Akordatzen naiz "Gure herria" egiak egindako orrixaz! Pelikula guztiak
txarrak! Kultu hartzen genduan eta sarrittan barre egitteko! Ez zeguan
ganorazko bat! Sekulako egurra! Eta jakin genduanian ikusteka idazten
zebala, aldizkarixetan-eta irakurrittakuakin, orduan bai egin genduala
barre! Ikaragarrixa zan!

leire

Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko urtarrilak 28 17:06):

> Berandu baina "zinema eibarren" gaiaren inguruan eta "cebolleta" modean
> jarrita, zenbait gogorapen:
>
> - Isasiko frailien eskolan (Corazonistak orduan) ikusi nuen Oier
> Gorosabelek aipatutako "El ladron de Bagdad", beste "parrokial" moduko bat
> beraz. Han, zapatuetan uste dut, zinea ipintzen zuten.  Horretarako 2 gela
> banatzen zituzten olak kendu eta zinema aretotxoa egiten zuten, aulkiak
> astean zehar erabiltzen genituen pupitre luzeak ziren, gehi beste gela
> batzuetatik ekarritako aulki solteak.
>
> - Ume edo gazteentzako sesiño dobliak Rialton ezagutu nituen (Fumanchu,
> Fantomas, Funes, Marisol, Rita Pavone,, 7. caballeria, El zorro,   ...).
> Gogoratzen dudan garaian. 20 peseta kostatzen zen eta deskantsuan,
> pelikulak zintzak aldatzeko deskantsuan, Ibarkurutzean zegoen Pistonera
> ateratzen ginen pesetako poloak erostera. Eibarren ez dut ezagutu "sesion
> continua" zinea, baina Bilbon edo Algortan bazegoen eta sarritan joaten
> nintzen.
>
> - Gogoan dut gero Ermura joaten gineka zinea ikustera: Gurea eta Cinema
> Ermua-ra, han zer edo zer merkeagoa izateaz aparte, 14-15 urterekin
> Eibarren baino errazago sartzen ginen 18 urte baino nagusientzako
> pelikuletara. Ermuko atezainak Eibarko Amayan edo Coliseoan baino
> permisiboagoak ziren gurekin :-) Normalean, onez egiten genuen Eibartik
> Ermurako bidea.
>
> - gogoan ere, Kuluraleko zineklub-a, baina horretaz Javier Agirresarobe,
> Felix Arroitajauregi eta  Jose Mari Salegi-ren 3  kronika mundialak daude
> Kulturaleko 50.urteurreneko memorietan. Hemen:
> http://eibar.org/blogak/kultu/images/kultu50.pdf  39-43 orrialdeetan:
> "LAS CATACUMBAS DE LA DEMOCRACIA". F. Arroitajauregi "EL FORUM DE LOS 70".
> J. Aguirresarobe eta "LA CULTURAL ARRATE Y EL CINE-CLUB." Jose Mari Salegi
> - Hor bertan gogoratzen dira Eibarko tabernetan fotokopietan Jesus Eguiak
> idatzi, inprimatu eta banatzen zituen zine kronikak, hasiean "gure
> herria"ren izenean baina azkenean berak bakarrik. Pelikulia aukeratu
> aurretik irakurri beharrekoak.
>
> beste baten gehiago :-D
>
> eneko
>
>
>
> 2015-01-12 17:53 GMT+01:00 Iban Arantzabal <[email protected]>:
>
>> Zilborkeria.
>>
>> Goienaren agendan sartzen dugu Gasteizko zinea (ez kultura), baita
>> Eibarko Coliseoko zinea (ez kultura)... Lehen Elorriokoa ere sartzen genuen
>> (kultura zein zinea)... Uste dut guk ere badugula zilborkeria horretatik
>> :-(
>>
>> Eta ez, ez da logikoa!
>>
>> Tokiko gaizki ulertua. Uste dut gakoa gertukoa dela, ez tokikoa bakarrik.
>>
>>
>> Iban
>>
>> 2015-01-12 17:36 GMT+01:00 Oier Araolaza <[email protected]>:
>>
>>> Herri bakoitzean ez dago masa nahikorik gauza askotarako, baina bailaran
>>> edozein alor bideragarri egiteko nahikoa masa biltzeko gai izan beharko
>>> ginateke. Eibartik erraza da Bilbo edo Donostiako eskaintzaren berri
>>> izatea, eta ostera Elgoibar edo Bergarakoa misterio bat izan daiteke. Nik
>>> ia asteburuero konsultatzen dut Gipuzkoan.info, eta beti amorratzen naiz
>>> bakarrik Gipuzkoa hartzen duelako, Markinan, Durangon edo Elorrion zer
>>> dagoen jakin gabe geratzen naizelako.
>>>
>>> http://www.gipuzkoan.info/
>>>
>>> Ni ez dut ulertzen Ermua-Eibar-Elgoibar-Plaentxi, elkarrengandik 10
>>> km-ko bueltan danak, eta ez eukitzia kultur eskaintza bateratu, koordinatu
>>> ez komunikatu bat. Elgoibarko txistulari eta dantza taldeko zuzendari
>>> izandako Sarasuak beti gauza bera esaten zigun, udalak zaborrak batzeko
>>> elkarrekin antolatzen badira zer gabiltza gu kultura kontuetan nor bere
>>> kasa? Bailarako agenda bat nahikoa litzateke koordinatzen hasteko, baina ez
>>> dirudi udaletan horretarako interesik dagoenik.
>>>
>>> oier.
>>>
>>> 2015-01-12 16:24 GMT+01:00 Elena Laka <[email protected]>:
>>>
>>>>   Nik ez dut gogoratzen Amaiako azken pelikula, ezta Garganta
>>>> profundaren anekdota hori ere.
>>>>
>>>> Baina zineaz berbetan emozionatu naizela, beste oroitzapen bat:
>>>> Coliseon Donostiako Zinemaldiko filmearen sail bat ematen zuten urte
>>>> batzutan, Pueblos y barrios, uste dut, eta hor zine diferentea deskubritu
>>>> genuen 80. hamarkadan.
>>>>
>>>> Ondo gogoratzen dut, egin zigun inpaktoarengatik, Fassbinderren Todos
>>>> nos llamamos Ali.
>>>>
>>>> Gero sail hori desagertu egin zen, eta behin Joxean Muñozi galdetu nion
>>>> ia hiriburuan egiten ziren makrokultur ekitaldi horrek herrietara
>>>> ekartzerik bazegoen, eta erantzun zidan ez zegoela masa nahikorik
>>>> horretarako.
>>>> Pena, ze guk behintzat aprobetxatu (eta disfrutatu) genuen zinea
>>>> herrira ekarri ziguteneko aukera hori.
>>>>
>>>> Elna
>>>>
>>>>  *From:* Luistxo Fernandez <[email protected]>
>>>> *Sent:* Monday, January 12, 2015 1:43 PM
>>>> *To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
>>>> *Subject:* Re: [eibar] Zine parrokialekoak - Amañakua
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> 2015-01-12 13:25 GMT+01:00 Elena Laka <[email protected]>:
>>>>
>>>>>   1970eko hamarkadan umeak asko joaten ginen zinera Eibarren.
>>>>>
>>>>> Hasieran ikastolatik eramaten gintuzten, domund programaren barruan.
>>>>> Horrela ikusi genituen El Zorroren pelikula asko Capitolen, eta Mujercitas
>>>>> 8 urterekin Rialton.
>>>>>
>>>>> Domeketan zine infantila 3etan zen Capitolen eta Amaian....
>>>>>
>>>>
>>>> ze kontakizun polita,  Elena.
>>>>
>>>> Nik esango nuke Amaian eman zuten azken pelikula Win Wenders-en "Paris
>>>> Texas" izan zela eta 18 urterekin ikusi nuela...
>>>>
>>>> Star Wars-en estreinaldia gogoratzen dot Coliseuan ikusi izan bai.
>>>>
>>>> Aspalditik gogoratzen dudan anekdota bat... ez dakit egia den ala ez.
>>>> Amañako proiekzionista zela Jesus Mari Agirre alkate jeltzale izandakoa.
>>>> Eta entusiasta batzuek zeukaten zineklub zaharrean ere (han zebiltzan Juan
>>>> Aldai, Julio Calleja??) izaten zela proiekzionista... Ba, halako batean, ez
>>>> dakit ze ziklo estranbotiko egin zuten haiek, eta Deep Throat (Garganta
>>>> Profunda) klasiko zaharra ematea tokatu zenean, Agirrek "kontzientzia
>>>> objezioa" egin zuela.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>>   Goizean kartelerak ikustera joan, eta gustokoena aukeratzen genuen.
>>>>> Capitolen Mi amigo el fantasma gogoratzen dut, eta Amaian, El mago de Oz.
>>>>> 10 pezeta balio zuen sarrerak.
>>>>>
>>>>> Gerotxoago Karmelitetara joaten hasi ginen. Orain pentsa ezina dena:
>>>>> Urkitik 9-10 urteko ume koadrilla zinera oinez Karmelitetara, bakarrik,
>>>>> normala zen.
>>>>>
>>>>
>>>> Bidebarrieta behetik Zezenbideko ikastolara be bai, 6 urterekin.
>>>>
>>>> --
>>>> Luistxo Fernandez - [email protected]
>>>>
>>>> CodeSyntax (+34) 943 821 780
>>>> 675 706 553
>>>> http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es
>>>> Azitain Pol. 3-K
>>>> Eibar E-20600
>>>>
>>>> ------------------------------
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>> ____________________________________________
>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to