Kaixo,
Estitxuk dionarekin ados, estamentuen (kasu honetan EHU) diskurtso
"gris", politikoki zuzen horretara egokitzen dela iruditzen zait.
Bestetik, nik uste dut Plan Estrategiko horren barruan Microsoft-ekiko
menpekotasunaren (morrontza) "eztabaida" sortzeko plaza aproposa dela,
bereziki MS365 horren inposaketarekin.
Bestetik, teorian, EHUn Linux sistema eragile korporatiboa da, baina,
gero errealitatea da 4 katuk bakarrik erabiltzen dugula eta teknikariak
askotan ez dutela formaziorik horretan laguntzeko, eta normalean saiatzen
dira disuaditzen Linux ez erabiltzeko, beraz, Linux sistema eragile
korporatibo gisa bultzatzea garrantzitsua deritzot.
Egia esan, ez da gutxi Itsas hor egotea proposatu izana, eta gure
ordezkaritzari dagokionez, nik ez dut nire burua ikusten, baina Imanol (eta
Itsaseko jende gehiago) hor egotea garrantzitsua da, beraz, nire babes eta
konfidantza guztian zuengan.
Juanjo Ugartemendia
Jatorrizko mezua: ar., 2025-09-09 11:06 +0200, egilea: Estitxu Villamor
Kaixo Imanol,
nik ongi deritzot.
Azken garaian pentsatzen aritu naiz agian software askearen kontuarekin
zilegitasuna lortzeko ongi legokeela orain hain modan dauden ODS-en
markoarekin lotzea kontua. Izan ere, unibertsitatea uneoro dabil
EHUagenda 2030ekin, iraunkortasunarekin... bueltaka, baina gero
Microsoft kontratatzen du. Hortaz, agian Eraldaketa Digitalerako Plan
Estrategikoaren baitan hori ere indartu dezakegu? Ziurrenik datu ugari
izango dituzu zuk jada, baina bestela ni prest bilaketa bat egiteko,
software askearen kontua ODSekin lerratzeko asmoz.
Estitxu
9/9/25 10:58(e)an, Imanol Madariaga igorleak idatzi zuen:
[sobre participar en el grupo de trabajo para el Plan Estratégico de
Transformación Digital de la UPV/EHU]
Egunon,
Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoaren garapena martxan jarri
berri dute Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Erektoreordetzatik.
"ITSAS software libreko taldearen parte" garen pertsona biri eskatu
digute lan talde horretan parte hartzeko (lehelen hirugarren bat
kontaktatu zuten eta horrek ni eta beste bati berbideratu).
Nik dakidanagatik gaur egun Itsas e-zerrenda honetan mamitzen da, eta
ez da bideragarria (ezta nire nahia ezta beraien helburua espero dut)
ordezkaritza formala
eramatea, baina software librearen aldeko ikuspegia Plan Estrategiko
horren lan taldera eramatea beharrezkoa dela uste dut, eta ni prest
nago hori egiten saiatzera (4-5 bilera aurreikusten dituzte).
Nire duda edo beldur nagusia da Errektoreordetzan noraino izango duten
asmoa gure irispideak kontuan hartzeko, edota Plan horretan eragina
izango bagenu ere, ia gero errealitatera pasako den edo paperean
geratuko den. Baina saiatzea beharrezkoa dela argi dago, errektoretza
talde honen garaian ez bada lortzen noiz bestela?
Nik lan talde horretara Itsas-etik kanpo landutako ildo bereko gaiak
eramateko asmoa dut ere:
- epostaren migrazioaren harira aktibatu ginen irakasle batzuen
artean landutakoak;
- Hezkuntzan Librezalekoak, Euskal Herriko eskoletako digitalizazioaz
arduratutako komunitatea https://hezkuntza.librezale.eus/
Ondo deritzozue Itsas-en bidetik jaso dudan gonbidapen hau onartzea?
Lan taldeko informazioa hemen partekatzeko asmoa dut, eta zuen ideiak
eta ekarpenak eraman ditzaket.
Zuetariko norbait prest badago edota ni baino egokiago dela uste
baduzue proposatu ahal diet errektoreordetzakoei.
Edo beste muturrean, Itsas taldea gai honetatik guztiz kanpo geratu
behar dela uste baduzue esan ere.
Hurrengorarte, Imanol.
...