Berandu baina "zinema eibarren" gaiaren inguruan eta "cebolleta" modean jarrita, zenbait gogorapen:
- Isasiko frailien eskolan (Corazonistak orduan) ikusi nuen Oier Gorosabelek aipatutako "El ladron de Bagdad", beste "parrokial" moduko bat beraz. Han, zapatuetan uste dut, zinea ipintzen zuten. Horretarako 2 gela banatzen zituzten olak kendu eta zinema aretotxoa egiten zuten, aulkiak astean zehar erabiltzen genituen pupitre luzeak ziren, gehi beste gela batzuetatik ekarritako aulki solteak. - Ume edo gazteentzako sesiño dobliak Rialton ezagutu nituen (Fumanchu, Fantomas, Funes, Marisol, Rita Pavone,, 7. caballeria, El zorro, ...). Gogoratzen dudan garaian. 20 peseta kostatzen zen eta deskantsuan, pelikulak zintzak aldatzeko deskantsuan, Ibarkurutzean zegoen Pistonera ateratzen ginen pesetako poloak erostera. Eibarren ez dut ezagutu "sesion continua" zinea, baina Bilbon edo Algortan bazegoen eta sarritan joaten nintzen. - Gogoan dut gero Ermura joaten gineka zinea ikustera: Gurea eta Cinema Ermua-ra, han zer edo zer merkeagoa izateaz aparte, 14-15 urterekin Eibarren baino errazago sartzen ginen 18 urte baino nagusientzako pelikuletara. Ermuko atezainak Eibarko Amayan edo Coliseoan baino permisiboagoak ziren gurekin :-) Normalean, onez egiten genuen Eibartik Ermurako bidea. - gogoan ere, Kuluraleko zineklub-a, baina horretaz Javier Agirresarobe, Felix Arroitajauregi eta Jose Mari Salegi-ren 3 kronika mundialak daude Kulturaleko 50.urteurreneko memorietan. Hemen: http://eibar.org/blogak/kultu/images/kultu50.pdf 39-43 orrialdeetan: "LAS CATACUMBAS DE LA DEMOCRACIA". F. Arroitajauregi "EL FORUM DE LOS 70". J. Aguirresarobe eta "LA CULTURAL ARRATE Y EL CINE-CLUB." Jose Mari Salegi - Hor bertan gogoratzen dira Eibarko tabernetan fotokopietan Jesus Eguiak idatzi, inprimatu eta banatzen zituen zine kronikak, hasiean "gure herria"ren izenean baina azkenean berak bakarrik. Pelikulia aukeratu aurretik irakurri beharrekoak. beste baten gehiago :-D eneko 2015-01-12 17:53 GMT+01:00 Iban Arantzabal <[email protected]>: > Zilborkeria. > > Goienaren agendan sartzen dugu Gasteizko zinea (ez kultura), baita Eibarko > Coliseoko zinea (ez kultura)... Lehen Elorriokoa ere sartzen genuen > (kultura zein zinea)... Uste dut guk ere badugula zilborkeria horretatik > :-( > > Eta ez, ez da logikoa! > > Tokiko gaizki ulertua. Uste dut gakoa gertukoa dela, ez tokikoa bakarrik. > > > Iban > > 2015-01-12 17:36 GMT+01:00 Oier Araolaza <[email protected]>: > >> Herri bakoitzean ez dago masa nahikorik gauza askotarako, baina bailaran >> edozein alor bideragarri egiteko nahikoa masa biltzeko gai izan beharko >> ginateke. Eibartik erraza da Bilbo edo Donostiako eskaintzaren berri >> izatea, eta ostera Elgoibar edo Bergarakoa misterio bat izan daiteke. Nik >> ia asteburuero konsultatzen dut Gipuzkoan.info, eta beti amorratzen naiz >> bakarrik Gipuzkoa hartzen duelako, Markinan, Durangon edo Elorrion zer >> dagoen jakin gabe geratzen naizelako. >> >> http://www.gipuzkoan.info/ >> >> Ni ez dut ulertzen Ermua-Eibar-Elgoibar-Plaentxi, elkarrengandik 10 km-ko >> bueltan danak, eta ez eukitzia kultur eskaintza bateratu, koordinatu ez >> komunikatu bat. Elgoibarko txistulari eta dantza taldeko zuzendari izandako >> Sarasuak beti gauza bera esaten zigun, udalak zaborrak batzeko elkarrekin >> antolatzen badira zer gabiltza gu kultura kontuetan nor bere kasa? >> Bailarako agenda bat nahikoa litzateke koordinatzen hasteko, baina ez >> dirudi udaletan horretarako interesik dagoenik. >> >> oier. >> >> 2015-01-12 16:24 GMT+01:00 Elena Laka <[email protected]>: >> >>> Nik ez dut gogoratzen Amaiako azken pelikula, ezta Garganta >>> profundaren anekdota hori ere. >>> >>> Baina zineaz berbetan emozionatu naizela, beste oroitzapen bat: Coliseon >>> Donostiako Zinemaldiko filmearen sail bat ematen zuten urte batzutan, >>> Pueblos y barrios, uste dut, eta hor zine diferentea deskubritu genuen 80. >>> hamarkadan. >>> >>> Ondo gogoratzen dut, egin zigun inpaktoarengatik, Fassbinderren Todos >>> nos llamamos Ali. >>> >>> Gero sail hori desagertu egin zen, eta behin Joxean Muñozi galdetu nion >>> ia hiriburuan egiten ziren makrokultur ekitaldi horrek herrietara >>> ekartzerik bazegoen, eta erantzun zidan ez zegoela masa nahikorik >>> horretarako. >>> Pena, ze guk behintzat aprobetxatu (eta disfrutatu) genuen zinea herrira >>> ekarri ziguteneko aukera hori. >>> >>> Elna >>> >>> *From:* Luistxo Fernandez <[email protected]> >>> *Sent:* Monday, January 12, 2015 1:43 PM >>> *To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]> >>> *Subject:* Re: [eibar] Zine parrokialekoak - Amañakua >>> >>> >>> >>> 2015-01-12 13:25 GMT+01:00 Elena Laka <[email protected]>: >>> >>>> 1970eko hamarkadan umeak asko joaten ginen zinera Eibarren. >>>> >>>> Hasieran ikastolatik eramaten gintuzten, domund programaren barruan. >>>> Horrela ikusi genituen El Zorroren pelikula asko Capitolen, eta Mujercitas >>>> 8 urterekin Rialton. >>>> >>>> Domeketan zine infantila 3etan zen Capitolen eta Amaian.... >>>> >>> >>> ze kontakizun polita, Elena. >>> >>> Nik esango nuke Amaian eman zuten azken pelikula Win Wenders-en "Paris >>> Texas" izan zela eta 18 urterekin ikusi nuela... >>> >>> Star Wars-en estreinaldia gogoratzen dot Coliseuan ikusi izan bai. >>> >>> Aspalditik gogoratzen dudan anekdota bat... ez dakit egia den ala ez. >>> Amañako proiekzionista zela Jesus Mari Agirre alkate jeltzale izandakoa. >>> Eta entusiasta batzuek zeukaten zineklub zaharrean ere (han zebiltzan Juan >>> Aldai, Julio Calleja??) izaten zela proiekzionista... Ba, halako batean, ez >>> dakit ze ziklo estranbotiko egin zuten haiek, eta Deep Throat (Garganta >>> Profunda) klasiko zaharra ematea tokatu zenean, Agirrek "kontzientzia >>> objezioa" egin zuela. >>> >>> >>> >>>> Goizean kartelerak ikustera joan, eta gustokoena aukeratzen genuen. >>>> Capitolen Mi amigo el fantasma gogoratzen dut, eta Amaian, El mago de Oz. >>>> 10 pezeta balio zuen sarrerak. >>>> >>>> Gerotxoago Karmelitetara joaten hasi ginen. Orain pentsa ezina dena: >>>> Urkitik 9-10 urteko ume koadrilla zinera oinez Karmelitetara, bakarrik, >>>> normala zen. >>>> >>> >>> Bidebarrieta behetik Zezenbideko ikastolara be bai, 6 urterekin. >>> >>> -- >>> Luistxo Fernandez - [email protected] >>> >>> CodeSyntax (+34) 943 821 780 >>> 675 706 553 >>> http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es >>> Azitain Pol. 3-K >>> Eibar E-20600 >>> >>> ------------------------------ >>> _______________________________________________ >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>> [email protected] >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>> >>> >>> _______________________________________________ >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>> [email protected] >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>> >> >> >> >> -- >> >> ____________________________________________ >> Oier Araolaza Arrieta - [email protected] >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax <http://www.codesyntax.com> Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
