Ondo da, Gari! Nik urrian ikusi nuen, Donostiako Fantasiazko eta
Beldurrezko Zinemaren Astean. Pentsatu nuen... ze gozada euskaraz
horrelako produkzioak egotea (egitea!!)!

http://www.sansebastianhorrorfestival.eus/2018/index.php?option=com_content&view=article&id=112&ide=65890&dia=28&lang=eu&v=117&Itemid=15

Igandean eta astelehenean Handia ikusteko aukera ere badugu
(Euskarazko jatorrizko bertsioa  gaztelaniara azpitituluekin).
Aprobetxatzekoak.

josu

Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
martxoaren 2(a) 10:25):
> Egun on,
>
> Propaganda pixka bat egitera nator. Interes ezkuturik ez daukat, interes
> pertsonal kultural/aupagu besterik ez.
>
> Asteburu honetan emango dute Errementari Eibarren, Coliseoan.  Badakizue,
> Errementaria eta deabrua euskal ipuin tradizionalaren zinerako moldaketa.
> Historia ona da eta badirudi pelikula ederra dela. Gainera Eneko Sagardui
> ere azaltzen omen da, Durangoko aktore Goyatizatua. Googlek diƱo "The Devil
> and the Blacksmith" emango dutela, hauek ere izena inglesez!
>
> Programazioa hemen duzue:
>
> https://www.eibar.eus/eu/kultura/coliseo-antzokia/zinema-coliseoan/#film-no-2
>
> Programazioari begiratuta, esango nuke saio batzuk VOS (euskaraz
> gaztelerazko azpitituluekin) izango direla, eta beste batzuk erdera batuan,
> beraz adi zein sesiotara zoazten!
>
> Euskara hutsean azpititulurik gabe ikusteko Azpeitia, Bilbo, Ordizia,
> Orereta, Donostia, Tolosa edo Gasteizera joan beharko duzue. Oraingoan
> behintzat honetaz ondo informatu dute.
>
> http://www.zinemauneak.eus/albisteak/non-ikusi-errementari-filma-ikusgai-izango-duten-zinema-aretoen-zerrenda?utm_source=dlvr.it&utm_medium=twitter
>
> Ea ez dugu Goya sari baten zai egon behar euskarazko pelikula batekin zinema
> betetzeko, bale?
>
> Gari
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to