Jarrera "epela" zuria, Gari, EAJren 40 urteko lanak epaitzeko orduan ;)
Eskuzabal jardun dozu.

40 urte, bai (berrogei, cuarenta, bizitza oso bat, 2 belaunaldi oso,
10 legegintzaldi, 1975etik aurrera jaixotako ume guzti-guztien
eskolaratzia,...).
Eta oindiokan hortxe gabiz, oinarrizko eskubide minimo-minimuenak be
jaso ezinda.

Epela?
Kaka bai epela.

a.





Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 14 08:26):
> Josu,
>
> Esan nahi duzu 2016an oraindik justifikatu beharra dugula herritarrei arreta
> egin behar dien postu batean zergatik eskatzen dugun euskararen ezagutza
> minimoa, PL1 besterik ez bada ere? eta horregatik epaiketa galzeko arriskua
> zegoela? Ia 40 urte pasatu dira administrazioa euskalduntzen gaudenetik, eta
> EAJren postura oraindik ere oso epela iruditzen zait hainbat eta hainbat
> kasutan: Osakidetzako medikuen oporretako ordezkapenak, euskaraz ez dakiten
> pediatrak, ertzainekin euskaraz egiteak beldurra ematea, EGA tituluaren
> miseriak, publizitate instituzionala nola bideratzen den gaztelaniazko
> medioetara, eta abar eta abar.
>
> Mendiak bideo horretan adierazten duen moduan badirudi jaiotzezko
> diskriminazio bat dagoela, azal kolore edo jaioterriari lotutako bezalakoak.
> Baina ez, euskara ikasi daiteke, eta PL1 maila minimoa lortzea edonoren esku
> dago, gainera gaur egungo langilegoaren gehiengoak eskolan bertan izan du
> aukera hori, ziurrenez inglesezkoa lortu duten bezala. Gaur egun sektore
> publikoan autobus gidari izan nahi duenak PL1 lortzeko nahikoa denbora eta
> aukera eduki ditu, eta ez badu ikasi, berak jakingo du zergatik, baina gure
> politikarien epeltasuna da hor arrazoi handiena, eta bereziki EAJrena,
> aginte ardura izan duelako.
>
> Bestela, nola esplikatu egunero horrelako albisteak aurkitzea prentsan? Gaur
> ere badugu adibidea:
>
> http://www.berria.eus/paperekoa/1847/002/001/2016-09-14/postuari_dagokion_euskara_gaitasunik_ez_dute_jaurlaritzako_langileen_45ek.htm
>
> Gari
>
> Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> irailak 13 17:35):
>
>> Araolaza, zinegotzi izanik ez zait asko gustatzen beste udalerri
>> batzuetako erabakiak ondo ezagutu gabe epaitzen hastea. Hori esanda,
>> aitortzen dut albistea ez dela nire gustokoa. Baina oker ez baldin banago,
>> EAJk ez zuen hori ontzat hartu ideologiaz. Gaia epaitegian zeukan UGTk ,
>> albistean dion bezala (albistean ez diona da hori dela sindikatu handiena
>> DBUSen), eta epaibidetik irtetzea adostu zuten langile berrien erdia baino
>> gehiagok perfila izan beharrarekin batera (eta, uste dut, gainontzekoentzat
>> betebeharra ez bada ere puntuagarria dela). Arriskua zegoen euskara behar ez
>> zela epai bidez erabakitzekoa. Epaia okerrago izan zitekeen eta ez dut uste
>> bide onena hori zenik.
>>
>> josu
>>
>>
>>
>> Enviado desde mi iPhone
>>
>> El 13 sept 2016, a las 15:04, Gari Araolaza <[email protected]> escribió:
>>
>> Mendicute, badirudi PSOE kasu horretan Ciudadanosi terrenoa jaten saiatzen
>> ari dala.
>>
>> Baina zuen alderdia ere ez dabil oso fin. Hauxe adibidez:
>>
>>
>> http://irutxulo.hitza.eus/2015/10/01/hizkuntza-eskakizuna-jaitsi-du-dbusek/
>>
>>
>>
>> Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko irailak 13 14:47):
>>>
>>> Higuingarrixa da. Administraziñuan lan egitteko euskara eskatzia
>>> "geuregana datozenen kontra" erabiltzia dala esateko muturra bihar da,
>>> galanta gainera. Gure "patrimoniua" dala diño Anduezak. Euskaldunok ez dogu
>>> ondarerik eskatzen, zerbitzua publikuak nahi dogu euskeraz.
>>>
>>> Sozialisten betiko kanpaina-mezuak, kanpotik etorritakuen boto-bila.
>>> Halaxe doiaz goittik behera, konturatu barik Espainiatik etorritakuon
>>> oinordeko gero ta gehixago euskaldunak garala. Hor konpon.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Enviado desde mi iPhone
>>>
>>> El 13 sept 2016, a las 11:40, leire narbaiza arizmendi
>>> <[email protected]> escribió:
>>>
>>> Ez dake lotsarik! Guzurrretan dabizela badakixie! Hemen erderia da
>>> derregorrezkua! Anduezak euskeraz egitten daben moduan gaztelaniaz egingo
>>> baleu ez litzake egongo daguan postuan!
>>> Bere blogian etara daben erantzuna be lotsagarrixa!
>>> http://enekoandueza.com/euskerian-alde-inposaketa-barik.htm
>>> Jator darabillelakuan, txarto darabil eibarko euskeria!
>>> Miserable hutsak dira.
>>>
>>> leire, minduta!
>>>
>>> Juan Jose Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko irailak 13 11:28):
>>>>
>>>> Gaur goizean Eneko Andueza elkarrizketatu dute Euskadi Irratian.
>>>> PSOEK edo Idoia Mendiak argituratutako  bideo horri buruz ulertu
>>>> diodanez, ez omen daude ados lan eskeintzetan euskeraran legeak jartzen
>>>> dituen eskakizunekin. Euskadi oso diferentea dela euskeraren erabileran, 
>>>> eta
>>>> legeak zonifikazioa eskeindu beharko lukeela.
>>>> Ezaguna?
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to