On 2013 abu 26 18:36, "Luistxo Fernandez" <[email protected]> wrote:

>  Txoko parian
> juntau zan harri eta kotxe motroillua... hori, 1988an izan zan, ezta?
> ez 1983an... edo? zer dakazue goguan zuek?

Bai, horiek 1988koak ziren. Uztailan Mikel dioen bezala.

Zaila da esatea, baina gure inguruan kaltegarriagoak izan ziren, nik uste.
Elgoibarren 9 hildako utzi zituen 1988ko ufalak. Eibarren ez zen hildakorik
izan.

Untzagan nengoen eta urak eramanda Txokoraino pare bat kotxe aldapaz behera
jaisten zuzenean ikusi nituen, gaueko hamarrak inguruan. Haluzinatu egin
nuen. Nik kotxea Untzagan neukan harrapatuta eta plaza aldapan zegoenez,
urak ez harrapatzeko musika kioskoko arkupera eraman genituen ahal izan
genituen kotxe guztiak. Lehen Txoko eta dorreko aldea handiagoa zen, bai
plaza, bai aldapa. Arkupeak zituen, parking moduan eta kiroletarako
(eskubaloia, futbola, pelota, ...) erabiltzen zen. (ikus
http://tinyurl.com/owtdu5j vs gaur egunekoa: http://tinyurl.com/lknzr38 by
Javitxoo in "Demolition City")

Esango nuke Unbeko errekatxuak (eta herriko beste batzuk) gainezka egiten
hasi zuela eta Elgeta bidetik behera ufala zetorren Untzagaraino, aurretik
harrapatzen zuen dena eramaten.

Errekatxu horrek Egogain (lehen O'Donell) - Sindikala - Udaletxe inguruan
egiten du bat Egorekin, gainezka egiterakoan Kalbetoiko lokalen
sotanoetatik (Tupi Azpi, Oriotarra, La Eibarresa,...)  eta Bilbo Zaharretik
urak Dosdemayora egiten zuen, berriro Egorantz,

Hurrengo egunetan bolondresen brigada moduko batzuk antolatu ziren eta
garbiketetan laguntzen ibili ginen, Ubitxan gu, Unbera igotzeko dauden etxe
txiki batzuetan, baina egia esan 40 lagunen artean pala eta kuboekin 4
ordutan egindakoaren beste egin zuen ailegatu zen lehen bolketeak pare bat
pasadatan.

Eneko

>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to