2016-09-14 16:15 GMT+02:00 Elena Laka <burdinatepl...@hotmail.com>:

> Elcorteingles eta ertzaintza oso gertu dagoz bata bestearengandik
> Eibarren.
>
> Lehenengoan ia beti topatu dot langile euskalduna, edo behintzat, euskaraz
> hitz eginda, gazteleraz erantzuten dizuna arazo barik edo musu arraroa
> ipini barik.
>
> Bigarrenean hogei urte baino gehiago daroat bisitak egiten, eta uste dot
> birritan baino ez jatala tokatu euskalduna. Ezta atekoa edo telefonoa
> hartzen duena ere. Ezta "Elena Laka naiz, gaur guardian dagoen abokatua"
> ulertzeko gai dena, erderaz errepikatu egin behar zaio.
>

Kontrakoa kasualitate hutsa litzateke, Elena.
Ertzainan 2014an *"el 62% de los aproximadamente 8.000 ertzainas no
acredita ningún conocimiento de la lengua vasca y sólo el 2% de la
plantilla (171 funcionarios) tiene un nivel C1,equivalente al Advanced en
inglés" Ikus bigarren parrafoan hemen: *1
<http://www.elmundo.es/pais-vasco/2014/08/05/53dfe2caca474152608b4586.html>


> Bergaran gaur bertan anbulatorioan zitak telefonoz ematen zuenak "un
> segundito que te digo una hora que tengas libre" nire euskarazko eskaerari.
>
Eta Osakidetzan antzera, bakarrik  %30ak  betetzen du profila,  Ikus hemen 2
<http://www.elmundo.es/pais-vasco/2016/03/07/56dd670522601d593e8b4674.html>


> Eta horrela dena, perfilak ez dira aplikatzen Administrazio osoan, eta
> ondorioz ezin dugu euskaraz egin Administrazioan. Hori bai da herritarrak
> diskriminatzea. Funtzionariak hartzeko irizpideak, Konstituzio famatuaren
> arabera, dira berdintasuna, meritua eta gaitasuna. Ez da hain zaila
> euskarazko gaitasuna izatea.
>
>
> 40 urtetik beherako pertsona guztiek izan dute aukera euskaraz ikasteko,
> minimo bat sikiera.
>

Hezkuntza sistema... ez dakit bada, Lehen Hezkuntzan, Eibarren bertan,
oraindik euskara ez dakiten, profilik ez daukaten, eskola zuzendariak,
irakasleak, pertsonala, ...  aurkitu omen ditzakezu. Haluzinantea. Ez dakit
sailez sail hizkuntza eskakizunen betetzearen txostenik edo informazio
publikorik dagoen, nik ez dut aurkitu (El Mundoko artikulu horiek topatu
ditut bilaketa azkar batean).

Eta ez da bakarrik EAJ aritu gai honetan, PSE eta EA izan dira Gobernuetan
eta Hezkuntza Sailean bereziki.
Etxenike eta Txurrukaren ostean, azken 30 urteetan, 1987tik aurrera,
Rekalde (PSE), Buesa  (PSE), Oliberi (EA), Iztueta  (EA), Tontxu
Campos  (EA), Celaa  (PSE) eta Uriarte (EAJ) izan dira Hezkuntza Saila,
Ikus 3 <https://eu.wikipedia.org/wiki/Eusko_Jaurlaritzaren_legealdiak> .

Gobernuek aintzindari izan beharko lukete gizarte aldaketan eta
berrikuntzak bultzatzerakoan, honetan ere bai. Badakigu administrazioetan
gauzak aldatzea kostatzen dela, baina joe hainbeste... desastrea, porrota
edo uste baino zailagoa da?

eta orain bideo eta mezu horiekin http://sustatu.eus/1473690420896

igual desfasata gabiltza :-0

enpin

eneko

>
> Inglesa ez, seme-alabek inglesa ikas dezaten gaur egun EAEko gurasoek
> dirutza bat gastatzen dute, ziur naiz Mendiak ere milaka euro inbertitu
> dituela bere semeek ikas dezaten. Ikasten dutenek aukera gehiago edo izango
> dituzte lanpostuak eskurtatzeko. Dirurik ez dutenen seme-alabek zailtasun
> gehiago dute inglesa jakiteko. Baina hori ez da diskriminazioa, hori
> gizartearen oreka da. Ya.
>
>
> Ba horixe.
>
>
> Arratsalde ona pasa
>
>
> Elna
>
>
>
>
> ------------------------------
> *Nork:* iarantzabal=goiena....@mg.postaria.com <iarantzabal=goiena.eus@mg.
> postaria.com> honen izenean: Iban Arantzabal <iarantza...@goiena.eus>
> *Bidaltze-data:* asteazkena, 2016(e)ko irailaren 14a 07:43
> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
> *Gaia:* Re: [eibar] Eneko Andueza Euskadi Irratian
>
> Kuriosoa egin zait El Corte Ingleseko hainbat langilek Txantxangorriaren
> txaparekin egiten dutela lan. Adibidez, tabernako kamarero euskaldunak.
> Garik dioen moduan pribatuan ere, eta El Corte Ingles modukoetan egin bada
> aurrera... Ba Ertzaintzan, 40 urtean, beharko luke gehiago bai.
>
> Fokoan dago arazoa: non jarri, funtzionarioetan edo azken bezeroan? Nire
> iritzia argia da: kalitate parametroetan bezeroa erdigunean, eta
> funtzionarioek ase ditzatela bezeroen beharrak. Baita hizkuntzari
> dagozkionak ere, noski.
>
> Iban
>
> El miércoles, 14 de septiembre de 2016, Gari Araolaza <g...@eibar.org>
> escribió:
>
>> Lehen aipatu gabe gelditu zaidan beste ideia bat:
>>
>> Azkenaldian konturatzen ari naiz sektore pribatuan gauzak oso desberdin
>> doazela. Adibidez Corte Inglesen, Dian, Lidl, Zara, General Optica edo
>> horrelako hainbat dendatan. Argi ikusten da jarrera ez dela euskararekiko
>> proaktiboa, hau da, ez da erraza izango beraiek lehenengo hitza euskaraz
>> egitea, baina norberak euskaraz eginda erraza da langile euskaldunak
>> aurkitzea. Gustora izango nituzke denda horietako langileen euskara
>> ezagutza datuak, gure administrazioarekin konparatu ahal izateko.
>> Harrigarria badirudi ere, El Corte Inglesentzat Eibarko denda irekitzean
>> maila batean garrantzia izan du langile euskaldunak kontratatzeak, baliteke
>> Markeskuako ertzain-etxean baino gehiago gainera.
>>
>> Gari
>>
>> Asier Sarasua<asara...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>> irailak 14 08:37):
>>
>>> Jarrera "epela" zuria, Gari, EAJren 40 urteko lanak epaitzeko orduan ;)
>>> Eskuzabal jardun dozu.
>>>
>>> 40 urte, bai (berrogei, cuarenta, bizitza oso bat, 2 belaunaldi oso,
>>> 10 legegintzaldi, 1975etik aurrera jaixotako ume guzti-guztien
>>> eskolaratzia,...).
>>> Eta oindiokan hortxe gabiz, oinarrizko eskubide minimo-minimuenak be
>>> jaso ezinda.
>>>
>>> Epela?
>>> Kaka bai epela.
>>>
>>> a.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>>> irailak 14 08:26):
>>> > Josu,
>>> >
>>> > Esan nahi duzu 2016an oraindik justifikatu beharra dugula herritarrei
>>> arreta
>>> > egin behar dien postu batean zergatik eskatzen dugun euskararen
>>> ezagutza
>>> > minimoa, PL1 besterik ez bada ere? eta horregatik epaiketa galzeko
>>> arriskua
>>> > zegoela? Ia 40 urte pasatu dira administrazioa euskalduntzen
>>> gaudenetik, eta
>>> > EAJren postura oraindik ere oso epela iruditzen zait hainbat eta
>>> hainbat
>>> > kasutan: Osakidetzako medikuen oporretako ordezkapenak, euskaraz ez
>>> dakiten
>>> > pediatrak, ertzainekin euskaraz egiteak beldurra ematea, EGA tituluaren
>>> > miseriak, publizitate instituzionala nola bideratzen den gaztelaniazko
>>> > medioetara, eta abar eta abar.
>>> >
>>> > Mendiak bideo horretan adierazten duen moduan badirudi jaiotzezko
>>> > diskriminazio bat dagoela, azal kolore edo jaioterriari lotutako
>>> bezalakoak.
>>> > Baina ez, euskara ikasi daiteke, eta PL1 maila minimoa lortzea
>>> edonoren esku
>>> > dago, gainera gaur egungo langilegoaren gehiengoak eskolan bertan izan
>>> du
>>> > aukera hori, ziurrenez inglesezkoa lortu duten bezala. Gaur egun
>>> sektore
>>> > publikoan autobus gidari izan nahi duenak PL1 lortzeko nahikoa denbora
>>> eta
>>> > aukera eduki ditu, eta ez badu ikasi, berak jakingo du zergatik, baina
>>> gure
>>> > politikarien epeltasuna da hor arrazoi handiena, eta bereziki EAJrena,
>>> > aginte ardura izan duelako.
>>> >
>>> > Bestela, nola esplikatu egunero horrelako albisteak aurkitzea
>>> prentsan? Gaur
>>> > ere badugu adibidea:
>>> >
>>> > http://www.berria.eus/paperekoa/1847/002/001/2016-09-14/post
>>> uari_dagokion_euskara_gaitasunik_ez_dute_jaurlaritzako_
>>> langileen_45ek.htm
>>> >
>>> > Gari
>>> >
>>> > Josu Mendicute<josumendic...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko
>>> > irailak 13 17:35):
>>> >
>>> >> Araolaza, zinegotzi izanik ez zait asko gustatzen beste udalerri
>>> >> batzuetako erabakiak ondo ezagutu gabe epaitzen hastea. Hori esanda,
>>> >> aitortzen dut albistea ez dela nire gustokoa. Baina oker ez baldin
>>> banago,
>>> >> EAJk ez zuen hori ontzat hartu ideologiaz. Gaia epaitegian zeukan
>>> UGTk ,
>>> >> albistean dion bezala (albistean ez diona da hori dela sindikatu
>>> handiena
>>> >> DBUSen), eta epaibidetik irtetzea adostu zuten langile berrien erdia
>>> baino
>>> >> gehiagok perfila izan beharrarekin batera (eta, uste dut,
>>> gainontzekoentzat
>>> >> betebeharra ez bada ere puntuagarria dela). Arriskua zegoen euskara
>>> behar ez
>>> >> zela epai bidez erabakitzekoa. Epaia okerrago izan zitekeen eta ez
>>> dut uste
>>> >> bide onena hori zenik.
>>> >>
>>> >> josu
>>> >>
>>> >>
>>> >>
>>> >> Enviado desde mi iPhone
>>> >>
>>> >> El 13 sept 2016, a las 15:04, Gari Araolaza <g...@eibar.org>
>>> escribió:
>>> >>
>>> >> Mendicute, badirudi PSOE kasu horretan Ciudadanosi terrenoa jaten
>>> saiatzen
>>> >> ari dala.
>>> >>
>>> >> Baina zuen alderdia ere ez dabil oso fin. Hauxe adibidez:
>>> >>
>>> >>
>>> >> http://irutxulo.hitza.eus/2015/10/01/hizkuntza-eskakizuna-ja
>>> itsi-du-dbusek/
>>> >>
>>> >>
>>> >>
>>> >> Josu Mendicute<josumendic...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> >> (2016(e)ko irailak 13 14:47):
>>> >>>
>>> >>> Higuingarrixa da. Administraziñuan lan egitteko euskara eskatzia
>>> >>> "geuregana datozenen kontra" erabiltzia dala esateko muturra bihar
>>> da,
>>> >>> galanta gainera. Gure "patrimoniua" dala diño Anduezak. Euskaldunok
>>> ez dogu
>>> >>> ondarerik eskatzen, zerbitzua publikuak nahi dogu euskeraz.
>>> >>>
>>> >>> Sozialisten betiko kanpaina-mezuak, kanpotik etorritakuen boto-bila.
>>> >>> Halaxe doiaz goittik behera, konturatu barik Espainiatik etorritakuon
>>> >>> oinordeko gero ta gehixago euskaldunak garala. Hor konpon.
>>> >>>
>>> >>>
>>> >>>
>>> >>>
>>> >>>
>>> >>>
>>> >>> Enviado desde mi iPhone
>>> >>>
>>> >>> El 13 sept 2016, a las 11:40, leire narbaiza arizmendi
>>> >>> <txarg...@gmail.com> escribió:
>>> >>>
>>> >>> Ez dake lotsarik! Guzurrretan dabizela badakixie! Hemen erderia da
>>> >>> derregorrezkua! Anduezak euskeraz egitten daben moduan gaztelaniaz
>>> egingo
>>> >>> baleu ez litzake egongo daguan postuan!
>>> >>> Bere blogian etara daben erantzuna be lotsagarrixa!
>>> >>> http://enekoandueza.com/euskerian-alde-inposaketa-barik.htm
>>> >>> Jator darabillelakuan, txarto darabil eibarko euskeria!
>>> >>> Miserable hutsak dira.
>>> >>>
>>> >>> leire, minduta!
>>> >>>
>>> >>> Juan Jose Araolaza<jjaraol...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> >>> (2016(e)ko irailak 13 11:28):
>>> >>>>
>>> >>>> Gaur goizean Eneko Andueza elkarrizketatu dute Euskadi Irratian.
>>> >>>> PSOEK edo Idoia Mendiak argituratutako  bideo horri buruz ulertu
>>> >>>> diodanez, ez omen daude ados lan eskeintzetan euskeraran legeak
>>> jartzen
>>> >>>> dituen eskakizunekin. Euskadi oso diferentea dela euskeraren
>>> erabileran, eta
>>> >>>> legeak zonifikazioa eskeindu beharko lukeela.
>>> >>>> Ezaguna?
>>> >>>>
>>> >>>> _______________________________________________
>>> >>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> >>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> >>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> >>>>
>>> >>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>> >>>
>>> >>>
>>> >>> _______________________________________________
>>> >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> >>>
>>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>> >>>
>>> >>>
>>> >>> _______________________________________________
>>> >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> >>>
>>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>> >>
>>> >>
>>> >> _______________________________________________
>>> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> >>
>>> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>> >>
>>> >>
>>> >> _______________________________________________
>>> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> >>
>>> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>> >
>>> >
>>> >
>>> > _______________________________________________
>>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>>> com
>>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> >
>>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>>> com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>
> --
> [image: http://onelink.to/ycg3p3] <http://onelink.to/ycg3p3>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80

[image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image: Imágenes integradas 1]
<http://prospectiva.eu/>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to