Ados hemen esandakoekin. Ez dakit azkenean Hezkuntza Fakultateetakoak kontuan izango gaituzten zuzenean ala ordezkatuta. Hala balitz, Imanol, Hezkuntzan Librezalekoarenari kolpetzen zaionean, uste dut zehatz garrantzitsua dela gure fakultateetan IRADI ez bada ere, eskura egotea.
Gaur-gaurkoz, gure fakultatean uste dut Linuxeko erabiltzaile guztiak konbentzitu dituztela EHUko ordenagailuetan ez instalatzeko eta klasean erabiltzeko aukeratzat Virtual Machine-ak dira bide bakarra (ni konbentzitu naute EHUko ordenagailua ez erabiltzeko). Badakit kausistikak ertz asko dituena, baina bereziki gurea taktikoki garrantzi handikoa delakoan nago Izan ondo Hau idatzi du Juanjo Ugartemendia ([email protected]) erabiltzaileak (2025 ira. 9(a), ar. (11:42)): > Kaixo, > > Estitxuk dionarekin ados, estamentuen (kasu honetan EHU) diskurtso "gris", > politikoki zuzen horretara egokitzen dela iruditzen zait. > Bestetik, nik uste dut Plan Estrategiko horren barruan Microsoft-ekiko > menpekotasunaren (morrontza) "eztabaida" sortzeko plaza aproposa dela, > bereziki MS365 horren inposaketarekin. > Bestetik, teorian, EHUn Linux sistema eragile korporatiboa da, baina, gero > errealitatea da 4 katu bakarrik erabiltzen dugula eta teknikariak askotan > ez dutela formaziorik horretan laguntzeko, eta normalean saiatzen dira > disuaditzen Linux ez erabiltzeko, beraz, Linux sistema eragile korporatibo > gisa bultzatzea garrantzitsua deritzot. > > Egia esan, ez da gutxi Itsas hor egotea proposatu izana, eta gure > ordezkaritzari dagokionez, nik ez dut nire burua ikusten, baina Imanol (eta > Itsaseko jende gehiago) hor egotea garrantzitsua da, beraz, nire babes eta > konfidantza guztian zuengan. > > Juanjo Ugartemendia > > Jatorrizko mezua: ar., 2025-09-09 11:06 +0200, egilea: Estitxu Villamor > > Kaixo Imanol, > > nik ongi deritzot. > > Azken garaian pentsatzen aritu naiz agian software askearen kontuarekin > zilegitasuna lortzeko ongi legokeela orain hain modan dauden ODS-en > markoarekin lotzea kontua. Izan ere, unibertsitatea uneoro dabil > EHUagenda 2030ekin, iraunkortasunarekin... bueltaka, baina gero > Microsoft kontratatzen du. Hortaz, agian Eraldaketa Digitalerako Plan > Estrategikoaren baitan hori ere indartu dezakegu? Ziurrenik datu ugari > izango dituzu zuk jada, baina bestela ni prest bilaketa bat egiteko, > software askearen kontua ODSekin lerratzeko asmoz. > > Estitxu > > 9/9/25 10:58(e)an, Imanol Madariaga igorleak idatzi zuen: > > [sobre participar en el grupo de trabajo para el Plan Estratégico de > Transformación Digital de la UPV/EHU] > > Egunon, > Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoaren garapena martxan jarri > berri dute Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Erektoreordetzatik. > "ITSAS software libreko taldearen parte" garen pertsona biri eskatu > digute lan talde horretan parte hartzeko (lehelen hirugarren bat > kontaktatu zuten eta horrek ni eta beste bati berbideratu). > > Nik dakidanagatik gaur egun Itsas e-zerrenda honetan mamitzen da, eta > ez da bideragarria (ezta nire nahia ezta beraien helburua espero dut) > ordezkaritza formala > eramatea, baina software librearen aldeko ikuspegia Plan Estrategiko > horren lan taldera eramatea beharrezkoa dela uste dut, eta ni prest > nago hori egiten saiatzera (4-5 bilera aurreikusten dituzte). > Nire duda edo beldur nagusia da Errektoreordetzan noraino izango duten > asmoa gure irispideak kontuan hartzeko, edota Plan horretan eragina > izango bagenu ere, ia gero errealitatera pasako den edo paperean > geratuko den. Baina saiatzea beharrezkoa dela argi dago, errektoretza > talde honen garaian ez bada lortzen noiz bestela? > > Nik lan talde horretara Itsas-etik kanpo landutako ildo bereko gaiak > eramateko asmoa dut ere: > - epostaren migrazioaren harira aktibatu ginen irakasle batzuen > artean landutakoak; > - Hezkuntzan Librezalekoak, Euskal Herriko eskoletako digitalizazioaz > arduratutako komunitatea https://hezkuntza.librezale.eus/ > > Ondo deritzozue Itsas-en bidetik jaso dudan gonbidapen hau onartzea? > Lan taldeko informazioa hemen partekatzeko asmoa dut, eta zuen ideiak > eta ekarpenak eraman ditzaket. > Zuetariko norbait prest badago edota ni baino egokiago dela uste > baduzue proposatu ahal diet errektoreordetzakoei. > Edo beste muturrean, Itsas taldea gai honetatik guztiz kanpo geratu > behar dela uste baduzue esan ere. > > > Hurrengorarte, Imanol. > > > _______________________________________________ > ITSAS mailing list > [email protected] > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas > > _______________________________________________ > ITSAS mailing list > [email protected] > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas > > > _______________________________________________ > ITSAS mailing list > [email protected] > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas > -- Juan Abasolo, PhD Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea Bilboko Hezkuntza Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea EHU Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) T : (+34) 94 601 7567 Telegram: @JuanAbasolo Skype : abasolo72 Bloga : juanabasolo.netlify.app
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
