Elcorteingles eta ertzaintza oso gertu dagoz bata bestearengandik Eibarren.


Lehenengoan ia beti topatu dot langile euskalduna, edo behintzat, euskaraz hitz 
eginda, gazteleraz erantzuten dizuna arazo barik edo musu arraroa ipini barik.


Bigarrenean hogei urte baino gehiago daroat bisitak egiten, eta uste dot 
birritan baino ez jatala tokatu euskalduna. Ezta atekoa edo telefonoa hartzen 
duena ere. Ezta "Elena Laka naiz, gaur guardian dagoen abokatua" ulertzeko gai 
dena, erderaz errepikatu egin behar zaio.


Bergaran gaur bertan anbulatorioan zitak telefonoz ematen zuenak "un segundito 
que te digo una hora que tengas libre" nire euskarazko eskaerari.


Eta horrela dena, perfilak ez dira aplikatzen Administrazio osoan, eta ondorioz 
ezin dugu euskaraz egin Administrazioan. Hori bai da herritarrak 
diskriminatzea. Funtzionariak hartzeko irizpideak, Konstituzio famatuaren 
arabera, dira berdintasuna, meritua eta gaitasuna. Ez da hain zaila euskarazko 
gaitasuna izatea.


40 urtetik beherako pertsona guztiek izan dute aukera euskaraz ikasteko, minimo 
bat sikiera.


Inglesa ez, seme-alabek inglesa ikas dezaten gaur egun EAEko gurasoek dirutza 
bat gastatzen dute, ziur naiz Mendiak ere milaka euro inbertitu dituela bere 
semeek ikas dezaten. Ikasten dutenek aukera gehiago edo izango dituzte 
lanpostuak eskurtatzeko. Dirurik ez dutenen seme-alabek zailtasun gehiago dute 
inglesa jakiteko. Baina hori ez da diskriminazioa, hori gizartearen oreka da. 
Ya.


Ba horixe.


Arratsalde ona pasa


Elna



________________________________
Nork: [email protected] 
<[email protected]> honen izenean: Iban Arantzabal 
<[email protected]>
Bidaltze-data: asteazkena, 2016(e)ko irailaren 14a 07:43
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Eneko Andueza Euskadi Irratian

Kuriosoa egin zait El Corte Ingleseko hainbat langilek Txantxangorriaren 
txaparekin egiten dutela lan. Adibidez, tabernako kamarero euskaldunak. Garik 
dioen moduan pribatuan ere, eta El Corte Ingles modukoetan egin bada aurrera... 
Ba Ertzaintzan, 40 urtean, beharko luke gehiago bai.

Fokoan dago arazoa: non jarri, funtzionarioetan edo azken bezeroan? Nire 
iritzia argia da: kalitate parametroetan bezeroa erdigunean, eta funtzionarioek 
ase ditzatela bezeroen beharrak. Baita hizkuntzari dagozkionak ere, noski.

Iban

El miércoles, 14 de septiembre de 2016, Gari Araolaza 
<[email protected]<mailto:[email protected]>> escribió:
Lehen aipatu gabe gelditu zaidan beste ideia bat:

Azkenaldian konturatzen ari naiz sektore pribatuan gauzak oso desberdin 
doazela. Adibidez Corte Inglesen, Dian, Lidl, Zara, General Optica edo 
horrelako hainbat dendatan. Argi ikusten da jarrera ez dela euskararekiko 
proaktiboa, hau da, ez da erraza izango beraiek lehenengo hitza euskaraz 
egitea, baina norberak euskaraz eginda erraza da langile euskaldunak aurkitzea. 
Gustora izango nituzke denda horietako langileen euskara ezagutza datuak, gure 
administrazioarekin konparatu ahal izateko. Harrigarria badirudi ere, El Corte 
Inglesentzat Eibarko denda irekitzean maila batean garrantzia izan du langile 
euskaldunak kontratatzeak, baliteke Markeskuako ertzain-etxean baino gehiago 
gainera.

Gari

Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 
14 08:37):
Jarrera "epela" zuria, Gari, EAJren 40 urteko lanak epaitzeko orduan ;)
Eskuzabal jardun dozu.

40 urte, bai (berrogei, cuarenta, bizitza oso bat, 2 belaunaldi oso,
10 legegintzaldi, 1975etik aurrera jaixotako ume guzti-guztien
eskolaratzia,...).
Eta oindiokan hortxe gabiz, oinarrizko eskubide minimo-minimuenak be
jaso ezinda.

Epela?
Kaka bai epela.

a.





Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 14 08:26):
> Josu,
>
> Esan nahi duzu 2016an oraindik justifikatu beharra dugula herritarrei arreta
> egin behar dien postu batean zergatik eskatzen dugun euskararen ezagutza
> minimoa, PL1 besterik ez bada ere? eta horregatik epaiketa galzeko arriskua
> zegoela? Ia 40 urte pasatu dira administrazioa euskalduntzen gaudenetik, eta
> EAJren postura oraindik ere oso epela iruditzen zait hainbat eta hainbat
> kasutan: Osakidetzako medikuen oporretako ordezkapenak, euskaraz ez dakiten
> pediatrak, ertzainekin euskaraz egiteak beldurra ematea, EGA tituluaren
> miseriak, publizitate instituzionala nola bideratzen den gaztelaniazko
> medioetara, eta abar eta abar.
>
> Mendiak bideo horretan adierazten duen moduan badirudi jaiotzezko
> diskriminazio bat dagoela, azal kolore edo jaioterriari lotutako bezalakoak.
> Baina ez, euskara ikasi daiteke, eta PL1 maila minimoa lortzea edonoren esku
> dago, gainera gaur egungo langilegoaren gehiengoak eskolan bertan izan du
> aukera hori, ziurrenez inglesezkoa lortu duten bezala. Gaur egun sektore
> publikoan autobus gidari izan nahi duenak PL1 lortzeko nahikoa denbora eta
> aukera eduki ditu, eta ez badu ikasi, berak jakingo du zergatik, baina gure
> politikarien epeltasuna da hor arrazoi handiena, eta bereziki EAJrena,
> aginte ardura izan duelako.
>
> Bestela, nola esplikatu egunero horrelako albisteak aurkitzea prentsan? Gaur
> ere badugu adibidea:
>
> http://www.berria.eus/paperekoa/1847/002/001/2016-09-14/postuari_dagokion_euskara_gaitasunik_ez_dute_jaurlaritzako_langileen_45ek.htm
>
> Gari
>
> Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> irailak 13 17:35):
>
>> Araolaza, zinegotzi izanik ez zait asko gustatzen beste udalerri
>> batzuetako erabakiak ondo ezagutu gabe epaitzen hastea. Hori esanda,
>> aitortzen dut albistea ez dela nire gustokoa. Baina oker ez baldin banago,
>> EAJk ez zuen hori ontzat hartu ideologiaz. Gaia epaitegian zeukan UGTk ,
>> albistean dion bezala (albistean ez diona da hori dela sindikatu handiena
>> DBUSen), eta epaibidetik irtetzea adostu zuten langile berrien erdia baino
>> gehiagok perfila izan beharrarekin batera (eta, uste dut, gainontzekoentzat
>> betebeharra ez bada ere puntuagarria dela). Arriskua zegoen euskara behar ez
>> zela epai bidez erabakitzekoa. Epaia okerrago izan zitekeen eta ez dut uste
>> bide onena hori zenik.
>>
>> josu
>>
>>
>>
>> Enviado desde mi iPhone
>>
>> El 13 sept 2016, a las 15:04, Gari Araolaza <[email protected]> escribió:
>>
>> Mendicute, badirudi PSOE kasu horretan Ciudadanosi terrenoa jaten saiatzen
>> ari dala.
>>
>> Baina zuen alderdia ere ez dabil oso fin. Hauxe adibidez:
>>
>>
>> http://irutxulo.hitza.eus/2015/10/01/hizkuntza-eskakizuna-jaitsi-du-dbusek/
>>
>>
>>
>> Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko irailak 13 14:47):
>>>
>>> Higuingarrixa da. Administraziñuan lan egitteko euskara eskatzia
>>> "geuregana datozenen kontra" erabiltzia dala esateko muturra bihar da,
>>> galanta gainera. Gure "patrimoniua" dala diño Anduezak. Euskaldunok ez dogu
>>> ondarerik eskatzen, zerbitzua publikuak nahi dogu euskeraz.
>>>
>>> Sozialisten betiko kanpaina-mezuak, kanpotik etorritakuen boto-bila.
>>> Halaxe doiaz goittik behera, konturatu barik Espainiatik etorritakuon
>>> oinordeko gero ta gehixago euskaldunak garala. Hor konpon.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Enviado desde mi iPhone
>>>
>>> El 13 sept 2016, a las 11:40, leire narbaiza arizmendi
>>> <[email protected]> escribió:
>>>
>>> Ez dake lotsarik! Guzurrretan dabizela badakixie! Hemen erderia da
>>> derregorrezkua! Anduezak euskeraz egitten daben moduan gaztelaniaz egingo
>>> baleu ez litzake egongo daguan postuan!
>>> Bere blogian etara daben erantzuna be lotsagarrixa!
>>> http://enekoandueza.com/euskerian-alde-inposaketa-barik.htm
>>> Jator darabillelakuan, txarto darabil eibarko euskeria!
>>> Miserable hutsak dira.
>>>
>>> leire, minduta!
>>>
>>> Juan Jose Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko irailak 13 11:28):
>>>>
>>>> Gaur goizean Eneko Andueza elkarrizketatu dute Euskadi Irratian.
>>>> PSOEK edo Idoia Mendiak argituratutako  bideo horri buruz ulertu
>>>> diodanez, ez omen daude ados lan eskeintzetan euskeraran legeak jartzen
>>>> dituen eskakizunekin. Euskadi oso diferentea dela euskeraren erabileran, 
>>>> eta
>>>> legeak zonifikazioa eskeindu beharko lukeela.
>>>> Ezaguna?
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



--
[http://onelink.to/ycg3p3]<http://onelink.to/ycg3p3>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to