Lehengusua nuen Alberto. Ederra mezua, Oier.

Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 iraila 6
16:42):

>
> 46 urteko eibartarrak bere buruaz beste egin duela entzun dut goizean.
> Orain kalean bere eskelarekin aurrez aurre egin dut. Egiazu, Alberto
> Egiazu. Niretzat, eta betirako, korrikalaria.
>
> Ez zuen karrera luzea izan. Sasoirik onenean zegoenean lanean hasi zen,
> kamioi hozkailu batekin generoa banatzen. Kamioira sartu, irten, hozkailuan
> sartu, irten, berriz kamioira... Tenperatura aldaketekin gaixotuta ibiltzen
> zen beti, eta korrika egiteari utzi zion. Orduan ere pena itzela hartu
> genuen haren dohainak miresten genituen beste korrikalariok. Talentu
> ikaragarria, adin egokia, baina ezin korrika segi.
>
> Betirako gogoan Mintxetan jubeniletan egindako korrikaldiak. 85ean
> bigarren izan zen Anacleto Jimenez-en atzetik eta 86an garaile izan zen,
> Antonio Peula gaindituta. Hura gozamena! Karrera nagusian Steve Jones eta
> Joao Campos nor baino nor aritu ziren, eta galesa nagusitu. Irrikitan
> geunden Alberto nagusiekin lehiatzen ikusteko.
>
> Autokarabana zahar bat zeukan, eta maitasun guztiarekin aritzen zen hura
> konpontzen eta margotzen. Uztailean izan nintzen berarekin azkenengoz eta
> haserre aurkitu nuen, autokarabanan zituen landarak lapurtu zizkiotelako,
> berak kanpora aterata zituela eguzkia har zezaten eta norbaitek eraman.
>
> Korrika egiten huen bezala joan haiz Alberto, azkar!
>
> oier.
>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to