naixao neuke lehenengo piskat lasaitu galdera horri errespetutik erantzun
ahal izateko Leire.





leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko maiatzak 5 11:00):

> Gemma Gonzalez de Txabarrik ze esan zetsuen ba? Guk ez dakigu!
>
> Kontaizue, mesedez!
>
> leire n
>
> Zaloa Etxaniz<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko maiatzak 5 10:53):
>
>> Irainduta, saminduta...iguinduta...
>>
>> Urte askotan gure gurasuek eta  irakasleek eindako lan handi handixari
>> ezker nik D ereduan ikasi neban 18 urte izan nittun arte.
>>
>> Laster Eibar herrixan ez da D eredu erreal bat eskainiko 12 urteko
>> haurrentzat. Ezingo detset nere alabei D eredu erreal bat eskaini DBHrako,
>> ez bentzat herrixan bertan.
>> Gogorra da gero!!!!
>>
>> Negarguria dakat, inpotentzia...
>>
>> Mapa eskolar berri bat behar dela herrian, ados nago. Diagnostiko bat
>> jaso dugu etorkinen tasak ez dirala era egokian banatzen, ados.
>> Baina iƱok ez dau diagnostiko horretan euskeria aittatu be eitten; eta
>> hau ez da Ondarru.
>> Eibarren euskeriak arnasgunek behar dituela garbi dago baina orain 12
>> urteko haurrak arnasgune gabe utziko ditugu hezkuntzan.
>>
>> Beraiek emandako diagnostikoa konpondu ahal duen planteamendua egin du
>> Mogelek, baina beste eskolek ez dute irakurri ere egin nahi. Delegaritzak
>> ez digu lagundu nahi.
>> Eibarren euskaldunak, erdaldunak eta etorkinak bizi gara. Euskaldunak
>> ezingo gara geto batean mantendu, are gutxiago eskola publiko baten
>> barruan, noski ezetz. Etorkinak euskaldundu daitezke ingurune euskaldun
>> batean, eta horretan saiatu beharko gara. Horretarako Haur hezkuntzatik
>> hasi beharko dugu, eta gaur egiten dugun lanaren bikoitza egin behar bada
>> ere, egingo dugu.
>> Baina ez, jarrai dezala denak berdin eta 12 urterekin denak
>> bateratzearekin konponduko da dana, ezta?. Eta bueno, 8 lerroko makro
>> planteamendu horrek izan ditzakeen eragin pedagogikoez ez dut jardungo
>> orain, euskeriaren ikuspuntutik  jarraitu nahi dut eta.
>>
>> 12 urteko haur guztiak elkartzeak, aurretik ezer egiteke, euskeriari
>> egingo dion kaltea izugarria izango da!!!
>>  D eredu bat eskainiko omen da, nik badakit hori ez dela D eredu erreal
>> bat izango.
>>
>> Josu Mendikute, Ibone Lamarain,....zer gertatu bihar da hamen? ez noia
>> beste partiduei erantzukizunik eskatzera baina zuek bakarrik laga
>> gaittuzue, Euskara zuena be bada ba???
>>
>> Gema Lopez de Txabarrik atzo esan zezkuazenak aittatu be ez ditut ein
>> nahi ondiokan korapilua barruan dakat eta.
>>
>> hasieran esan doten moruan saminduta dao.
>> Zaloa
>>
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to