Kaixo Unai
Ba nik uste ideia ona izan daitekeela horren inguruko mikro-ikastaro bat
eskaintzea uneren baten. Nahiko erraza da eta uste dut agian talde honen
ekarpen interesgarrietako bat izan daitekeela jendeari halako formazio
txikiak eskaintzea. Ondo legoke kanal ofizialetan egitea, baina
HELAZ/SAEn ikastaroak antolatzeko epeak ez dakit oso ondo nola doazen
orain. Egia da ere, nik ikastaroak eman nituen azkenengotan oso
selektiboak zirela, eta nahiko zorrotzak, erabakitzeko zer sartzen den
eta zer ez. Baina saiatuko gaitezke eta galdetu dezakegu. Bestela eskatu
daiteke egela-PI bat agian eta online egin? Ez dakit, interesa badugu,
onena aukerak esploratzea.
Egun ona izan!
Jokin
CAS: Buena idea, en HELAZ/SAE hay plazos para proponer cursos y son
bastante selectivos, pero se puede intentar. Si no EGELAPI y hacer
online? A ver cómo lo véis el resto
23/6/14 09:18(e)an, Unai Ugalde igorleak idatzi zuen:
Egun on guztioi / Buenos días (resumen en castellano al final):
Zalantzarik gabe zalaparta itzela ekarri du M365 delakoaren
inplantazio express-ak.
Segur aski norbaitek edo "norbaitzuk" uste zutena baino handiagoa.
Tira; nire ikuspuntutik ondorio praktikoei heltzeko unea heldu da,
eta, agian, lehenengoa izan liteke bideokonferentzia bat gauzatzeko
nola baliatu SW askea (jitsi edo dena delakoa).
Irakurri dudanez, horrelako konexioak (audioa+bideoa "denbora
errealean") gauzatzeko ahalmen nahikoa eta sobera daukate gaur egungo
nabigatzaileek (firefoxek behintzat bai, antza). Baina, halako batean
bideokonferentzia bat eratu behar badut, nola egiten da?
Horrek bai emango luke mikroikastaro interesgarri baterako(*). Edo,
itsastarrok, hau azaltzeko, ba al dago hor nonbait tutorial apal eta
argirik? Gogoan izan hemen librezale izateak ez dakarrela nahitaez
gaitasun teknikoak edukitzea. Ni elektronikoa naiz, baina zerrenda
honetan jatorri diferenteetako kideak dauzkagu, eta denontzako
ulergarria eta praktikoa izango den zerbait beharko litzateke.
Ondo izan!
Unai.
(*) HELAZ/SAE orrian begiratzen ibili naiz eta ez dut halakorik aurkitu.
PS: Digo que creo que hay que pasar a una fase de conclusiones y la
primera es que echo en falta un tutorial o microcursillo que explique,
sobre todo a los miembros de itsas con menor bagaje técnico, cómo
montar una videoconferencia con SW libre.
¡¡Que se vea que en itsas no somos [solo] una cuadrilla de frikis
quejosos!!, sino que también aportamos soluciones en positivo.
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
--
←---→
Jokin Azpiazu Carballo
Soziologia eta Gizarte Langintza saila
Sarriena z/g 48490 Leioa, Bizkaia
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas