Egun on guztioi / Buenos días (resumen en castellano al final):

Zalantzarik gabe zalaparta itzela ekarri du M365 delakoaren inplantazio express-ak.
Segur aski norbaitek edo "norbaitzuk" uste zutena baino handiagoa.

Tira; nire ikuspuntutik ondorio praktikoei heltzeko unea heldu da, eta, agian, lehenengoa izan liteke bideokonferentzia bat gauzatzeko nola baliatu SW askea (jitsi edo dena delakoa).

Irakurri dudanez, horrelako konexioak (audioa+bideoa "denbora errealean") gauzatzeko ahalmen nahikoa eta sobera daukate gaur egungo nabigatzaileek (firefoxek behintzat bai, antza). Baina, halako batean bideokonferentzia bat eratu behar badut, nola egiten da?

Horrek bai emango luke mikroikastaro interesgarri baterako(*). Edo, itsastarrok, hau azaltzeko, ba al dago hor nonbait tutorial apal eta argirik? Gogoan izan hemen librezale izateak ez dakarrela nahitaez gaitasun teknikoak edukitzea. Ni elektronikoa naiz, baina zerrenda honetan jatorri diferenteetako kideak dauzkagu, eta denontzako ulergarria eta praktikoa izango den zerbait beharko litzateke.

Ondo izan!

Unai.

(*) HELAZ/SAE orrian begiratzen ibili naiz eta ez dut halakorik aurkitu.

PS: Digo que creo que hay que pasar a una fase de conclusiones y la primera es que echo en falta un tutorial o microcursillo que explique, sobre todo a los miembros de itsas con menor bagaje técnico, cómo montar una videoconferencia con SW libre. ¡¡Que se vea que en itsas no somos [solo] una cuadrilla de frikis quejosos!!, sino que también aportamos soluciones en positivo.

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a