Hik ez ekian, baina hire aittak… zeozer jakin edo gogoratuko eban. Errepainiako 
kontsulatuan erregistrauta zeozerrengaittik egongo hitzan, aittak hiri poztasun 
bat emon guran, Olentzero lez. Haunditzian… akabo poza.

i.

 

 

 

De: Haritz Rodriguez [mailto:[email protected]] 
Enviado el: jueves, 18 de septiembre de 2014 15:05
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] DNI jaurtiketa

 

Bada, nik neuk, 28 urtera arte (egun 36 ditut) pasaporte venezuelarra izan nuen 
soilik, eta hemen bizi eta lan egin ahal izateko, nahiko maiz (uste dut 4 
urtero zela, ez dut gogoan) "erresidentzia baimena" eskuratu behar izaten nuen.

 

Erresidentzia baimena eskuratzeko Polizia espainolaren egoitzara joan behar 
izaten nuen, komisaldegira alegia. Ez zen batere atsegina niretzat, ez.

 

Bertan ilara luzea egin behar izaten genuen, aitak txantxetan esaten zuen 
bezala, "beltz eta mairuen artean".  Urteek aurrera egin ahala (merkatu 
laborala, autonomo gisa aritzea...) gauzak dezente konplikatu ziren.

 

28 urterekin, azkenik, espainol egitea erabaki nuen. Erosotasunagatik, 
"segurtasunagatik", ez dakit. Gogoan dut nola joan nintzen berriz ere 
komisaldegira, espainiartzeko asmoz papel guztiekin. Besteak beste, Caracasen 
jaiotakoan aitak Espainiako kontsulatuan erregistratu ninduen, eta jaiotza 
agiri espainola nuen. Poliziari hori guztia erakutsi nionean, ondokoa bota 
zidan: "Pero si tú has sido siempre español".

 

Jakin gabe, espainol izan naiz beti dirudienez. Gertatzen dena da ordura arte 
ez nuela eskatu espainola izatea, ez nuela, nolabait, nire "eskubidea" 
praktikara eraman.

 

Baina bai, behinola ez nintzen "espainol", edo hori uste nuen. Orain, paperen 
arabera bederen, bai. 8 urte dira espainol egin nintzenetik, oraindik ere 
espainol sentitzen ez naizen arren. Baina 18 urterekin baino pragmatikoagoa 
naiz.

 

Aukeran, nahiago euskal pasaportea. Baina venezuelarra eta espainolaren artean 
erabaki behar badut, nahiago biak izan eskura. Izatez, nazionalitate eta paper 
venezuelarrak ere baditut eta.

 

Ale!

 

 

 

 

2014-09-18 13:41 GMT+02:00 Mikel Iturria <[email protected]>:

Kaixo.

Euskara Patronatuan lanean nenbilela, duela hamabost bat urte edo, garbitzaile 
portugaldarra etorri zitzaidan behin esanez: "¡Ya soy española!". Eta nik 
zoriondu egin nuen.

C´est la vie!

Iturri

 

Elena Laka<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko 
irailak 18 10:44):

 

Oso polita izan zen Hamadi gure bezero marokoarrak espainiar nazionalitatea 
lortu genuenean erakutsi zuen poza.

 

http://eibar.org/blogak/elena/gorria

 

“Pasaporte rojo, Laka, para moverme, con pasaporte Marruecos no puedo moverme”

 

Batzuetan oraindik etortzen da bulegora, Espainian eta Frantzian egiten du lana 
tarteka, zazpi bat urteko semearekin etortzen da, beti Messiren kamiseta 
jantzita dakar mutikoak.

 

Kontraesanak, bai.

 

Elna

 

 

 

From: Luistxo Fernandez <mailto:[email protected]>  

Sent: Wednesday, September 17, 2014 11:11 AM

To: Eibartarrak zerrenda <mailto:[email protected]>  

Subject: [eibar] DNI jaurtiketa

 

Egun batzuk barru Argia aldizkariak jai bat egingo du bere harpidedunekin-eta.

http://www.argia.com/blogak/argia/2014/09/15/argia-eguneko-egitaraua-osorik/

Egitarauan, DNI jaurtiketa lehiaketa bat jarri dute. Kataluniatik ei dator 
ideia. 38 metroko errekorra lortu ei zen han.

Gauza ludikoa, denborapasa. Hala ere... ez dakit, niri pixkat atzera egiten 
dit, estetikoki ez dela oso dotorea. Uste dut zerrenda honetan (edo bere 
idatzizko zutabe batean?) Elena Lakak aipatu zuela behin bere bezero musulman 
baten emozioa DNIa lortu zuenean azkenean. Iruditzen zait jende askok, 
seguruenik herri honetan zapalduenen dauden pertsonak, DNI bat lortzeko 
esperantza handiak dituela jarrita. Ze desberdintasun handia dago DNI bat eduki 
ala ez.

Horregatik, pentsatzekoa da DNIa jaurtiko duten guztiek, gero jasotzeaz ez 
direla ahaztuko.

Luistxo

 


  _____  


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

 


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





 

-- 

Haritz Rodriguez

//m. (+34) 620 966 213

//p. (+34) 943 900 870

//com:  <http://www.blogonbrands.com/> www.blogonbrands.com |  
<http://www.barkingblogs.com/> www.barkingblogs.com

//blog:  <http://www.tokitan.tv/> www.tokitan.tv |  <http://www.monokuloa.com/> 
www.monokuloa.com

//twitter:  <http://twitter.com/blogonbrands> @blogonbrands |  
<http://twitter.com/tokitan> @tokitan

//adress: Mundaiz Bidea 10, 11. atea | 20012 Donostia (Gipuzkoa)

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to