziran garbiketan eta arazoen
konponketan.

Eibarren ostera... Polizia Nazionala zeuan orduan Urkusu aldamenian,
gaur INEM dala uste dot.

Momentu baten, Urkusuko morokilla garbitzen (ura bertatik ateratzen)
zeuan motobonba bat apurtu zan; danbateko handi batekin egin zeban
PUNBA!!! Orduantxe urten ziran poliziak armak eskuetan, ia zer izan
zan ha. Terrorismua ez zala izan konprobau, eta bueltau ziran
komisaldegira.

Beren lokaletik kanpora ez zeban lokatza gramo bat mobidu lekutik
Polizia Nazionalak.

-- 
Luistxo Fernandez - [email protected]

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to