Bueno, legebiltzarrekua esplikau leike nonork? Ze gertau zan?

leire n

Zaloa Etxaniz<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
maiatzak 5 13:01):

> EH Bilduk Gazteizen esandakuak asko mindu ninduen, esaten dozun moruan
> gurekin batera arazoarekin sentsibilizatuta sentidu bait zaittuet prosezuan
> zihar, laguntzeko prest eta derrepente deklaraziño haiek!!!
>
> Hortaz, zuen gañekuak zuen lana gitxietsi dabe eta hankia sartu dabe
> barruraino, miñ haundixa eiñaz!
> Eitten dozun autokritika hori bene-benetan eskertzen detsut. Gaur egunian
> ez dau iñok ezer errekonozitzen politikan eta horrek dotoretzen zaittu nere
> ustez.
> Bestalde pozten nahiz barkuan bakarrik ez gaozela irakortziaz, nahiz eta
> jada alperrik dan.
>
> zaloa
>
>
>
> Igone Lamarain<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko maiatzak 5 12:33):
>
>> Eguerdi on
>>
>> Gu be asko kezkatzen gaittuen gai bat da hau, eta horregaittik gabiltza
>> honen lanketia egitten hasieratik, honen berri izan genduanetik.
>>
>>
>> Mogeleko guraso batek emon zeskun honen berri. Guk ez genkixan ezebe eta
>> legebiltzarreko EH Bildun ordezkarixak gure bittartez enteratu ziran.
>> Beraz, pauso hau emotia Jaurlaritzak berak erabaki zeban inokin kontrastatu
>> barik eta inori honen berri emon barik.
>>
>>
>> Mogeleko (eta beste eskoletako) guraso elkartiekin, irakasliekin,
>> zuzendaritzakin edota maila pertsonalian gerturatu jakuzen gurasuekin
>> elkartu gara askotan.
>>
>>
>> Mogelekuak izan dira idatziz proposamen bat egin daben bakarrak, eta guri
>> be bidali zeskuen. Berton diagnostikua, parte-hartzia eta adostasuna
>> biharrezkuak dirala jartzen zeban. Guk bat egin genduan horrekin eta hala
>> adierazi eta eskatu dogu gure esku dagozen leku danetan.
>>
>>
>> Herriko kohesio sozialak kezkatzen gaittu asko, euskeriakin batera,
>> noski. Eta matrikulaziñuan etorkinekin daguan desoreka (haur hezkuntzan
>> batez be) kontuan hartuta hasieratik esan dogu prozesua hezkuntza sistema
>> osuan emon bihar dala eta ikuspegi guztiak eduki bihar dirala kontuan,
>> euskara barne (edo euskara erdigunian).
>>
>>
>> Hamaika bider esan detsagu alkatiari esku hartu bihar dabela Udalak.
>> Udalan eskumena ez dala erantzun desku beti. Beste hamaika bider esan
>> detsagu hezkuntza biharbada ez dala Udalan eskumena izango, baina bai
>> eskolaz kanpoko guztia, eta Udalan zeregina dala herriko kohesinuan alde
>> lan egittia eta Eibarren euskeriak eduki bihar daben lekua eukitzeko
>> neurrixak hartzia. Ahaztu barik, hezkuntza Udalan eskumena izan ez arren
>> bere iritzixak eta eskaerak bideratu ahal dittuala.
>>
>>
>> Gainera Udalak, bere eskumena izan ez arren, parte hartu dau hainbat
>> bileratan. Guk eskatu genduan bilera horietan inmigrazio eta euskara
>> teknikuak egotia. Ez zetsen laga juaten.
>>
>>
>> Guraso elkartiak elkartzeko Mogelekoen eskaerari uko egin detse etangabe
>> gainontzeko guraso elkartiek. Alkatiari neurrixak hartzeko eskatu gentsan.
>> Ez dogulako ulertzen elkartu nahi ez izatia, ez dauka zentzurik. Gurekin
>> harremanetan jarri diran gainontzeko eskoletako gurasueri be esan detsegu
>> askotan ez dogula ulertzen uko egittia elkartziari.
>>
>>
>> Hasiera-hasieratik proposatu dogu honen lanketa integrala egittia.
>> Honekin batera eskolaz kanpoko azterketa be eskatu dogu, eskolaz kanpoko
>> eremua landu ahal izateko udalak bere eskumenetik, lantalde edo batzorde
>> baten sorreria be eskatu dogu (hezkuntza komunitatia, udaleko teknikuak,
>> herritarrak ordezkatuta). Muzin egin detse danari.
>>
>>
>> Eibarko EH Bilduk bere desadostasuna adierazi zetsan legebiltzarreko EH
>> Bilduri hartutako erabaki baten gainian (DBHren fusioa 2017-18rako).
>> Erabaki horren zegaittiak argitzeko, hamendik aurrera ze egin geinken ondo
>> zehazteko eta adosteko elkartu ziran zapatu atsalde batian mogeleko guraso
>> bi EH Bilduren legebiltzarreko ordezkari batekin. Eta, oker ez banago,
>> bideorritxo bat adostu zeben.
>>
>>
>> Gure ustez hanka-sartzia izan zan EH Bilduren erabakixa Gasteizen. Baina
>> EH Bilduk jarri zeban parlamentuko hezkuntza batzordian Eibarren HH eta LH
>> be, hau da, hezkuntza-sistema osua aintzat hartzeko beharra mahai gainian.
>> Makro zentruan kontra daguala be argi esan dau EH Bilduk.
>>
>>
>> Biharbada ez genduan urrats guztietan asmatuko, baina nik pertsonalki,
>> ezin dot onartu ezer egin ez dogula entzutia, azarotikan egin dogu
>> jarraipena, azarotikan gabiltza lantzen, etengabe. Ez dogu publikoki landu,
>> ez dogu gure urrats eta bileren berri emon, ez dogu pentsau biharrezkua
>> zanik, barne mailan landu dogu. Horregaittik pentsatu ahal dabe askok ezer
>> egin ez dogula. Baina ziurtatu ahal detsut ez dala egon egunik gai hontaz
>> eztabaidatu ez dogunik eta zer egin geinken pentsatzen aritu ez garanik.
>>
>>
>> Zoritxarrez guk be gure mugekin egin dogu topo. Ez Jaurlaritzan ezta
>> Eibarren be ez dagoz gure esku erabakixak. Eragitia edo eragiten saiatzia
>> bai, noski. Eta horretan gabiltza.
>>
>>
>> igone
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to