Ikastolan hamaika diskusiƱo eta burruka egin neban Alberto eta Ernestoren 
kontra. Asko elkartzen dau horrek 

Oindio Biurri ikusten doten gitxixetan beti ekartzen dozta gogora.

Albertorekin ez neban berba egin ikastola bukatu zenetik.

Nik be pena haunditxa. 

Elna



From: Luistxo Fernandez 
Sent: Friday, September 06, 2013 4:55 PM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: Re: [eibar] Egiazu


Neurekin ikastolan ibilitako mutila. Milla gatxizen euki zittuan ikastolan, 
geixenak Ernesto Ezpeleta 'Biurrik' jarrittakuak. Nere goguan geratu jatana, 8. 
mailan bakoitzak bere bidetik jo zebanian, 'Kasi'...


Mutil ona zan. Pena haundixa.




2013/9/6 Oier Araolaza <[email protected]>



  46 urteko eibartarrak bere buruaz beste egin duela entzun dut goizean. Orain 
kalean bere eskelarekin aurrez aurre egin dut. Egiazu, Alberto Egiazu. 
Niretzat, eta betirako, korrikalaria. 


  Ez zuen karrera luzea izan. Sasoirik onenean zegoenean lanean hasi zen, 
kamioi hozkailu batekin generoa banatzen. Kamioira sartu, irten, hozkailuan 
sartu, irten, berriz kamioira... Tenperatura aldaketekin gaixotuta ibiltzen zen 
beti, eta korrika egiteari utzi zion. Orduan ere pena itzela hartu genuen haren 
dohainak miresten genituen beste korrikalariok. Talentu ikaragarria, adin 
egokia, baina ezin korrika segi.


  Betirako gogoan Mintxetan jubeniletan egindako korrikaldiak. 85ean bigarren 
izan zen Anacleto Jimenez-en atzetik eta 86an garaile izan zen, Antonio Peula 
gaindituta. Hura gozamena! Karrera nagusian Steve Jones eta Joao Campos nor 
baino nor aritu ziren, eta galesa nagusitu. Irrikitan geunden Alberto 
nagusiekin lehiatzen ikusteko.


  Autokarabana zahar bat zeukan, eta maitasun guztiarekin aritzen zen hura 
konpontzen eta margotzen. Uztailean izan nintzen berarekin azkenengoz eta 
haserre aurkitu nuen, autokarabanan zituen landarak lapurtu zizkiotelako, berak 
kanpora aterata zituela eguzkia har zezaten eta norbaitek eraman.


  Korrika egiten huen bezala joan haiz Alberto, azkar!


  oier.








  -- 

  ____________________________________________
  Oier Araolaza Arrieta - [email protected]

   


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




-- 
Luistxo Fernandez - [email protected]

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600 


--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

<<Emoticon1.gif>>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to