Kaixo, Unai:

Jitsi errezegia da ikastaro bat antolatzeko edo tutorial bat idazteko. Bilera 
bat antolatzeko behar den gauza bakarra da bileraren "izena" erabakitzea, eta 
gonbidatuei pasatzea. Bilerek jarraitzen dute eredu hau:
https://meet.jit.si/BilerarenIzena

Adibidez, guk bilera bat egin nahi izango bagenu, sartu ahalko ginateke hemen:
https://meet.jit.si/ItsasEHU

Barruan zaudenean, beste bideokonferentzia programa guztiak bezala 
funtzionatzen du (BBC, Webex, Teams, etab). Nire ikerketa taldean bilera 
guztiak Jitsin egiten ditugu, eta maila guztietako jendea dago.

Ongi izan,
-- 
David de Cos
Fisika Saila
Farmazia Fakultatea - UPV/EHU
(+34) 945 013041
www.ehu.eus/gmmmt

***

El miércoles, 14 de junio de 2023 9:18:49 (CEST) Unai Ugalde escribió:
> Egun on guztioi / Buenos días (resumen en castellano al final):
> 
> Zalantzarik gabe zalaparta itzela ekarri du M365 delakoaren  
> inplantazio express-ak.
> Segur aski norbaitek edo "norbaitzuk" uste zutena baino handiagoa.
> 
> Tira; nire ikuspuntutik ondorio praktikoei heltzeko unea heldu da,  
> eta, agian, lehenengoa izan liteke bideokonferentzia bat gauzatzeko  
> nola baliatu SW askea (jitsi edo dena delakoa).
> 
> Irakurri dudanez, horrelako konexioak (audioa+bideoa "denbora  
> errealean") gauzatzeko ahalmen nahikoa eta sobera daukate gaur egungo  
> nabigatzaileek (firefoxek behintzat bai, antza). Baina, halako batean  
> bideokonferentzia bat eratu behar badut, nola egiten da?
> 
> Horrek bai emango luke mikroikastaro interesgarri baterako(*). Edo,  
> itsastarrok, hau azaltzeko, ba al dago hor nonbait tutorial apal eta  
> argirik? Gogoan izan hemen librezale izateak ez dakarrela nahitaez  
> gaitasun teknikoak edukitzea. Ni elektronikoa naiz, baina zerrenda  
> honetan jatorri diferenteetako kideak dauzkagu, eta denontzako  
> ulergarria eta praktikoa izango den zerbait beharko litzateke.
> 
> Ondo izan!
> 
> Unai.
> 
> (*) HELAZ/SAE orrian begiratzen ibili naiz eta ez dut halakorik aurkitu.
> 
> PS: Digo que creo que hay que pasar a una fase de conclusiones y la  
> primera es que echo en falta un tutorial o microcursillo que explique,  
> sobre todo a los miembros de itsas con menor bagaje técnico, cómo  
> montar una videoconferencia con SW libre.
> ¡¡Que se vea que en itsas no somos [solo] una cuadrilla de frikis  
> quejosos!!, sino que también aportamos soluciones en positivo.
> 
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
> 




_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a