Nik Eibarkua ez dakitt, Deban nenguan!

Bertan be arriskua. Arratsaldian tokatzen zan itsasgora, eta Mutrikura
doian zubixa, estaziño onduan, arkuak ixa tapauta zittuan. Eurixa pleamarra
baino10 minutu lehenago-edo geldittu zan! Deba ixa osua hare gaiñian eginda
daguanez, zubi hori apurtu izan balitza edo pasau gaiñetik urak, Deba
mapatik desagertuko zan. Hori esaten zenben, behintzat.

Goguan dakat errixuan urak zeroian abixadia, eta zenbat gauza zeguazen
bertan: bidoiak millaka, bonbona, neberak, kajak, gauzak,... itzela!

Goguan dakat zelako gaba pasau genduan ur eta argi barik, radixuan
(pilekin) entzutzen Bilboko desgrazixia eta emoten zittuezen abixo guztiak!
Dana kandelen argittan!

Bildurgarrixa izan zan!

leire


Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 abuztua
26 18:35):

> Oso gogoan dittut Eibarren izandako hárek ufalak. 88kuan istripua be
> bai kotxiakin autopistan ufalan gogorrenian!
>
> 1983an ikusi nebana ez neban pentsatzen barriro ikusiko nebanik, baina
> bai, Urkusuko dorrietako behekalde guztia urak hartuta 1988an be.
> Eibarko behekalde hartan kaltia oso-oso antzekua izan zan baten eta
> bestian. Matxarixatik ekarritakuak Urkusuko bajuak bete, eta gero
> kaletik beherutz gainezka.
>
> Halanda be, beste leku batzuetan desberdin izan zan... Txoko parian
> juntau zan harri eta kotxe motroillua... hori, 1988an izan zan, ezta?
> ez 1983an... edo? zer dakazue goguan zuek?
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to