Gauzatxo bat. Emoten zabizien misterixo guztia zer da, sorpresa haundixak
egongo diralako?

Ez da ironixia!

leire n

Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
maiatza 17 14:31):

> Oier eta Leire,
>
> lehenago be, pribatuan nahiz publikoki esan detsueten moduan: nahi
> dozuenian alkartu eta azalpen guuuuuuuztiak emoteko prest.
>
> a.
>
>
>
> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko maiatza 17 14:20):
> > Kontutxo bi:
> >
> > -Eibartarra bazara, zelan ez zara ba egongo ekainaren 22an Untzagan?
> >
> > *Eguena delako? Eibartar askok herrittik kanporag egitten dogulako
> bihar????
> >
> >
> >
> > Izen bat. Izen bat bihar dogu. Izen on bat.
> > Entzun bezain azkar, gure nahixen barri emongo dabena. Gogoratzeko
> > erreza, eta gure asmuak zeintzuk diran azaltzeko balioko deskuna.
> > Izan dadila ilusionantia eta izan dadila positibua; izan dadila
> > guztiona eta bateratzailia. Izan dadila, gainera, ausarta, barrixa eta
> > apurtzailia.
> > Inork espero ez dabena. Eta erronka puntutxo bat be adieraziko dabena.
> > Horixe errezetia. Dana nahi dogu!
> > Eta ez da erreza izango berba egokixa aukeratzia. Baina lortuko dogu. A
> ke
> > bai!
> >
> > *Ilusionantia? Positibua? Bateratzailia? Barrixa? Apurtzailia?
> Astokerixak
> > apurtzaille eta ilusionante! Neretako tristia eta negargarrixa!
> >
> > Baiña ezin batzarretara juan eta erabagi. Ez dot eibarren biharrik
> egitten
> > eta berandura arte egitten dot lan!
> >
> > leire n
> >
> >
> > Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> > maiatza 17 14:01):
> >>
> >> Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> >> (2017(e)ko maiatza 17 13:37):
> >> >>
> >> >> Euskararen aldeko zeozer Eibarren... Akebai izenarekin...
> >> >>
> >> >> informaziorik bai?
> >>
> >>
> >> Zalaparta eta lan askoko egunak dira hauek. Egitasmo berri bat
> >> plazaratu beharra, batez ere honek dituen ezaugarriekin... ezin nahi
> >> bezain ondo erantzun galdera eta kezka guztiei.
> >> Baina tira, gutxinaka-gutxinaka egingo dugu. Ostiralean erreportajea
> >> argitaratuko da etakitton!, eta ea lehenbailehen webgunea ere
> >> badugun.... Datorren astean aurkezpen-batzarrak ere egingo dira
> >> herrian zehar (4 egunetan/gunetan).
> >>
> >> Bitartean, ea labur-labur (edo) kontatu dezakedan.
> >>
> >> Eibarko udalak bultzatuta, azken urte betean prozesu ireki eta
> >> parte-hartzaile bat bideratu da Eibarko 50 eragileren artean (alor eta
> >> profil ezberdinetakoak), datozen 10 urteotarako "Euskararen Erabilera
> >> Sustatzeko Plan Estrategiko" bat adosteko. Oinarriak ezarri ziren
> >> (egitura eta bisioa), baina plangintza eta izen "administratibo eta
> >> zurrun" hori gizarteratzeko orduan, diskurtsoa eta izena  beste bat
> >> izan behar ziren.
> >>
> >> Horretan jardun du azken 3 hilabeteotan komunio-lantalde batek, eta
> >> honen ondorioz jaio da "Eibarren AKEBAI". Horixe izango da Eibarko
> >> gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko kanpainaren eta egitura
> >> herritar horren marka. Dena dela, izena baino lehenago izana definitu
> >> ziren, eta gazteen artean zabaldu nahi dugun diskurtsoaren ezaugarriak
> >> zehaztu ziren: berritzailea, positiboa, informala, erronka, irabazlea,
> >> anitza, aglutinatzailea, parte-hartzailea, irekia,... Eta izaera hori
> >> adierazteko gai zen izen baten bila jardun genuen gero. Horrela sortu
> >> da "Eibarren AKEBAI" (Asmo kolaboratzaile eibartar baikor anitz eta
> >> irabazlea, nahiago baduzue).
> >>
> >> Tira, hori laburpen xume bat besterik ez da. Gaia askoz gehiago garatu
> >> da eta orain arte proiektuan parte hartu duten 50 lagun horien artean
> >> zabaldu eta adostu da hau guztiau.
> >>
> >> Oinarriak ezarri dira, baina orain lanean hasteko ordua da. Eibarko
> >> eragile/elkarte/klub/talde/alder guztiak nahi dira inplikatu egitasmo
> >> honetan.
> >>
> >> Egitasmoa martxan ipintzeko, txupinazo moduko bat antolatuko da
> >> ekainaren 22an Untzagan. Guinness errekor bat gainditzen saiatuko gara
> >> eibartarrok. Horretarako bildu nahi dira Untzagan 2.500 eibartar, gure
> >> herriko ikastetxe, klub, elkarte, talde, erakunde, enpresa, eta
> >> abarretakoak, bakoitza bere izaerarekin, baina guztiok elkartuta
> >> egitasmo eta izen baten azpian.
> >>
> >> Guinness ekitaldiaren helburu nagusiak 2 dira:
> >> - Eibarko eragile guztiak (eta herritarrak) aktibatzea (badago
> >> horretarako premiarik).
> >> - "Eibarren Akebai" izena ezagutaraztea.
> >>
> >> Momentuz nahikoa dugu helburu horrekin: marka berria ezagun egitea eta
> >> herritarrak aktibatzea. Irailetik aurrera lanerako ordua helduko da,
> >> eta ordurako superondo etorriko zaizkigu 2 kontu horiek (Akebai
> >> ezaguna izatea, herritarrak aktibatuta egotea, eta Untzagako
> >> Guinnessarena oroitzapen polit bat izatea guztion gogoan).
> >>
> >> Hemen behean 2 testu, lan-taldeetatik "lapurtuta".
> >>
> >> - Ekaineko egitasmoaren inguruko laburpen-testu moduko bat
> >> - Izenaren inguruko azalpen txiki bat.
> >>
> >> Badakigu izenak zalaparta sortu duela alderdi batzuetan (niri ere
> >> kostatu zitzaidan onartzea), baina uste dut egokia dela. Oso egokia.
> >> Besteak beste, egitasmo honek arrakasta lortzeko behar dituen
> >> ezaugarriak azaltzeko aukera ematen digulako.
> >>
> >> agurrrrr
> >> a.
> >>
> >> ................
> >>
> >>
> >>
> >>
> >> Eibar euskaraz bizi izan da historian zehar. Herri euskalduna izan da.
> >> Gaur egun, ostera, gaztelaniak hartu ditu orain 50 urte arte
> >> euskararenak ziren hainbat esparru: kalea, txantxa, kirola, txikiteoa,
> >> jolasa, lana,... Baina Eibarrek badu potentziala egoera horri buelta
> >> emateko eta, euskara, berriro ere, eguneroko hizkuntza natural
> >> bihurtzeko. Eta une historiko eta erabakigarri baten aurrean gaude.
> >> Zergatik? Eibarko talde eta eragile guztiak saretuko eta aktibatuko
> >> dituen egitasmo sendo eta zabal bat aurkeztuko delako ekainean. 10
> >> urterako plangintza potente bat, anbizioz eta ilusioz beterikoa.
> >> Gainera, Udalaren babes ekonomikoa ere badu ziurtatuta datozen 10
> >> urteotarako, alderdi guztien babesarekin. Zein da asmoa? Ba, Eibarko
> >> elkarte, erakunde, talde eta herritar guztiak elkartzea, eta guztion
> >> artean euskararen erabilera handitzeko bideak, moduak eta baliabideak
> >> ezartzea. Fokua haur eta gazteen erabilera-guneetan ipiniko dugu.
> >> Asmoa da, 10 urte barrurako, Eibar euskaldunago bat eraikitzea.
> >> Guztion artean. Gainera, euskararena ez da helburu bakarra izango,
> >> ekimen zabal honen bidez Eibarko gizarte osoa saretzea eta aktibatzea
> >> ere nahi dugulako, guztion arteko elkar-ezagutza handitzea eta
> >> Eibartarron izaera berezia aldarrikatzea. Nola egingo dugu hau
> >> guztiau? Ba, planteamendu berritzaile batekin. Planteamendu zabal eta
> >> anitza, positibo eta ilusionantea, irabazle izango dena eta erronka
> >> puntua ere izango duena. Eibartar guztiak batu nahi ditugu erronka
> >> horretara. Inor ez da lagako alde batera. Hasiera batean 100-150
> >> kideko Batzar ireki bat osatu nahi da, eta bere gain hartuko ditu
> >> plangintza honetan hartu beharreko erabaki guztiak. Gure nahia
> >> litzateke, urte bete barru, eibartar askok euren buruari galdetzea,
> >> "eta ni zergatik ez nago hor?". 10 urteko plangintza honen abiapuntua
> >> ekaineko ekitaldi jendetsu eta arrakastatsu bat izango da. 3000
> >> eibartar baino gehiago bildu nahi ditugu Untzagan, adin eta kolore
> >> guztietakoak, Eibarko gizarte-kirol-kultur-jai alorreko ordezkari
> >> guztiak bilduz, eta guztion artean, denok batera, ekitaldi
> >> partizipatibo bat egitea, Gines errekor bat gaindituz. Eibartarra
> >> bazara, zelan ez zara ba egongo ekainaren 22an Untzagan?
> >>
> >>
> >>
> >>
> >>
> >> Izen bat. Izen bat bihar dogu. Izen on bat.
> >> Entzun bezain azkar, gure nahixen barri emongo dabena. Gogoratzeko
> >> erreza, eta gure asmuak zeintzuk diran azaltzeko balioko deskuna.
> >> Izan dadila ilusionantia eta izan dadila positibua; izan dadila
> >> guztiona eta bateratzailia. Izan dadila, gainera, ausarta, barrixa eta
> >> apurtzailia.
> >> Inork espero ez dabena. Eta erronka puntutxo bat be adieraziko dabena.
> >> Horixe errezetia. Dana nahi dogu!
> >> Eta ez da erreza izango berba egokixa aukeratzia. Baina lortuko dogu. A
> ke
> >> bai!
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
> com
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
> com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to