Gemma Gonzalez de Txabarrik ze esan zetsuen ba? Guk ez dakigu! Kontaizue, mesedez!
leire n Zaloa Etxaniz<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko maiatzak 5 10:53): > Irainduta, saminduta...iguinduta... > > Urte askotan gure gurasuek eta irakasleek eindako lan handi handixari > ezker nik D ereduan ikasi neban 18 urte izan nittun arte. > > Laster Eibar herrixan ez da D eredu erreal bat eskainiko 12 urteko > haurrentzat. Ezingo detset nere alabei D eredu erreal bat eskaini DBHrako, > ez bentzat herrixan bertan. > Gogorra da gero!!!! > > Negarguria dakat, inpotentzia... > > Mapa eskolar berri bat behar dela herrian, ados nago. Diagnostiko bat jaso > dugu etorkinen tasak ez dirala era egokian banatzen, ados. > Baina iƱok ez dau diagnostiko horretan euskeria aittatu be eitten; eta hau > ez da Ondarru. > Eibarren euskeriak arnasgunek behar dituela garbi dago baina orain 12 > urteko haurrak arnasgune gabe utziko ditugu hezkuntzan. > > Beraiek emandako diagnostikoa konpondu ahal duen planteamendua egin du > Mogelek, baina beste eskolek ez dute irakurri ere egin nahi. Delegaritzak > ez digu lagundu nahi. > Eibarren euskaldunak, erdaldunak eta etorkinak bizi gara. Euskaldunak > ezingo gara geto batean mantendu, are gutxiago eskola publiko baten > barruan, noski ezetz. Etorkinak euskaldundu daitezke ingurune euskaldun > batean, eta horretan saiatu beharko gara. Horretarako Haur hezkuntzatik > hasi beharko dugu, eta gaur egiten dugun lanaren bikoitza egin behar bada > ere, egingo dugu. > Baina ez, jarrai dezala denak berdin eta 12 urterekin denak > bateratzearekin konponduko da dana, ezta?. Eta bueno, 8 lerroko makro > planteamendu horrek izan ditzakeen eragin pedagogikoez ez dut jardungo > orain, euskeriaren ikuspuntutik jarraitu nahi dut eta. > > 12 urteko haur guztiak elkartzeak, aurretik ezer egiteke, euskeriari > egingo dion kaltea izugarria izango da!!! > D eredu bat eskainiko omen da, nik badakit hori ez dela D eredu erreal > bat izango. > > Josu Mendikute, Ibone Lamarain,....zer gertatu bihar da hamen? ez noia > beste partiduei erantzukizunik eskatzera baina zuek bakarrik laga > gaittuzue, Euskara zuena be bada ba??? > > Gema Lopez de Txabarrik atzo esan zezkuazenak aittatu be ez ditut ein nahi > ondiokan korapilua barruan dakat eta. > > hasieran esan doten moruan saminduta dao. > Zaloa > > > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
