Oso polita izan zen Hamadi gure bezero marokoarrak espainiar nazionalitatea 
lortu genuenean erakutsi zuen poza.

http://eibar.org/blogak/elena/gorria

“Pasaporte rojo, Laka, para moverme, con pasaporte Marruecos no puedo moverme”

Batzuetan oraindik etortzen da bulegora, Espainian eta Frantzian egiten du lana 
tarteka, zazpi bat urteko semearekin etortzen da, beti Messiren kamiseta 
jantzita dakar mutikoak.

Kontraesanak, bai.

Elna



From: Luistxo Fernandez 
Sent: Wednesday, September 17, 2014 11:11 AM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: [eibar] DNI jaurtiketa

Egun batzuk barru Argia aldizkariak jai bat egingo du bere harpidedunekin-eta.


http://www.argia.com/blogak/argia/2014/09/15/argia-eguneko-egitaraua-osorik/

Egitarauan, DNI jaurtiketa lehiaketa bat jarri dute. Kataluniatik ei dator 
ideia. 38 metroko errekorra lortu ei zen han.

Gauza ludikoa, denborapasa. Hala ere... ez dakit, niri pixkat atzera egiten 
dit, estetikoki ez dela oso dotorea. Uste dut zerrenda honetan (edo bere 
idatzizko zutabe batean?) Elena Lakak aipatu zuela behin bere bezero musulman 
baten emozioa DNIa lortu zuenean azkenean. Iruditzen zait jende askok, 
seguruenik herri honetan zapalduenen dauden pertsonak, DNI bat lortzeko 
esperantza handiak dituela jarrita. Ze desberdintasun handia dago DNI bat eduki 
ala ez.


Horregatik, pentsatzekoa da DNIa jaurtiko duten guztiek, gero jasotzeaz ez 
direla ahaztuko.

Luistxo




--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to