Egun batzuk barru Argia aldizkariak jai bat egingo du bere
harpidedunekin-eta.

http://www.argia.com/blogak/argia/2014/09/15/argia-eguneko-egitaraua-osorik/

Egitarauan, DNI jaurtiketa lehiaketa bat jarri dute. Kataluniatik ei dator
ideia. 38 metroko errekorra lortu ei zen han.

Gauza ludikoa, denborapasa. Hala ere... ez dakit, niri pixkat atzera egiten
dit, estetikoki ez dela oso dotorea. Uste dut zerrenda honetan (edo bere
idatzizko zutabe batean?) Elena Lakak aipatu zuela behin bere bezero
musulman baten emozioa DNIa lortu zuenean azkenean. Iruditzen zait jende
askok, seguruenik herri honetan zapalduenen dauden pertsonak, DNI bat
lortzeko esperantza handiak dituela jarrita. Ze desberdintasun handia dago
DNI bat eduki ala ez.

Horregatik, pentsatzekoa da DNIa jaurtiko duten guztiek, gero jasotzeaz ez
direla ahaztuko.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to