Aupa lagunok (abajo del todo resumen en castellano),

Nire ustez erronketako bat da sw librearen "sozializazioa" da, alegia, pertsona 
(beraz EHUko langile) "arruntek" tresna "arrunt" gisa ikustea. Ez garela lau 
katu friki bakarrik.

Ideia hori buruan, eta klaustrokidea naizen aldetik, galdera hau egin nion 
Errektoreari, bere Jarduera-Programa aurkeztu zuenean aurtengo otsailaren 23ko 
klaustroan:

> Errektore andre agurgarria,
> 
> Gure unibertsitateak eskaintzen dizkigun informatika zerbitzu gehienak 
> software jabedunean daude oinarrituta. Horrek koste handia dakar, eskuak 
> lotuta uzten gaitu hainbat egoeratan, eta gure know-howaren zati handi bat 
> aprobetxatu gabe uzten da. Gainera, puntako unibertsitate gehienek software 
> askea nagusi den ereduaren alde egiten dute.
> 
> Asmoa daukazue software librean oinarritutako teknologiak inkorporatuz 
> joateko EHUk eskaintzen dituen zerbitzu informatikoen plataforma gisa?
> 
> Eskerrik asko.

Idazkari Nagusiaren erantzuna:

> Software librearen inkorporazioaren aldekoak gara, baldin eta gure beharrei 
> erantzun egokia ematen badie.
> 
> Gure unibertsitatea beti izan da software librearen aldekoa, adibide moduan: 
> posta, dokumentu kudeatzailea, banaketa zerrendak, ehubox, ehudoku, ehusfera, 
> OJS, SGPI, e-gela eta beste hainbat zerbitzu linux plataformetan oinarritzen 
> dira.
> 
> Banatzen diren ekipo guztietan, ofimatikako tresna jabedunak eta libreak 
> instalatzen dira, erabiltzaileak askatasun osoz erabiltzeko.
> 
> Kudeaketarako erabiltzen diren aplikazioekin arazo gehiago dauzkagu. 
> Plataforma hardware eta sistema eragilearen aldaketan lanean hasiak gara. 
> Kudeaketa aplikazioak (Giza baliabide, kudeaketa ekonomikoa, ordutegi 
> aplikazioa eta abar) aldatzeko baldintzak sortu behar dira. Gure egoera eta 
> software librearen funtzionalitateak urrun daude oraindik.
> 
> Azkenik, irakaskuntza arloan, eskeintzen diren produktu lizentziak 
> eskakizunen arabera ematen dira. 

Eta nire birgaldera:

> Ados, baina nire iritziz badira berehala har daitezkeen zenbait neurri xume. 
> Esate baterako, formato jabedunak baztertzea partekatzen diren dokumentuetan, 
> odt, odp... bultzatuz doc, docx, ppt... formatoen ordez. Ordenagailuetan 
> Windows daukatenak berdintsu geratuko dira, baina Linux daukatenek eskertu 
> egingo dute. Uste dut zuen ardura postuetatik badaukazuela halako politikak 
> bultzatzeko aukera.

Ondo izan,

Unai.

Resumen. Digo que creo que una de las claves es que la gente normal (incluyendo 
currelas de la UPV) perciba al sw libre como una herramienta normal, que no es 
solo para cuatro frikis. Y que sobre esa premisa, en mi condición de claustral, 
le dirigí a la Rectora una pregunta en ese sentido en el pasado claustro del 23 
de febrero, donde presentó su Programa de Actividades.

On Tue, 6 Jun 2017 13:23:53 +0200
"Dekanotza (DIF)" <[email protected]> wrote:

> [EU]
> 
> Kaixo ITSAS kideak:
> 
> Azken bolada honetan UPV/EHUn Software Librearen aldeko bulegoa 
> irekitzeko ahaleginetan ibili gara Informatika Fakultateko irakasle 
> batzuk. Hasierako helburuak xumeak badira ere, poliki-poliki hobetu eta 
> hedatu nahi ditugu. Hona hemen gure lehenengo proposamena 
> (planifikatutako ekimen zehatzak eta aurrekontua):
> 
> http://cort.as/xP_P
> 
> Ekimen horiek finantzatzeko EHUko aurrekontuetan zatitxo bat (10.000€) 
> lortzea espero dugu 2017ko ikasturterako. Mezu honen bidez, ITSAS 
> taldeko kideei proiektu honen berri eman eta zuen ekarpenak jasotzea 
> nahiko genituzke. Zer botatzen duzue faltan aurreko proposamenean? Zer 
> aldatu/hobetu/kendu/gehituko zenukete?
> 
> Ez ditugu gauzak hutsetik hasi nahi. Izan ere, ITSASek egindako 
> lanarekin jarraitu nahiko genukeen (webgunea berritu, posta-zerrenda hau 
> berpiztu, izan dituen proiektuen gaurko egoera ezagutu...) Zer iruditzen 
> zaizue?
> 
> Eskerrik asko,
> 
>    Kepa Sarasola, Iñaki Alegria, Olatz Arbelaitz eta Juanan Pereira
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a