Oier Araolaza:
> Asier, ez dut uste azalpen kontua denik. Lema batek azalpen luze bat behar 
> badu zentzu egokia hartzeko lema txarra da. Hala ere, zuk bidalitako 
> azalpenak irakurri ditugu. Ulertzen dugu izen horrekin lortu nahi dena: 
> akronimoan batutako kontzeptuak, erronkaren ideia, probokazioa,... ideia asko 
> batzen ditu izen horrek, eta ulertzen da zergatik hautatu den. Baina 
> ezaugarri positiboak bezala, negatiboak ere baditu, eta negatibo horiek 
> mingarriak gertatzen dira zenbaitentzat.
>

Azalpenak ez dira izenan ingurukuak, 10 urteko egitasmo baten ingurukuak baizik.
Izan be, horixe da garrantzitsua eta.

> Niretzat, eta zenbait euskaltzalentzat ez da hautu egokia izan. Hori 
> ulertu/onartu ahal izango da hautua egin dutenen aldetik? Edo errua "ulertu" 
> ez dugunona da eta kitto?
>

ez dago inon errurik. Eta ez, ez dago ulertu edo onartu beharrik.

Nere aldetik, ikusten doten bakarra da 10 urterako egitasmo sendo eta
zabal bat, lehenengoz Eibarren, eta horretarako prest dagon lantalde
haundi eta gazte bat, ilusiñoz betia.

Oin ez bada, gerora proiektura batuko zarien esperantzaz,
neuk hamen amaitzen dot,
asier

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to