Bai! Nik ere ez dut zalantzarik Jitsiren erabilera erraztasunaz. Gertatzen dena da irakaslegoaren artean ondo datorrela beti halakoak egitea, nahiz eta gauzak oso errazak izan, oinarrizkoak azaltzea, jendea lasaitzeari begira. Esaterako, azaltzea Jitsi nabigatzailean erabiltzen dela, nola kudeatu daitekeen gailu ezberdinak (kamarak eta abarrak) erabiltzea, grabaketa, jendeari gonbidapenak helaraztea. Azaltzea bileren izenak mantentzen direla eta beraz publiko egiten badira edozein sartu daitekeela bilerara eta abar. Aukera gutxi dituen heinean, ona iruditu zait Unaik proposatu duen "mikro"-ikastaro izena. Zerbait oso laburra egin daiteke. Askotan jendeak ikastaro baten ez du nahi ikastea, nahi du ziur egotea eta apur bat jakitea tresnari buruz. Azken finean, alternatibak zabaltzean dugun oztopoetako bat da jendea ez dela "fidatzen" eta askotan halako ikastaroak aukera ona izaten dira jendeari konfiantza emateko... Baina bueno, egia da agian ez duela askorik merezi, ea besteek zer dioten!

Jokin

23/6/14 10:54(e)an, David de Cos igorleak idatzi zuen:
Kaixo, Unai:

Jitsi errezegia da ikastaro bat antolatzeko edo tutorial bat idazteko. Bilera bat 
antolatzeko behar den gauza bakarra da bileraren "izena" erabakitzea, eta 
gonbidatuei pasatzea. Bilerek jarraitzen dute eredu hau:
https://meet.jit.si/BilerarenIzena

Adibidez, guk bilera bat egin nahi izango bagenu, sartu ahalko ginateke hemen:
https://meet.jit.si/ItsasEHU

Barruan zaudenean, beste bideokonferentzia programa guztiak bezala 
funtzionatzen du (BBC, Webex, Teams, etab). Nire ikerketa taldean bilera 
guztiak Jitsin egiten ditugu, eta maila guztietako jendea dago.

Ongi izan,

--
←---→

Jokin Azpiazu Carballo

Soziologia eta Gizarte Langintza saila
Sarriena z/g 48490 Leioa, Bizkaia

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a