Kaixo hemen nago berriz,

arazo hori dela eta, kontsultatu dut latex-en ni baino adituago den
pertsona batekin, eta horren laguntzaz lortu dugu euskerazko hyphenation
delakoa konpontzea. Ondoko urratsak jarraitu:

1. Jaitsi eta instalatu ondoko paketea (suposatzen dut linuxen ari
garela lanean):

        - texlive-lang-french

suposatzen dut texlive paketea dagoeneko instalatuta edukiko duzula.

2. Aurrekoa eginda sartu lyx programan eta egin Tools -> Reconfigure

3. Irten lyx-etik eta sartu berriz (beharbada urrats hau ez da
beharrezkoa baina tira..). Probatu ea funtzionatzen duen ondo
hyphenation erreminta.

Sorte!

Juanjo Ugartemendia

On Tue, 2008-10-21 at 10:25 +0200, Itsas owner wrote:
> ---------- Forwarded message ----------
> From: Iker Rodriguez <[EMAIL PROTECTED]>
> Date: 2008/10/21
> Subject: Zalantzak LyX programarekin
> To: [EMAIL PROTECTED]
> 
> 
> Gabon;
> Nik LaTeXen berri zuen bitartez hartu dut (grina piztu, izena
> ezagutzen nuen baina zer zenik ez); kontua da grinarekin hasita
> azkenean topatu dudala LyX eta erabiltzen hasi naizela (ederto! oso
> polita) baina, zein da arazoa eta euskaraz idaztean silaben arteko
> banaketa txarto egiten dit
> mak-
> ina
> 
> kab
> itzen
> 
> ord-
> uan
> 
> kaskar-
> rak
> eta antzerakoak; hizkuntza aukeratuta daukat (data euskaraz ipntzen
> dit), zer egin dezakedan? non begiratu?
> 
> __________________________________________________
> Correo Yahoo!
> Espacio para todos tus mensajes, antivirus y antispam ¡gratis!
> Regístrate ya - http://correo.yahoo.es
> 
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a