Guretzat beti izan zen "Abeto" (xelebrea ematen badu ere).
eli laztanguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 iraila 6 17:22): > Lehengusua nuen Alberto. Ederra mezua, Oier. > > > Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 iraila 6 > 16:42): > >> >> 46 urteko eibartarrak bere buruaz beste egin duela entzun dut goizean. >> Orain kalean bere eskelarekin aurrez aurre egin dut. Egiazu, Alberto >> Egiazu. Niretzat, eta betirako, korrikalaria. >> >> Ez zuen karrera luzea izan. Sasoirik onenean zegoenean lanean hasi zen, >> kamioi hozkailu batekin generoa banatzen. Kamioira sartu, irten, hozkailuan >> sartu, irten, berriz kamioira... Tenperatura aldaketekin gaixotuta ibiltzen >> zen beti, eta korrika egiteari utzi zion. Orduan ere pena itzela hartu >> genuen haren dohainak miresten genituen beste korrikalariok. Talentu >> ikaragarria, adin egokia, baina ezin korrika segi. >> >> Betirako gogoan Mintxetan jubeniletan egindako korrikaldiak. 85ean >> bigarren izan zen Anacleto Jimenez-en atzetik eta 86an garaile izan zen, >> Antonio Peula gaindituta. Hura gozamena! Karrera nagusian Steve Jones eta >> Joao Campos nor baino nor aritu ziren, eta galesa nagusitu. Irrikitan >> geunden Alberto nagusiekin lehiatzen ikusteko. >> >> Autokarabana zahar bat zeukan, eta maitasun guztiarekin aritzen zen hura >> konpontzen eta margotzen. Uztailean izan nintzen berarekin azkenengoz eta >> haserre aurkitu nuen, autokarabanan zituen landarak lapurtu zizkiotelako, >> berak kanpora aterata zituela eguzkia har zezaten eta norbaitek eraman. >> >> Korrika egiten huen bezala joan haiz Alberto, azkar! >> >> oier. >> >> >> >> >> -- >> >> ____________________________________________ >> Oier Araolaza Arrieta - [email protected] >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
