Kaixo, Estitxuk dionarekin ados, estamentuen (kasu honetan EHU) diskurtso "gris", politikoki zuzen horretara egokitzen dela iruditzen zait. Bestetik, nik uste dut Plan Estrategiko horren barruan Microsoft- ekiko menpekotasunaren (morrontza) "eztabaida" sortzeko plaza aproposa dela, bereziki MS365 horren inposaketarekin. Bestetik, teorian, EHUn Linux sistema eragile korporatiboa da, baina, gero errealitatea da 4 katu bakarrik erabiltzen dugula eta teknikariak askotan ez dutela formaziorik horretan laguntzeko, eta normalean saiatzen dira disuaditzen Linux ez erabiltzeko, beraz, Linux sistema eragile korporatibo gisa bultzatzea garrantzitsua deritzot.
Egia esan, ez da gutxi Itsas hor egotea proposatu izana, eta gure ordezkaritzari dagokionez, nik ez dut nire burua ikusten, baina Imanol (eta Itsaseko jende gehiago) hor egotea garrantzitsua da, beraz, nire babes eta konfidantza guztian zuengan. Juanjo Ugartemendia Jatorrizko mezua: ar., 2025-09-09 11:06 +0200, egilea: Estitxu Villamor > Kaixo Imanol, > > nik ongi deritzot. > > Azken garaian pentsatzen aritu naiz agian software askearen > kontuarekin > zilegitasuna lortzeko ongi legokeela orain hain modan dauden ODS-en > markoarekin lotzea kontua. Izan ere, unibertsitatea uneoro dabil > EHUagenda 2030ekin, iraunkortasunarekin... bueltaka, baina gero > Microsoft kontratatzen du. Hortaz, agian Eraldaketa Digitalerako > Plan > Estrategikoaren baitan hori ere indartu dezakegu? Ziurrenik datu > ugari > izango dituzu zuk jada, baina bestela ni prest bilaketa bat > egiteko, > software askearen kontua ODSekin lerratzeko asmoz. > > Estitxu > > 9/9/25 10:58(e)an, Imanol Madariaga igorleak idatzi zuen: > > [sobre participar en el grupo de trabajo para el Plan Estratégico > > de > > Transformación Digital de la UPV/EHU] > > > > Egunon, > > Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoaren garapena martxan > > jarri > > berri dute Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Erektoreordetzatik. > > "ITSAS software libreko taldearen parte" garen pertsona biri > > eskatu > > digute lan talde horretan parte hartzeko (lehelen hirugarren bat > > kontaktatu zuten eta horrek ni eta beste bati berbideratu). > > > > Nik dakidanagatik gaur egun Itsas e-zerrenda honetan mamitzen da, > > eta > > ez da bideragarria (ezta nire nahia ezta beraien helburua espero > > dut) > > ordezkaritza formala > > eramatea, baina software librearen aldeko ikuspegia Plan > > Estrategiko > > horren lan taldera eramatea beharrezkoa dela uste dut, eta ni > > prest > > nago hori egiten saiatzera (4-5 bilera aurreikusten dituzte). > > Nire duda edo beldur nagusia da Errektoreordetzan noraino izango > > duten > > asmoa gure irispideak kontuan hartzeko, edota Plan horretan > > eragina > > izango bagenu ere, ia gero errealitatera pasako den edo paperean > > geratuko den. Baina saiatzea beharrezkoa dela argi dago, > > errektoretza > > talde honen garaian ez bada lortzen noiz bestela? > > > > Nik lan talde horretara Itsas-etik kanpo landutako ildo bereko > > gaiak > > eramateko asmoa dut ere: > > - epostaren migrazioaren harira aktibatu ginen irakasle batzuen > > artean landutakoak; > > - Hezkuntzan Librezalekoak, Euskal Herriko eskoletako > > digitalizazioaz > > arduratutako komunitatea https://hezkuntza.librezale.eus/ > > > > Ondo deritzozue Itsas-en bidetik jaso dudan gonbidapen hau > > onartzea? > > Lan taldeko informazioa hemen partekatzeko asmoa dut, eta zuen > > ideiak > > eta ekarpenak eraman ditzaket. > > Zuetariko norbait prest badago edota ni baino egokiago dela uste > > baduzue proposatu ahal diet errektoreordetzakoei. > > Edo beste muturrean, Itsas taldea gai honetatik guztiz kanpo > > geratu > > behar dela uste baduzue esan ere. > > > > > > Hurrengorarte, Imanol. > > > > > > _______________________________________________ > > ITSAS mailing list > > [email protected] > > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas > _______________________________________________ > ITSAS mailing list > [email protected] > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
