Kaixo.

Euskara Patronatuan lanean nenbilela, duela hamabost bat urte edo,
garbitzaile portugaldarra etorri zitzaidan behin esanez: "¡Ya soy
española!". Eta nik zoriondu egin nuen.

C´est la vie!

Iturri

Elena Laka<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
irailak 18 10:44):

>   Oso polita izan zen Hamadi gure bezero marokoarrak espainiar
> nazionalitatea lortu genuenean erakutsi zuen poza.
>
> http://eibar.org/blogak/elena/gorria
>
> “Pasaporte rojo, Laka, para moverme, con pasaporte Marruecos no puedo
> moverme”
>
> Batzuetan oraindik etortzen da bulegora, Espainian eta Frantzian egiten du
> lana tarteka, zazpi bat urteko semearekin etortzen da, beti Messiren
> kamiseta jantzita dakar mutikoak.
>
> Kontraesanak, bai.
>
> Elna
>
>
>
>  *From:* Luistxo Fernandez <[email protected]>
> *Sent:* Wednesday, September 17, 2014 11:11 AM
> *To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> *Subject:* [eibar] DNI jaurtiketa
>
>   Egun batzuk barru Argia aldizkariak jai bat egingo du bere
> harpidedunekin-eta.
>
>
> http://www.argia.com/blogak/argia/2014/09/15/argia-eguneko-egitaraua-osorik/
>
> Egitarauan, DNI jaurtiketa lehiaketa bat jarri dute. Kataluniatik ei dator
> ideia. 38 metroko errekorra lortu ei zen han.
>
> Gauza ludikoa, denborapasa. Hala ere... ez dakit, niri pixkat atzera
> egiten dit, estetikoki ez dela oso dotorea. Uste dut zerrenda honetan (edo
> bere idatzizko zutabe batean?) Elena Lakak aipatu zuela behin bere bezero
> musulman baten emozioa DNIa lortu zuenean azkenean. Iruditzen zait jende
> askok, seguruenik herri honetan zapalduenen dauden pertsonak, DNI bat
> lortzeko esperantza handiak dituela jarrita. Ze desberdintasun handia dago
> DNI bat eduki ala ez.
>
> Horregatik, pentsatzekoa da DNIa jaurtiko duten guztiek, gero jasotzeaz ez
> direla ahaztuko.
>
> Luistxo
>
>
> ------------------------------
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to