[eibar] Txisperuen kantua

2024-06-06 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Epa!

Beste gauza baten billa nenbixala, eibartarrondako intereseko bertso 
batzukin topo egin dot. Igual zuetako batzuk ezagutuko zenduezen, baiña 
nik behintzat ez. De la Fuente anaienak diraz, "Durangoko platero" 
famosuak, 1800 ingurukuak beraz, eta sasoi hartan armagintzan erabiltzen 
zirazen operaziño eta prozedimentuak deskribatzen dittuez.

Uste dot bertsuok Jose Antonio Uriartek bildu zittuala estraiñekotz. 
Uriarte fraille frantziskotarra zan, Bonaparte printzipian 
korrespondientia, eta XIX gizaldixan herri kantuak biltzen jardun zeban, 
eskuizkribu "totxo" bat osatuta, Arantzazuko komentuan gordetzen dana. 
Ni manejatzen nabillen liburua, eskuizkribu horren transkripziñua da. 
Hauxe da erreferentzixia: URIARTE, José Antonio. 1987, Poesía 
bascongada. Dialecto vizcaíno. Jon Kortazar, Miren Billelabeitiak 
prestatutako edizioa. Bizkaiko Foru Aldundia. "Chisperos" izeneko 
bertsuak 124-125 orrialdetan datoz, " Durango cidarguiñen cantac" 
azpiatalian, eta hau da transkripziñua (puntuaziño signuak eta 
ortografia errespetatzen saiatu naiz, akats eta guzti, "sic" ipiñi doten 
lekuetan).

O.

Chisperos

1

Amabi verso oneetan

Esan biar dogu

Erreguen armerubac

Nortzubec ditugun

Oneec ezpalitzatez

Beti biarrian

Cer egingo guenduque

Guerria danian?

2

Gobernadore Jaunen

Disposicinuan

Dagoz materijala

Fabrica guztijan

Baita onche biar eguinac

Bere escubidian

Erreguen almacenera

Eruan artian

3

Lelengo chisperubac

Ifinico ditut nic

Alan merecietan dabeela

Ondo pentsaduric

Fuelle osterarantzian

Sinistu eizube

Ezpadauco an chispa

Ez da ecerbere.

4

Guztiz gossetic oneec

Labia issioturic

Forjetan asten dira

Guelditu bagaric

Eurac forjetan dabe

Eurac limadore

Eurac asi, ta acabau

Tornillo ta muelle.

5

Astelen martitzenetan

Ondo umilderic

Erregue echera duaz

Piezac arturic

Esaminadu daizan

Ondo guztiz ondo

Ta badago faltaric

Contu beste beingo.

6

Forjadore, cañonistac

Lelengo caldia

Ausse da tin, tan, ton, tun

Batzeco chapia.

Guero acaburantza

Dagoz guztiz listo

Canoijaz eguiteco

Pa, ti, to, pa, ti, to.

7

Canoiac forjau, eta

Dago barrenatzen

Barrenadoria nequez

Sartu, ta ateratzen

Limatu, esamiñara

Ta andic pruebara

Ostera bigarrenagaz

Esaminatzera.

8

Ta esamiñadoriac

Cañoija arturic

Joten dau lurren contra

Badauco otz onic

Eta topetan badau

Inundic trampia

Zapalduba izango da

Escuco armia.

9

Esamiñau ezquero

Darue bertatic

Compañiaco echera

Almacenerubari

Guero bialtzen deutsa

Cañoe ta chispac

Carguerubac armatera

Ederqui fusilac.

10

Culatac, abrazaderac

Guardapaja, escudo

Sei pieza ateratzen

Fundidora dago

Aparejerubentzat

Limau daijen ondo

Baitabere baquetia

Cajerubentzaco.

11

Alan fusilla armauric

Dua esamiñetan

Baricu edo zapatuz

Arturic lepuan

Esaminau ezquetio (sic)

Daruez bertatic

Compañiaco echera

Contetuz beteric (sic)

12

Andic erregue echera

Betico moduban

Directore jaunaren

Disposicinuan.

Baijonetac, fusillac

Encajonaturic

Laster bialduric

Fabrica lecutic.

13

Aste erdijan duaz

Dirubaren billa

Jan biarco badabe

Nai dabeen guztija

Pagadoren echera

Ichuturic leguez

Guero sedaz jantziteco

Besteric ez leguez.

14

Entzun beide munduan

Gente cristau onac

Cer falta eguiten daben

Fabrican guizonac

Oneec ezpagueuncazque

Diñodan moduan

Ez litzate guretzaco

Gauza onic munduan.

--

Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] 1959ko Euskaltzaleen Biltzarra Eibarren

2024-05-18 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Eup!

Amatiñon artikulu honekin sorpresia hartu dot, gure aman lehengusu 
Javier Eguren aittatuta ikustian. 
https://eibar.org/blogak/amatino/carmen-ruiz-de-alegria-gerra-osteko-eibarren-euskarazko-saria-irabazi-zuen-aurrena/ 
(Eibarko alkatia frankismuan, 1958-1962)

Itxuria, Serafin-eta ibilli ziran sariketa aintzindari hori antolatzen 
(Eibarren gerra ostian egindako lehelengo euskerazko sariketia!). 
Aittittan albumian argazki hau dakat, ez ete da ekittaldi harena izango? 
https://mastodon.eus/@txikillana/112461530710007329 Edozelan be, igual 
inguruan dagon jentia ezagutu zeinkie, nik ez dot iñobe ezagutzen eta.

--

Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Juanjo Araolaza

2024-04-13 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Ouch! Hau sorpresa eskasa.

Besarkada haundi bat etxeko guztieri.

Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

13/04/2024 17:10(e)an, leire narbaiza arizmendi igorleak idatzi zuen:

Aupa, lagunok!
Zeuetako askok jakingo dozue, baiña  beste batzuek ez. Gure 
zerrendakide Juanjo Araolaza hil egin zen atzo. Gaur hileta egingo 
detse Karmelitetan 7retan.
Juanjo gizon argia zan, euskaltzale peto-petua, beti zorrotza baina 
ironiaz beteta.

Hutsune haundixa lagako dau.
Besarkada estuena famelixari, batez be gure zerrendakide Gari eta 
Oierreri.

Gugan egongo da beti.
Leire

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Depor ziklismo 1920

2024-03-11 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Kaixo!

Lekittar batek kontaktau nau, Sabiño Madariagak, Lekeittioko ziklismuan 
historixa bat idazten dabillelako. 1920 hamarkadan Eibarko Deporrian 
ziklista lekeitiar bat ibilli ei zan, Oñaederra apellidokua, eta hari 
buruzko informaziñua billau nahiko leuke, Deporreko artxibuan balego.

Webgunian begiratu dot eta 2022xan zuzendaritzan Mikel Larreategi 
zeguala ikusi dot, eta ziklismo asuntua Galder Lasuenek eruaten zebala.

Zeiñekin berba egin biharko neuke Sabiñok, informaziño horrengaittik 
galdetzeko? Badakizue?

--

Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Cojonesen argixa

2024-02-22 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Ados.

Klaro, Maltzaga aldian Ego-Debak bat egitten daben leku hori oso 
aldatuta dago, obra haundixak. Igual halakoren baten galduko zittuan 
hórrek estrukturiok.

Eskerrikasko!

Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

18/02/2024 22:48(e)an, Asier Sarasua igorleak idatzi zuen:

Maltzako Susaeta zuan 'Cojones'.
Hango basarrixan bizi izandakua, gerora txaleta ein juen.
Hantxe dagok txaleta oindiokan, autopistian kontra.

Beran presia, oker ez banagok, Ego errekan jeuan, estaziño inguru 
horretan.

Tipo ezaguna zuan (bera eta familixia); Maltzako familixa ezaguna.

Uste juat Sagarteittan bizi izan zirala lehenago (baina buruz najabik, 
ez eidak kaso haundirik egin).

Eibartarren Ahotanerako lekukotasun mordua jaso genduzen Maltzan inguruan.

a.

Oier Gorosabel Larrañaga  igorleak hau idatzi 
zuen (2024 ots. 18, Iga 22:15):

Frankon denporan izango zala uste dot; Eibarren argi-indar zentral
txiki
bat baiño gehixago zeguazen, eta uste eze, segun eta nun bizi ziñan,
bati ala bestiari erosi zeinkixola elektrizidadia. Zentral bat
Saturixo
zan, ondiok Plaentxiako bidian dagola uste dot. Beste bati, ostera,
"Cojones" esaten zetsen.  Neri oso deigarrixa egitten jatan,
etxian,
halako edo bestelako tallarrak "Cojonesen indarra" zekala entzutzen
nebanian; gaiñera, amak-eta, serixo esaten zeben, ez txiste modura
(hori
ikusitta, neuri barregura doblia sartzen jatan).

Uste dot zentraleko jabiari esaten zetsela "Kojones". Ez dakitt
zehazki
zergaittik, baiña tira, imajinau neike; ez dirudi arrazoi oso
abstraktuengaittik izango zanik. 

Gaur dudia agertu jata. Nun zeguan Kojonesen zentral hori, zehazki?
Ondiok ba ete da, eraikiñik? Ba dakizue?

-- 

Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Cojonesen argixa

2024-02-18 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Frankon denporan izango zala uste dot; Eibarren argi-indar zentral txiki 
bat baiño gehixago zeguazen, eta uste eze, segun eta nun bizi ziñan, 
bati ala bestiari erosi zeinkixola elektrizidadia. Zentral bat Saturixo 
zan, ondiok Plaentxiako bidian dagola uste dot. Beste bati, ostera, 
"Cojones" esaten zetsen.  Neri oso deigarrixa egitten jatan, etxian, 
halako edo bestelako tallarrak "Cojonesen indarra" zekala entzutzen 
nebanian; gaiñera, amak-eta, serixo esaten zeben, ez txiste modura (hori 
ikusitta, neuri barregura doblia sartzen jatan).

Uste dot zentraleko jabiari esaten zetsela "Kojones". Ez dakitt zehazki 
zergaittik, baiña tira, imajinau neike; ez dirudi arrazoi oso 
abstraktuengaittik izango zanik. 

Gaur dudia agertu jata. Nun zeguan Kojonesen zentral hori, zehazki? 
Ondiok ba ete da, eraikiñik? Ba dakizue?

--

Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Intxaurrak kraskatzekua

2024-01-08 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Horixe izan zan blogian argitaratu aurretik egin neban lehelengo gauzia. 
 Eta bai! Torlojudunak topau nittuan, nahikotxo, baiña honekin antzik 
zekanik, bapez. Metalezko zaharren artian adorno askodunak, 
aberatsenak-eta, fundiziñozkuak ziran nagusi (baiña halako gauza 
sinplerik ez). Eta gero modernuak (metala, egurra, pvc...).

Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

08/01/2024 13:59(e)an, Gari Araolaza igorleak idatzi zuen:
Torloju bidezko intxaur kraskatzekoak oso zabalduta daude, Googlen 
bilatu "cascanueces tornillo" eta adibide asko azalduko zaizkizue, 
batzuk aspaldi-aspaldikoak. Nik egurrezko modeloak ikusita ditut 
sukaldeko tresnen dendaren batean edo bestean.

Gari

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2024 
urt. 8(a), al. (08:39)):

Oier Gorosabelek:
> Beraz, heure iritzixan posible dok halakuak tallar batek baiño
gehixagotan egin izana.

Balitteke, ala?
Oso trepetxu xinplia dok.
Ezin neikek esan gure birraitxitxak asmau zebanik. Beste bati kopixau
izana be izan leikek, lasai-lasai.

> Baiña baieztatzen destak Industrias Mendizabalen, barrena, egin
egin zittuezela. Ez dok gitxi! Asko pozten nok hau jakitziaz!
>

Bai, hori bai.

> Behintzat, ixa sigur egon geinkek made in Eibar dala.
>
> Hori bai, museora eruaterik pentsau bez! Asko erabiltzen
juagu-eta.
>

Gordeik ondo! ;)

a.

    > ****
> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>
> 07/01/2024 16:17(e)an, Asier Sarasua igorleak idatzi zuen:
>
> Amari galdetuta (1942), berak be etxian ezagutu zittuan holakuak.
>
> Beran aitxitxak (Ziriako Mendizabal, 1888) tallarrian eitten
zittuan. Baina tarteka, ingurukuendako, ez fabrikaziño industriala.
>
> Hain sistema sinplia izanda, ez litzakek rarua izango Eibarko
tallar baten baino gehixagotan egin izana.
>
    > Jarraittuko juat galdezka,
>
> a.
>
>
> Oier Gorosabel Larrañaga  igorleak hau
idatzi zuen (2024 urt. 7, Iga 15:41):
>>
>> Aupa!
>>
>> Gure amamanetik ekarrittako intxaur kraskagaillu hau mundiala
da, baiña
>> ez dakitt berari buruzko ezer, eta ez dot modelo hau iñundik ikusi,
>> interneten billaketa bat egittian.
>> https://eibar.org/blogak/orakulua/intxaurrak-kraskatzekua
>>
>> Susmua dot, XX hamarkada erdiko aldian Eibarko tallarren baten
egindakua
>> ez ete dan. Kaso horretan, Eibarko beste etxe batzuetan aleren bat
>> egongo litzake. Zer diñozue? Ezaguna egitten jatsue?
>>
>> --
>> 
>> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>>
>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Intxaurrak kraskatzekua

2024-01-07 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Hara hara hara, ez najenbixan txarto orduan. Nere intuiziño femeninua! 

Beraz, heure iritzixan posible dok halakuak tallar batek baiño 
gehixagotan egin izana. Baiña baieztatzen destak Industrias 
Mendizabalen, barrena, egin egin zittuezela. Ez dok gitxi! Asko pozten 
nok hau jakitziaz!

Behintzat, ixa sigur egon geinkek made in Eibar dala.

Hori bai, museora eruaterik pentsau bez! Asko erabiltzen juagu-eta.

Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

07/01/2024 16:17(e)an, Asier Sarasua igorleak idatzi zuen:

Amari galdetuta (1942), berak be etxian ezagutu zittuan holakuak.

Beran aitxitxak (Ziriako Mendizabal, 1888) tallarrian eitten zittuan. 
Baina tarteka, ingurukuendako, ez fabrikaziño industriala.

Hain sistema sinplia izanda, ez litzakek rarua izango Eibarko tallar 
baten baino gehixagotan egin izana.

Jarraittuko juat galdezka,

a.

Oier Gorosabel Larrañaga  igorleak hau idatzi 
zuen (2024 urt. 7, Iga 15:41):

Aupa!

Gure amamanetik ekarrittako intxaur kraskagaillu hau mundiala da,
baiña
ez dakitt berari buruzko ezer, eta ez dot modelo hau iñundik ikusi,
interneten billaketa bat egittian.
https://eibar.org/blogak/orakulua/intxaurrak-kraskatzekua

Susmua dot, XX hamarkada erdiko aldian Eibarko tallarren baten
egindakua
ez ete dan. Kaso horretan, Eibarko beste etxe batzuetan aleren bat
egongo litzake. Zer diñozue? Ezaguna egitten jatsue?

-- 

Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Intxaurrak kraskatzekua

2024-01-07 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa!

Gure amamanetik ekarrittako intxaur kraskagaillu hau mundiala da, baiña 
ez dakitt berari buruzko ezer, eta ez dot modelo hau iñundik ikusi, 
interneten billaketa bat egittian. 
https://eibar.org/blogak/orakulua/intxaurrak-kraskatzekua

Susmua dot, XX hamarkada erdiko aldian Eibarko tallarren baten egindakua 
ez ete dan. Kaso horretan, Eibarko beste etxe batzuetan aleren bat 
egongo litzake. Zer diñozue? Ezaguna egitten jatsue?

--

Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Getxoblogs: sari bat Eibar.org-entzako

2023-11-14 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Aupa! Ba justu honekin lotuta, arkeologia pixkat egin dot, nahi badozue 
begiratu:

*https://eu.wikipedia.org/wiki/Yahoo!_Groups*

Bertan "eibartarrak" zerrendia aittatzen dotenez, begiratu mesedez ea 
ipiñi dotena ondo dagon.

Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

14/11/2023 10:02(e)an, Luistxo Fernandez igorleak idatzi zuen:

Aupa lagunok
Azaroaren 25ean Getxon izango den topaketa batean, GetxoBlogs 15. 
edizioa; sari bat emango diote Eibar.org.

hemen berria eta informazioa izango den topaketarena
https://blog.agirregabiria.net/2023/10/convocatoria-del-xv-encuentro-getxoblog.html

antolatzaileak deitu ninduan, Mikel Agirregabiriak, Eibar.org eta 
Sustatu.eus saritu nahi zituztela, eta nahiko luketela bertara 
agertzea neu (Luistxo Fernandez) edo / eta Amatiño.

Agirregabiria bastante erdal mundukoa dela uste dut... honela azaldu 
du bere blogean: "

  * *GetxoBlog SU Saria para el equipo formado por Sustatu
<https://sustatu.eus/> y Eibar.org
<https://eu.wikipedia.org/wiki/Eibar.org>*. Recogen el Premio
*Luistxo Fernández
<https://eu.wikipedia.org/wiki/Luistxo_Fernandez>* y otros
representantes de este *ecosistema euskeldun*."

Bueno, Sustatu enpresa proiektu bat da, eta CodeSyntax-en izenean ba 
joango naiz ni eta jasoko dut. Baina Amatiñorekin ere komentatu dut, 
ze Agirregabiriak espreski aipatu zidan bera ere gonbidatu nahi 
zutela, eta bueno, bera prest dago Eibar.org-en izenean jasotzeko dena 
delakoa. Bueno, sari bakarra da "ekosistema euskeldun" horrentzat? edo 
bi? Tira, oroigarri bat izango da, eta ez dakit han edo lehenago 
argipen hauek ulertaraziko ote dizkiodan antolatzealari, Sustatu gauza 
bat dela eta bestea Eibar.org, baina bueno, ni banoala eta Amatiño ere 
joango ei dela, komentatu didanez.

Azaroaren 25ean goiz osoko gauza da GetxoBlogs delakoa, baina sari 
ematea hasi eta gutxira ei da, 10.00etan.

Inork joan nahi balu, izena ematea beharrezkoa, hemendik:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeVOP7thtFkc4u3LFy64p0G-_VGCOrhr7Jcvmf9Y6mTvWnEeA/viewform

Youtubetik ere emango ei da, hemen: 
https://www.youtube.com/watch?v=6JXVe05bXNg

horixe ba!
Luistxo

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Kalamuako ala Kalamuko?

2023-06-05 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Nik neuk Kalamutik eta Kalamura, baina ez dot nere burua fidagarritzat 
hartzen, "eibartar pata negra" ez naiz-eta (amak euskeraz ondo jakin ez...).

Ostera, Markina-Etxebarriko paziente asko dakadaz. Eta gaur bertan 
galdetu detsat bati, Kalamuako magaleko basarrittarra bera, eta harek be 
zuen modura erabiltzen dau: Kalamuako, Kalamuatik, etc etc.

O.

El 05/06/2023 a las 14:26, Luis Aranberri escribió:
Nik esango neuke Kalamua Ermua modukoa dala, nahiz aspaldi honetan 
gero eta gehixago "Ermukua" entzun. Mutikuak giñala, eskolara Ermuatik 
zetozenak ermuarrak ziran, ez ermutarrak. Eta Ifar kaleko panaderixia, 
ermuarranekua.

*De: *"leire narbaiza arizmendi" 
*Para: *"Eibartarrak zerrenda" 
*Enviados: *Domingo, 4 de Junio 2023 15:15:43
*Asunto: *Re: [eibar] Kalamuako ala Kalamuko?

Kalamuako, duda barik! Kalamuako Parlamentua, Kalamuatik 
Txargainera 

Leire, Kalamuatik

Asier Sarasua  erabiltzaileak hau idatzi du (2023 
eka. 3, lr. (15:35)):

Kaixo danori!

Aspaldi mezurik ez hemen, eta zalantza batekin nator.

Zelan diñozue?
Kalamuko laua ala Kalamuako laua?

Honen harira sortutako zalantzia...:

https://eibar.org/blogak/sarasua/kalamua-771-m-elgoibar-arrantzaleen-kala-muga

Eskerrik asko,
a.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] EibarOrg blog-komunitateko estatistikak 2008-2022

2023-01-31 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Nihil obstat.

O.

El 31/01/2023 a las 11:11, Mikel Iturria escribió:

Mila esker, Asier.

Urtarrilaren 18an jakinarazi genuen Javier Ortiz kazetariaren webgunea 
bere horretan utziko dugula. Bertan dauden Pedradak ere bukatu dira, 
beraz.

Ez dakit zer egingo dudan, baina nik normalean apunte elebidunak 
idazten ditut, euskaraz sortu, eta ondoren gaztelaniara itzuli.

Galdera bi ditut:

1.- Oker ez banago, gure komunitate eibarnautan ahal da gaztelaniaz 
argitaratu, beti ere euskaraz egiten badugu ere, ezta? Hau zehazterik 
bai Arrateko Amak?

2.- Hori ahal bada, nola ikusiko zenukete gainerako blogari eta 
eibarnautek apunte elebidun horiek?

Erantzun beldurrik gabe.

Mila esker.

Iturri

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2023 
urt. 20, or. (08:47)):

kaixo,

2022ko nere blogeko estatistikeri begira hasi eta EibarOrg
komunitateko 2008-2022 tarteko datuak gainbegiratzera pasatu naiz.

Hementxe laburpena:

https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarorg-blog-komunitateko-edukia-eta-estatistikak-2022-urtean

https://twitter.com/asarasua/status/1616340177185607680

Trafikoa izugarri jaitsi da (%75), baina jaitsiera horren errudun
nagusia ekoizpena da (beste %50-75 jaitsi da) eta ez hainbeste post
bakoitzaren eragina (hori ere jaitsi den arren).

Hala ere, azaleko irakurketa da egindakoa. Mereziko luke estatistikak
sakonago begiratzea..

Zuen blogetako estatistikaren bat nahi badozue, esan eta bialduko
detsueraz, bai?

a.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Harria eta Papera (espeleologia liburu bat)

2022-01-05 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa!

Ez dot hamen aittatu, uste nebalako ez zala interesekua. Baiña 
badaezpada (Juanito San Martin eta Deporreko kideren bat agertzen 
dirazenez...), hamen doia juan dan hillian aurkeztu neban liburu baten 
erreferentzixia: https://eibar.org/blogak/orakulua/harria-eta-papera

Iñok liburua jirau nahi badau, idatzi neri.

Bide batez esanda: ale bat Juaniton familixakuei bialdu nahiko netsake. 
Bada hamen Unai edo Oier San Martinekin kontaktua dakanik?

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Oiz barreneko eibartarrak

2021-12-19 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa!

Nere kobazulo-peskisan, gaur gure zonan muga-mugan ibilli naiz, Eibarkin 
jotzen ixa-ixa. Oiz barreneko auzuetan ibilli naiz, eta bertan 
Garinduagako gizonak (Ziortza-Bolibarko lurretan) kobazulo bat erakutsi 
desta. Kepa Urkiola jakon izena, eta uste dot Ane Urkiolan senidia dala; 
baitta Fernando Muniozgurenena be... Hamen idatzi dot pixkat: 
http://actualid-ades.blogspot.com/2021/12/oiz-barrenian.html (izenak eta 
datu sentsibliak kronika internorako dira, ez doguz publiko argitaratzen).

Dakizuen modura, Eibarren jatorri %100 eibartarreko jente oso gitxi 
dago. Gehixenok inguruko herri txikixetakuak etorrittako familixak gara, 
industrixan arrimura... Auzo eta paraje zoragarri hónetatik etorrittako 
makinatxo bat lagun bizi da Eibarren.

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Sasi artean Elgeta

2021-11-08 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Ale ederra dok bai; Eibarko historiazale guztien apaletan egotia merezi 
dabena, Egoibarrako argitalpen-bilduma onduan. Nik neuk Xabiroi 
aldizkarixan ikusi nebanetik, esanda najeukan: "Hau argitaratzen danian, 
etxerako". Eta bat ez, hiru ale erosi jittuadaz, senidiei erregalatzeko.

O.

El 08/11/2021 a las 12:10, Oier Araolaza escribió:

Serafin izan dugu bisitan bulegoan eta elkarrekin begiratzen izan gara 
"Sasi artean Elgeta" komiki-liburu ederra.  Jacinto Rivas Intxuzabal 
"Elgeta" trikitilariaren bizitzako zenbait pasarte jasotzen ditu Koldo 
Izagirren gidoia, Dani Fanoren marrazkiak eta Garluk-en koloreak 
dituen "Sasi artean Elgeta" komiki-liburuak.

Elgeta soinujolearen bizitzan bezala, Eibarrek badu presentzia lanean, 
bai kokalekuei dagokienez (Untzaga plaza kiosko zaharrarekin, Arrate, 
Astelena frontoia,...), bai agertzen diren protagonista eta eszenei 
dagokienez sozialismoa, Akilino Amuategi, Txapasta pelotaria, 
Errepublikaren programazioa proklamazio bihurtu zenekoa, 34ko 
erreboluzioa eta ondoko kartzelaldia, e.a.

https://dantzan.eus/argitalpenak/sasi-artean-elgeta

--

Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)

2021-10-17 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

A, ba ederto Gari, kontaktua pribauan pasau nahi bozu.

O.

El 17/10/2021 a las 9:39, Gari Araolaza escribió:

Egun on!

Oier, nik idearik ere ez, guk ere amama Altzolakoa izan arren, baina 
aipatutako Pello Arrieta gure osaba da eta asko ikertutakoa da 
Elgoibarri buruz. Zerbait argitu nahi ezkero bere kontaktua emateko 
prest, eta gustora emango dizkizu azalpenak.

Gari

Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org 
<mailto:txikill...@eibar.org>) erabiltzaileak (2021 urr. 15, or. (17:46)):

Ba gaur egon naiz bertan, eta uste nebana baiño gatxagua dago hara
bajatzia. Zentimetroko lodierako sasixak, eta! Espeleologia
buzuakin juan banaiz be, hara ezin da esku hutsez sartu:
erreminttia bihar (matxetia, hartazixa etc). Pentsatzen egon naiz,
igual errezagua izango dala Altzolan errekan sartu eta uretan gora
etortzia. Eta ur asko dator! Igarixan egitteko prest, eta
erretratatzeko kamaria bidoi estanko baten sartuta edo.

Bestalde, izen kontu bat: Amatiño, hire artikuluan ANDONAEGI
esaten detsak torriari. Bestalde, Enekon bidez ezagutu dittudazen
Pedro Pérez de Castro-ren Altzolako litografietan be (1852-53),
"ONDONAYEGUI" izenakin agertzen da. Ostera, beste lagun baten
bidez jasotako beste erreferentzia baten (ARRIETA, Pello. 1996.
Txokorik txoko, Altzola. Barren aldizkaria

<https://barren.eus/component/jifile/download/YWVlOTNmNmVkMjZlOTQ1ZTBkNDc0MTY2OTM1YzY5OTk=/barren-0146-1996-03-29-pdf>,
1996-III-29) torrioni ALTZOLAKOA edo OLAETXEA esaten jako, eta
ANDONAEGI beste torre bat izango balitza legez aittatzen da. Zein
ete dabil ondo, eta zein oker?

O.

El 13/10/2021 a las 20:03, JON ETXABE escribió:

Aupa Amatiño: Ezuste berri bat, ibilia haiz nire txikitako
bazterretan. Bide ziztrin hori zentraleranjo joiazen kamioi eta
autoen bide zabala zuan. Zubi hori tripa gainean arrastaka pasa
najuan oso koskorra nintzela, beheko ur korrtontearen beldur,
erdiko kozka edo zulogunea eitteko kezkaz, Gero korrika batea
egiten genduan presa azpira jolastera jaisteko. Erabat zabartuta
egon behar jok zoko horrek. Mila esker txikitako bizipenak
harrotzeagatik.

El mié, 13 oct 2021 a las 11:41, Oier Gorosabel Larrañaga
(mailto:txikill...@eibar.org>>) escribió:

Eskerrikasko bixori!

Gogotsu nago bertara juan eta hara eta hona ibiltzeko.
Bertatik 1001 bidar pasauta be, oso-oso gitxittan geratu naiz
ni Altzolan, eta ointxe nago jabetzen bertako garrantzixakin,
eta ez dakidazen gauza guztiekin. Etxe ondoko lekuetan
hainbestetan gertatzen jakun gauzia!

O.

El 12/10/2021 a las 23:51, Luis Aranberri escribió:

Bide batez, AMATIÑONDAKO MEZU BAT: hire argazkixak nundik
etara hittuan?
Ibaixan bestekaldian bideren bat ete dagok? Neu be juateko,
diñot,
Wikipediarako argazki batzuk hartzera

- Leku bittik etara najittuan.

Batetik. Altzolan sartu, autoa ahal dan lekuan laga eta,
oinez, balnearixo barren-barrenera jo (jendia egoten dok
biharrian). Ezkerraldian, errekara begira, ortuak daozak
(jeuazen). Ahalik eta gehixen hurreratu eta...
aurre-aurrian, erreka gainian, etxe zaharra, uste baino
altuagua.

Bestetik. Debatik Elgoibarrerako norabidian, Altzola
amaitzen dala adierazten dauan  seiñale (Altzola izena
arraixa gorrixaz) atzetik ganorabako bide xixtrina joiak
beheruntz, errekaruntz. Beheian,  eraikin zaharraren
barrenak --arkupeko oinarrixak uretan-- daozak begi bistan.
Kontuz ibili. Errebuelta horretan ez daukak autoa
lagatzerik, baina errebueltia pasau ta gero
(Elgoibarreruntz), eskuman, non sartu leku erosua daok.

Amatiño

*De: *"JON ETXABE" 
<mailto:jonetxa...@gmail.com>
*Para: *"Eibartarrak zerrenda" 
<mailto:eibartarrak@postaria.com>
*Enviados: *Martes, 12 de Octubre 2021 11:01:08
*Asunto: *Re: [eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)

Aupa Oier: Ezusteak bata bestearen ondoren. Ni
Mispillibarkua nok, Mispillibar aurrean errebueltak S  bizi
bat eitxen juan errepidearen gainean jeuan Garaño baserrixa,
Josu Garañon jaixo zuan, beraz Josu Lariz jaiotzatik
ezagutze juat, gure ataixan mila bidar jolasutakua dok. Bere
gurasoak lagun-lagunak. Eliza osteko edo Hotel Albizkua
osteko etxeetan bisitatuko huen. Katalina ama  autopista
eitxeko etxe bixak bota zitxustelako. Orain lehen ibaia
dixen tokixan ibaia joian eta gure etxean zegoenean ibaia,
Garaño zegoenean sastraka besterik ez dagok.  Kontu zaharrak
    berri..

    El lun, 11 oct 2021 a las 12:58, Oier Gorosabel Larrañaga
(mailto:

[eibar] Andonaegi (Altzola). Lehen: Re: Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)

2021-10-15 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Topau dot erreferentzia bat, eta argazkixa. Badirudi Andonaegi beste 
etxe bat dala, ezta? 
https://barren.eus/component/jifile/download/NjgzMDY3NGQ2ZTEwYTI0NjJjYjkzMmViNGQyNGZkODQ=/barren-0155-1996-06-07-pdf

Halan be, ez da arrarua izaten etxe batek izen asko izatia: berezko 
toponimua, bertan bizi izan dan famelixian izena, edo gatxizena, edo 
jatorrixa... Batzutan kakanahaste itzala egoten da.

O.

El 15/10/2021 a las 17:26, Oier Gorosabel Larrañaga escribió:

Ba gaur egon naiz bertan, eta uste nebana baiño gatxagua dago hara 
bajatzia. Zentimetroko lodierako sasixak, eta! Espeleologia buzuakin 
juan banaiz be, hara ezin da esku hutsez sartu: erreminttia bihar 
(matxetia, hartazixa etc). Pentsatzen egon naiz, igual errezagua 
izango dala Altzolan errekan sartu eta uretan gora etortzia. Eta ur 
asko dator! Igarixan egitteko prest, eta erretratatzeko kamaria bidoi 
estanko baten sartuta edo.

Bestalde, izen kontu bat: Amatiño, hire artikuluan ANDONAEGI esaten 
detsak torriari. Bestalde, Enekon bidez ezagutu dittudazen Pedro Pérez 
de Castro-ren Altzolako litografietan be (1852-53), "ONDONAYEGUI" 
izenakin agertzen da. Ostera, beste lagun baten bidez jasotako beste 
erreferentzia baten (ARRIETA, Pello. 1996. Txokorik txoko, Altzola. 
Barren aldizkaria 
<https://barren.eus/component/jifile/download/YWVlOTNmNmVkMjZlOTQ1ZTBkNDc0MTY2OTM1YzY5OTk=/barren-0146-1996-03-29-pdf>, 
1996-III-29) torrioni ALTZOLAKOA edo OLAETXEA esaten jako, eta 
ANDONAEGI beste torre bat izango balitza legez aittatzen da. Zein ete 
dabil ondo, eta zein oker?

O.

El 13/10/2021 a las 20:03, JON ETXABE escribió:
Aupa Amatiño: Ezuste berri bat, ibilia haiz nire txikitako 
bazterretan. Bide ziztrin hori zentraleranjo joiazen kamioi eta 
autoen bide zabala zuan. Zubi hori tripa gainean arrastaka pasa 
najuan oso koskorra nintzela, beheko ur korrtontearen beldur, erdiko 
kozka edo zulogunea eitteko kezkaz, Gero korrika batea egiten genduan 
presa azpira jolastera jaisteko. Erabat zabartuta egon behar jok zoko 
horrek. Mila esker txikitako bizipenak harrotzeagatik.

El mié, 13 oct 2021 a las 11:41, Oier Gorosabel Larrañaga 
(mailto:txikill...@eibar.org>>) escribió:

Eskerrikasko bixori!

Gogotsu nago bertara juan eta hara eta hona ibiltzeko. Bertatik
1001 bidar pasauta be, oso-oso gitxittan geratu naiz ni Altzolan,
eta ointxe nago jabetzen bertako garrantzixakin, eta ez dakidazen
gauza guztiekin. Etxe ondoko lekuetan hainbestetan gertatzen
jakun gauzia!

O.

El 12/10/2021 a las 23:51, Luis Aranberri escribió:

Bide batez, AMATIÑONDAKO MEZU BAT: hire argazkixak nundik etara
hittuan?
Ibaixan bestekaldian bideren bat ete dagok? Neu be juateko, diñot,
Wikipediarako argazki batzuk hartzera

- Leku bittik etara najittuan.

Batetik. Altzolan sartu, autoa ahal dan lekuan laga eta, oinez,
balnearixo barren-barrenera jo (jendia egoten dok biharrian).
Ezkerraldian, errekara begira, ortuak daozak (jeuazen). Ahalik
eta gehixen hurreratu eta... aurre-aurrian, erreka gainian, etxe
zaharra, uste baino altuagua.

Bestetik. Debatik Elgoibarrerako norabidian, Altzola amaitzen
dala adierazten dauan  seiñale (Altzola izena arraixa gorrixaz)
atzetik ganorabako bide xixtrina joiak beheruntz, errekaruntz.
Beheian, eraikin zaharraren barrenak --arkupeko oinarrixak
uretan--  daozak begi bistan. Kontuz ibili. Errebuelta horretan
ez daukak autoa lagatzerik, baina errebueltia pasau ta gero
(Elgoibarreruntz), eskuman, non sartu leku erosua daok.

Amatiño

*De: *"JON ETXABE" 
<mailto:jonetxa...@gmail.com>
*Para: *"Eibartarrak zerrenda" 
<mailto:eibartarrak@postaria.com>
*Enviados: *Martes, 12 de Octubre 2021 11:01:08
*Asunto: *Re: [eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)

Aupa Oier: Ezusteak bata bestearen ondoren. Ni Mispillibarkua
nok, Mispillibar aurrean errebueltak S  bizi bat eitxen juan
errepidearen gainean jeuan Garaño baserrixa, Josu Garañon jaixo
zuan, beraz Josu Lariz jaiotzatik ezagutze juat, gure ataixan
mila bidar jolasutakua dok. Bere gurasoak lagun-lagunak. Eliza
osteko edo Hotel Albizkua osteko etxeetan bisitatuko huen.
Katalina ama  autopista eitxeko etxe bixak bota zitxustelako.
Orain lehen ibaia dixen tokixan ibaia joian eta gure etxean
zegoenean ibaia, Garaño zegoenean sastraka besterik ez dagok.
Kontu zaharrak berri..

El lun, 11 oct 2021 a las 12:58, Oier Gorosabel Larrañaga
(mailto:txikill...@eibar.org>>) escribió:

El 11/10/2021 a las 10:35, ei...@eibar.org
<mailto:ei...@eibar.org> escribió:
> Erantzun berria zure blogean:
>
> Erantzuna eman duena:         Jon Etxabe
> Helbidea:

https://eibar.org/blogak/orakulua/altzola-oin-dala-500-urte/++conversation

Re: [eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)

2021-10-15 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Ba gaur egon naiz bertan, eta uste nebana baiño gatxagua dago hara 
bajatzia. Zentimetroko lodierako sasixak, eta! Espeleologia buzuakin 
juan banaiz be, hara ezin da esku hutsez sartu: erreminttia bihar 
(matxetia, hartazixa etc). Pentsatzen egon naiz, igual errezagua izango 
dala Altzolan errekan sartu eta uretan gora etortzia. Eta ur asko dator! 
Igarixan egitteko prest, eta erretratatzeko kamaria bidoi estanko baten 
sartuta edo.

Bestalde, izen kontu bat: Amatiño, hire artikuluan ANDONAEGI esaten 
detsak torriari. Bestalde, Enekon bidez ezagutu dittudazen Pedro Pérez 
de Castro-ren Altzolako litografietan be (1852-53), "ONDONAYEGUI" 
izenakin agertzen da. Ostera, beste lagun baten bidez jasotako beste 
erreferentzia baten (ARRIETA, Pello. 1996. Txokorik txoko, Altzola. 
Barren aldizkaria 
<https://barren.eus/component/jifile/download/YWVlOTNmNmVkMjZlOTQ1ZTBkNDc0MTY2OTM1YzY5OTk=/barren-0146-1996-03-29-pdf>, 
1996-III-29) torrioni ALTZOLAKOA edo OLAETXEA esaten jako, eta ANDONAEGI 
beste torre bat izango balitza legez aittatzen da. Zein ete dabil ondo, 
eta zein oker?

O.

El 13/10/2021 a las 20:03, JON ETXABE escribió:
Aupa Amatiño: Ezuste berri bat, ibilia haiz nire txikitako 
bazterretan. Bide ziztrin hori zentraleranjo joiazen kamioi eta autoen 
bide zabala zuan. Zubi hori tripa gainean arrastaka pasa najuan oso 
koskorra nintzela, beheko ur korrtontearen beldur, erdiko kozka edo 
zulogunea eitteko kezkaz, Gero korrika batea egiten genduan presa 
azpira jolastera jaisteko. Erabat zabartuta egon behar jok zoko 
horrek. Mila esker txikitako bizipenak harrotzeagatik.

El mié, 13 oct 2021 a las 11:41, Oier Gorosabel Larrañaga 
(mailto:txikill...@eibar.org>>) escribió:

Eskerrikasko bixori!

Gogotsu nago bertara juan eta hara eta hona ibiltzeko. Bertatik
1001 bidar pasauta be, oso-oso gitxittan geratu naiz ni Altzolan,
eta ointxe nago jabetzen bertako garrantzixakin, eta ez dakidazen
gauza guztiekin. Etxe ondoko lekuetan hainbestetan gertatzen jakun
gauzia!

O.

El 12/10/2021 a las 23:51, Luis Aranberri escribió:

Bide batez, AMATIÑONDAKO MEZU BAT: hire argazkixak nundik etara
hittuan?
Ibaixan bestekaldian bideren bat ete dagok? Neu be juateko, diñot,
Wikipediarako argazki batzuk hartzera

- Leku bittik etara najittuan.

Batetik. Altzolan sartu, autoa ahal dan lekuan laga eta, oinez,
balnearixo barren-barrenera jo (jendia egoten dok biharrian).
Ezkerraldian, errekara begira, ortuak daozak (jeuazen). Ahalik
eta gehixen hurreratu eta... aurre-aurrian, erreka gainian, etxe
zaharra, uste baino altuagua.

Bestetik. Debatik Elgoibarrerako norabidian, Altzola amaitzen
dala adierazten dauan  seiñale (Altzola izena arraixa gorrixaz)
atzetik ganorabako bide xixtrina joiak beheruntz, errekaruntz.
Beheian,  eraikin zaharraren barrenak --arkupeko oinarrixak
uretan-- daozak begi bistan. Kontuz ibili.  Errebuelta horretan
ez daukak autoa lagatzerik, baina errebueltia pasau ta gero
(Elgoibarreruntz), eskuman, non sartu leku erosua daok.

Amatiño

*De: *"JON ETXABE" 
<mailto:jonetxa...@gmail.com>
*Para: *"Eibartarrak zerrenda" 
<mailto:eibartarrak@postaria.com>
*Enviados: *Martes, 12 de Octubre 2021 11:01:08
*Asunto: *Re: [eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)

Aupa Oier: Ezusteak bata bestearen ondoren. Ni Mispillibarkua
nok, Mispillibar aurrean errebueltak S  bizi bat eitxen juan
errepidearen gainean jeuan Garaño baserrixa, Josu Garañon jaixo
zuan, beraz Josu Lariz jaiotzatik ezagutze juat, gure ataixan
mila bidar jolasutakua dok. Bere gurasoak lagun-lagunak. Eliza
osteko edo Hotel Albizkua osteko etxeetan bisitatuko huen.
Katalina ama  autopista eitxeko etxe bixak bota zitxustelako.
Orain lehen ibaia dixen tokixan ibaia joian eta gure etxean
zegoenean ibaia, Garaño zegoenean sastraka besterik ez dagok. 
Kontu zaharrak berri..

El lun, 11 oct 2021 a las 12:58, Oier Gorosabel Larrañaga
(mailto:txikill...@eibar.org>>) escribió:

El 11/10/2021 a las 10:35, ei...@eibar.org
<mailto:ei...@eibar.org> escribió:
> Erantzun berria zure blogean:
>
> Erantzuna eman duena:         Jon Etxabe
> Helbidea:

https://eibar.org/blogak/orakulua/altzola-oin-dala-500-urte/++conversation++default/1633941306252362

<https://eibar.org/blogak/orakulua/altzola-oin-dala-500-urte/++conversation++default/1633941306252362>
> Data: 2021/10/11 08:35
> Testua:
>
> Aupa Oier Hau ezustea, poza ere, Altzolari buruzko
iruzkinarekin. Altzolakoa nauk jaiotzez. Beti jakin izan
genian Naparkua Taberna azpian ibaira jotzen duen
eskaileraren barrenean dagoen obo edo argolla Debaraino
   
Re: [eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)

2021-10-13 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Eskerrikasko bixori!

Gogotsu nago bertara juan eta hara eta hona ibiltzeko. Bertatik 1001 
bidar pasauta be, oso-oso gitxittan geratu naiz ni Altzolan, eta ointxe 
nago jabetzen bertako garrantzixakin, eta ez dakidazen gauza guztiekin. 
Etxe ondoko lekuetan hainbestetan gertatzen jakun gauzia!

O.

El 12/10/2021 a las 23:51, Luis Aranberri escribió:

Bide batez, AMATIÑONDAKO MEZU BAT: hire argazkixak nundik etara hittuan?
Ibaixan bestekaldian bideren bat ete dagok? Neu be juateko, diñot,
Wikipediarako argazki batzuk hartzera

- Leku bittik etara najittuan.

Batetik. Altzolan sartu, autoa ahal dan lekuan laga eta, oinez, 
balnearixo barren-barrenera jo (jendia egoten dok biharrian). 
Ezkerraldian, errekara begira, ortuak daozak (jeuazen). Ahalik eta 
gehixen hurreratu eta... aurre-aurrian, erreka gainian, etxe zaharra, 
uste baino altuagua.

Bestetik. Debatik Elgoibarrerako norabidian, Altzola amaitzen dala 
adierazten dauan  seiñale (Altzola izena arraixa gorrixaz) atzetik 
ganorabako bide xixtrina joiak beheruntz, errekaruntz. Beheian,  
eraikin zaharraren barrenak --arkupeko oinarrixak uretan--  daozak 
begi bistan. Kontuz ibili.  Errebuelta horretan ez daukak autoa 
lagatzerik, baina errebueltia pasau ta gero (Elgoibarreruntz), 
eskuman, non sartu leku erosua daok.

Amatiño

*De: *"JON ETXABE" 
*Para: *"Eibartarrak zerrenda" 
*Enviados: *Martes, 12 de Octubre 2021 11:01:08
*Asunto: *Re: [eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)

Aupa Oier: Ezusteak bata bestearen ondoren. Ni Mispillibarkua nok, 
Mispillibar aurrean errebueltak S  bizi bat eitxen juan errepidearen 
gainean jeuan Garaño baserrixa, Josu Garañon jaixo zuan, beraz Josu 
Lariz jaiotzatik ezagutze juat, gure ataixan mila bidar jolasutakua 
dok. Bere gurasoak lagun-lagunak. Eliza osteko edo Hotel Albizkua 
osteko etxeetan bisitatuko huen. Katalina ama  autopista eitxeko etxe 
bixak bota zitxustelako. Orain lehen ibaia dixen tokixan ibaia joian 
eta gure etxean zegoenean ibaia, Garaño zegoenean sastraka besterik ez 
dagok.  Kontu zaharrak berri..

El lun, 11 oct 2021 a las 12:58, Oier Gorosabel Larrañaga 
(mailto:txikill...@eibar.org>>) escribió:

El 11/10/2021 a las 10:35, ei...@eibar.org
<mailto:ei...@eibar.org> escribió:
> Erantzun berria zure blogean:
>
> Erantzuna eman duena:         Jon Etxabe
> Helbidea:

https://eibar.org/blogak/orakulua/altzola-oin-dala-500-urte/++conversation++default/1633941306252362

<https://eibar.org/blogak/orakulua/altzola-oin-dala-500-urte/++conversation++default/1633941306252362>
> Data: 2021/10/11 08:35
> Testua:
>
> Aupa Oier Hau ezustea, poza ere, Altzolari buruzko
iruzkinarekin. Altzolakoa nauk jaiotzez. Beti jakin izan genian
Naparkua Taberna azpian ibaira jotzen duen eskaileraren barrenean
dagoen obo edo argolla Debaraino zebiltzan txalupak lotzeko zela,
beraz Altzola nahiko toki estrategikoa zela Gaztelatik zetozten
artilen eta Deba arroan egiten ziren armak eta itsasontziek
egiteko iltzei irtenbidea emateko. Umeok fantatseatzen genian
guzti horri buruz. Hire ekarpenak ikusmira zabaldu zidak. Irakurri
behar diat aipatzen duan lan hori.
Aupa Jon, hi be Altzolakua orduan? Buenos Airesen ezagutu najuan
beste
auzotar bat, Josu Lariz Iriondo, hi baiño gaztiagua, baiña igual
entzutez ezaguna edo. Haren gurasuei be bisittia egin najetsen gero,
Altzolan bertan, semian goraintzixak emoteko.
https://eibar.org/blogak/orakulua/414
<https://eibar.org/blogak/orakulua/414>

Ba beittu: irakorri Azpiazu eta Maiztegin artikulua, bai, baiña
baitta
Amatiñon beste hónek be:

https://eibar.org/blogak/amatino/altzolarainoko-nabigazioa-historia-vs-fisika

<https://eibar.org/blogak/amatino/altzolarainoko-nabigazioa-historia-vs-fisika>
https://eibar.org/blogak/amatino/andonaegineko-olaetxea
<https://eibar.org/blogak/amatino/andonaegineko-olaetxea>
https://eibar.org/blogak/amatino/debako-errixoa-munduaren-ardatza-zenekoa
<https://eibar.org/blogak/amatino/debako-errixoa-munduaren-ardatza-zenekoa>
https://eibar.org/blogak/amatino/de-deba-a-altzola-rio-arriba
<https://eibar.org/blogak/amatino/de-deba-a-altzola-rio-arriba>

Nik pendiente jaukat barriro bertara bueltatzia, Olaetxeako barrenei
erretratu batzuk etaratzeko.

Bide batez, AMATIÑONDAKO MEZU BAT: hire argazkixak nundik etara
hittuan?
Ibaixan bestekaldian bideren bat ete dagok? Neu be juateko, diñot,
Wikipediarako argazki batzuk hartzera

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com <mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, id

[eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)

2021-10-11 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

El 11/10/2021 a las 10:35, ei...@eibar.org escribió:

Erantzun berria zure blogean:

Erantzuna eman duena:   Jon Etxabe
Helbidea: 
https://eibar.org/blogak/orakulua/altzola-oin-dala-500-urte/++conversation++default/1633941306252362
Data: 2021/10/11 08:35
Testua:

Aupa Oier Hau ezustea, poza ere, Altzolari buruzko iruzkinarekin. Altzolakoa 
nauk jaiotzez. Beti jakin izan genian Naparkua Taberna azpian ibaira jotzen 
duen eskaileraren barrenean dagoen obo edo argolla Debaraino zebiltzan txalupak 
lotzeko zela, beraz Altzola nahiko toki estrategikoa zela Gaztelatik zetozten 
artilen eta Deba arroan egiten ziren armak eta itsasontziek egiteko iltzei 
irtenbidea emateko. Umeok fantatseatzen genian guzti horri buruz. Hire 
ekarpenak ikusmira zabaldu zidak. Irakurri behar diat aipatzen duan lan hori.
Aupa Jon, hi be Altzolakua orduan? Buenos Airesen ezagutu najuan beste 
auzotar bat, Josu Lariz Iriondo, hi baiño gaztiagua, baiña igual 
entzutez ezaguna edo. Haren gurasuei be bisittia egin najetsen gero, 
Altzolan bertan, semian goraintzixak emoteko. 
https://eibar.org/blogak/orakulua/414

Ba beittu: irakorri Azpiazu eta Maiztegin artikulua, bai, baiña baitta 
Amatiñon beste hónek be:

https://eibar.org/blogak/amatino/altzolarainoko-nabigazioa-historia-vs-fisika
https://eibar.org/blogak/amatino/andonaegineko-olaetxea
https://eibar.org/blogak/amatino/debako-errixoa-munduaren-ardatza-zenekoa
https://eibar.org/blogak/amatino/de-deba-a-altzola-rio-arriba

Nik pendiente jaukat barriro bertara bueltatzia, Olaetxeako barrenei 
erretratu batzuk etaratzeko.

Bide batez, AMATIÑONDAKO MEZU BAT: hire argazkixak nundik etara hittuan? 
Ibaixan bestekaldian bideren bat ete dagok? Neu be juateko, diñot, 
Wikipediarako argazki batzuk hartzera

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Vanakishan Vanakishala

2021-08-11 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Denporiakin, idazle anonimuak agerixan geratzen doiaz eta kuriosua da, 
garai bateko autore mirestu harek benetan zeintzuk ziran jakitzia. 
Adibidez, oin badakigu Porrot fanzineko Kalamuako Parlamentuan sekziñua 
egitten zebana... gure Jon Etxabe zala! (ondiokan harriduratik ez naiz 
errekuperau)

Baiña... ondiok beste kripto idazle bat deskubritzeko dakagu: zein ete 
zan VANAKISHAN VANAKISHALA, Eta Kittoko horoskopua idazten zeban 
jakintsu famatua? Bada info hori desklasifikatzeko sasoia (irakur bedi 
ikerkuntza-kazetariko tb programa estiloko musikaz, eta zoom efektuak 
irudikatuz).

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Jantzirak jarsixa!

2021-08-03 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Neri etxata arrarua egitten. Esate baterako, umiaru erropak ipiñi, eta 
ixa estrenau barik dagozen fraka politt batzuk jantzi nahi ez 
dittuaenian: JANTZIDAK MESEDEZ FRAKIA orraittiok! EZ DESTAK FRAKA POLITT 
HAU JANTZIKO?

Ez euskeraz bakarrik. Nik lagun galiziarrei entzunda detset, forma 
berian egindako esaldixak: QUÉ ME QUERES? ("zer nahi dozu?" galdetzeko).

O.

El 03/08/2021 a las 12:51, Oier Araolaza escribió:

Kaixo. Zer moduz zabiltzate?
Enrike Izagirrek konsulta hau egiteko eskatu dit:
--
Bueno, aber, gaur hizkuntz kontu bat pasau jata, eta nahi neban hor 
Eibar.org-en edo, komentau daizuela. Seguruenera, korriente-korrientia 
izango da, baiña atenziñua ein desta. Zera:

Goizian fresko eitxen eban, baiña ni armuzatzera manga motzian juan 
naiz. Kalian tope Roberto "Katillu"-kiñ (87 urte, uste dot, hizlari 
eibartar garbixa eta segurua). Ikusi bezin bizkor esan desta:

-Nora hoia, baiña, hola? Jantzirak jarsixa edo zeozer!

-Atzo bai, Roberto, baiña gaur be bai? -atzo hotz egualako.

-Bueno, bueno, jantzirak zeozer, eh! -atzera.

Eta horretxek ein desta atenziñua: jantziRAk horretxen erabilleriak. 
JantziK esan baleu, edo gipuzkeraz JantziZAk, normal. Baiña lehen 
personako "alokutibo" hori ez dakit katalogauta ete nekan. 
Gaztelaniazko "vísteteME" balitz moduan.

Korrientia da hori?
--

--

Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com 

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Ilegales 1996, Punto y Aparten

2021-01-06 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Despropósito hartan izan giñaneko lau lagun juntau gara, eta gauza 
kuriosuak agertu dira. Blogian ipiñi dittudaz:

https://eibar.org/blogak/orakulua/ilegales-taldian-kontzertu-bat-punto-y-aparte-1996

Beste iñor handik ibilli bazan, gustora entzungo neuke haren 
"bertsiñua". ;-)

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] 1936ko su-etena Kalamuan

2020-12-28 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Irakortzen hasi ezkeriok, halako anekdota asko topatzen dira handik eta 
hamendik. Pare bat, polittiak, Santi Arizmendiarrietan memorixetan 
irakorri nittuan: 
https://eibar.org/blogak/orakulua/gizon-diskretuaren-lekukotasun-baliotsua 
Azken fiñian, gerra guztiak bardintsuak diraz: jeneralak diseiñatzen 
dittuez, urriñetik, baiña txoke egitten daben jentia "normala" da, 
erdi-derrigortuta soldadu sartutakua, eta nahixago dabena 1000 bidar 
pakian bizitzia, tiroka ibiltzia baiño. Halako gauzetan igartzen da.

O.

El 28/12/2020 a las 17:58, Alfonso Guillo escribió:

Ikara sartzen zait, hunkitu egiten nau halako albiste batek.

El 28 dic 2020, a las 16:21, Asier Sarasua > escribió:

hauxe, gaurko ABCen.

https://www.abc.es/cultura/abci-desconocida-tregua-navidad-1936-monte-kalamua-201812230207_noticia.html 

Antzerako kontuak sarri entzunda, baina argazkixak eta hain ondo 
dokumentatuta, sekula entzun barik.

Iñuzente eguna be bada, baina tira, egixa dalakuan ;)

a.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com 

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Covid-19ak jotakuak

2020-12-15 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa Serafin!

Irakorri dot covid19ak jota zabizela, baiña idazteko moduan halan be; 
oso seiñale ona da hori, pronostikua ona. Igual asteburu honetan idatzi 
dotenak zeozer lagundu leikizu:

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2020-12-12-06-00/hemeroteca_articles/arnas-fisioterapia-covid-19aren-aroan

Seguro nago beste zerrendakide askok be pasau dozuela, edo jota 
zabiziela. Esperientziarik partekatu nahi? Joxe Arantzabal farozaiñakin 
bat nator ni 
https://blogak.goiena.eus/faroa/2020/12/14/etsiak-jota-etbren-albistegiekin/ 
izperringi eta telebistan tabernari larregi ikusten gabiz, eta gaixo edo 
osagille gitxi! Ixilik dagozenak berba egin behar dabe.

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] 1895ko korrida baten prpgramia

2020-10-13 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Etxeko papel zaharrak tolosten nabil eta... hortxe.

Lehendik iñoiz ikusitta nekan, baiña ez netsan kasu haundirik egin. Oin 
gehixago jakitzeko gogua sartu jata. ;-)

O.

El 13/10/2020 a las 12:52, leire narbaiza arizmendi escribió:
Ze ona, Oier! Nundik jirau dozu? Ze egin zeben, teatrua? Gehixago 
emoten dau karnabaletako zeozer, ezta?

elire n

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com 
<mailto:aneurki...@gmail.com>) erabiltzaileak (2020 urr. 12, al. (16:06)):

"CRIADAS, SOLTERAS y niños menores de 12 años
. 0,25?"

勞勞
Ai ama! Latza! Horreur... 

El lun., 12 oct. 2020 0:07, Oier Gorosabel Larrañaga
mailto:txikill...@eibar.org>> escribió:

Aupa, gurasuen etxian makiñaz idatzittako testu hau topau dot.
1895ko korrida baten programian transkribapena emoten dau.
Blogian be publikau dot, komentario batzuekin.
https://eibar.org/blogak/orakulua/1895eko-korridia Any
gehigarry information will be ongi etorry.

O.

PLAZA DE TOROS DE EIBAR

===

_GRAN NOVILLADA_

Para el sábado festividad de San Pedro

9 Junio 1895 no confundirse fecha.

_A BENEFICIO DEL SANTO HOSPITAL_

_PROGRAMA_

1º - A las 3 de la mañana la Banda de música tocará en la cama.

2º - A las 6 y media recorrerá el tren la vía Eibar a Bilbao.

3º - A las 8 y media la Banda de música, tamborilero Kale-Gira
anunciando fiesta.

4º - A las 10 misa mayor en la Parroquia con órgano y Sermón.

5º - A las 11 concierto en la Plaza y vino blanco en la
taberna de María pagando.

6º - A las 12 gran revolución pucheril.

7º - A la 1 1/2 visita general a los cafés Amistad, Banaca,
Salón y de Amigo.

8º - A las 3 1/2 gran asalto en las taquillas en busca de
entradas.

9º - y último, picados, banderilleados y simulado la muerte
por la cuadrilla siguiente.

Caballero en Plaza

Epifanio Vildosola (a) Abadiano.

_Banderilleros_

Tomás Echaluce (a) Renegao

Aquilino Amuátegui (a) Chiclanero

José F. Eguiazabal (a) Albañil

Andrés Callón (a) Morenito

_Puntillero_

Damián Uribe (Polvorín)

_Picadores_

Jorge Sansaburu (a) Miramal

Antero Ichari (Charol)

Jose M. Ojanguren (a) Malatraza

Perico Galdos (a) Niño Perdido

==

La citada cuadrilla ha recorrido todo el mapa toreando con
éxito en las ciudades siguientes en la monumental plaza de
Unzaga, en Ardanza, Chiriocalle, Hospital, Barrencalle y
Rabal, habiendo algunos llegado a torear en Arragüeta y hasta
Urcusua.

Terminada la corrida se soltará la popularísima vaca de
Arguiñao, para que los aficionados bailen el Rigodón.

Presidirán la corrida las Stas. más bellas Eibarresas y de la
dirección de la lidia se encargará el pintor D. Ignacio
Zuloaga, gran aficionado al arte taurino. Amenizará la función
la Banda Marcial. Habrá un gran aurrescu antes de la corrida.

Los toros son de la renombrada ganadería de San Nicolás de
Lastur, son de buena lámina, buena estampa y de peso y si no
diesen juego como prometen será debido al mareo del viaje.

La entrada a la Plaza será por la puerta, y la corrida
empezará al salir el primer toro. Si lloviese agua y vino
después, torearán en zancos, y si se suspende la función es
prueba de que no hay corrida. La cuadrilla de los toreros que
dan esta corrida no poseen todavía coleta pero peinan palante
y han hecho progresos en el arte taurino, estudiando todas las
noches el libro taurómaco de Paco Frascuelo, por lo que el
público verá suertes nuevas no vistas en plaza alguna. Para
hacer todo diferente el Salto de la Garrocha lo harán por
debajo del toro.

Criadas, solteras y niños menores de 12 años
. 0,25

=

NOTA DE LA IMPRENTA. - El público notará en este programa
algunos errores tipográficos que no han sido corregidos por
órden expresa del cliente.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com
<mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com <mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] 1895ko korrida baten prpgramia

2020-10-11 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Aupa, gurasuen etxian makiñaz idatzittako testu hau topau dot. 1895ko 
korrida baten programian transkribapena emoten dau. Blogian be publikau 
dot, komentario batzuekin. 
https://eibar.org/blogak/orakulua/1895eko-korridia Any gehigarry 
information will be ongi etorry.

O.

PLAZA DE TOROS DE EIBAR

===

_GRAN NOVILLADA_

Para el sábado festividad de San Pedro

9 Junio 1895 no confundirse fecha.

_A BENEFICIO DEL SANTO HOSPITAL_

_PROGRAMA_

1º - A las 3 de la mañana la Banda de música tocará en la cama.

2º - A las 6 y media recorrerá el tren la vía Eibar a Bilbao.

3º - A las 8 y media la Banda de música, tamborilero Kale-Gira 
anunciando fiesta.

4º - A las 10 misa mayor en la Parroquia con órgano y Sermón.

5º - A las 11 concierto en la Plaza y vino blanco en la taberna de María 
pagando.

6º - A las 12 gran revolución pucheril.

7º - A la 1 1/2 visita general a los cafés Amistad, Banaca, Salón y de 
Amigo.

8º - A las 3 1/2 gran asalto en las taquillas en busca de entradas.

9º - y último, picados, banderilleados y simulado la muerte por la 
cuadrilla siguiente.

Caballero en Plaza

Epifanio Vildosola (a) Abadiano.

_Banderilleros_

Tomás Echaluce (a) Renegao

Aquilino Amuátegui (a) Chiclanero

José F. Eguiazabal (a) Albañil

Andrés Callón (a) Morenito

_Puntillero_

Damián Uribe (Polvorín)

_Picadores_

Jorge Sansaburu (a) Miramal

Antero Ichari (Charol)

Jose M. Ojanguren (a) Malatraza

Perico Galdos (a) Niño Perdido

==

La citada cuadrilla ha recorrido todo el mapa toreando con éxito en las 
ciudades siguientes en la monumental plaza de Unzaga, en Ardanza, 
Chiriocalle, Hospital, Barrencalle y Rabal, habiendo algunos llegado a 
torear en Arragüeta y hasta Urcusua.

Terminada la corrida se soltará la popularísima vaca de Arguiñao, para 
que los aficionados bailen el Rigodón.

Presidirán la corrida las Stas. más bellas Eibarresas y de la dirección 
de la lidia se encargará el pintor D. Ignacio Zuloaga, gran aficionado 
al arte taurino. Amenizará la función la Banda Marcial. Habrá un gran 
aurrescu antes de la corrida.

Los toros son de la renombrada ganadería de San Nicolás de Lastur, son 
de buena lámina, buena estampa y de peso y si no diesen juego como 
prometen será debido al mareo del viaje.

La entrada a la Plaza será por la puerta, y la corrida empezará al salir 
el primer toro. Si lloviese agua y vino después, torearán en zancos, y 
si se suspende la función es prueba de que no hay corrida. La cuadrilla 
de los toreros que dan esta corrida no poseen todavía coleta pero peinan 
palante y han hecho progresos en el arte taurino, estudiando todas las 
noches el libro taurómaco de Paco Frascuelo, por lo que el público verá 
suertes nuevas no vistas en plaza alguna. Para hacer todo diferente el 
Salto de la Garrocha lo harán por debajo del toro.

Criadas, solteras y niños menores de 12 años . 0,25

=

NOTA DE LA IMPRENTA. - El público notará en este programa algunos 
errores tipográficos que no han sido corregidos por órden expresa del 
cliente.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Goi Argi

2020-10-05 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Arraixua! Ba... ez dakitt neu egokixena ete naizen Goi Argiri buruz ezer 
esateko, baiña tira; beste iñor hoberik ez badozue topatzen, ok.

Hori bai, bazkideren batekin kontaktatzeko ezin zaittut lagundu; gure 
ama bazan, baiña maiatzian hil zanez gero, gatxa izango dozu harekin 
berba egittia. Ea zerrendakideren batek lagundu leiken, seguru euren 
arreba, ama, izeko edo amama asko Goi Argikuak izango dirazela-eta. Edo 
zuzendari batzordiakin kontaktatzeko bidia emoteko, behintzat.

O.

El 05/10/2020 a las 15:40, marijo deogracias escribió:

Aupa, Oier.
Goi Argi elkartearen harira egin duzun wikipediarako sarreraren 
kontura, Euskad Irratiko Baipasa irratsaiorako egokia iruditu zait eta 
lan-taldean aipatu dut.

Gaia "erosi" didate eta, beraz, banator eskatzen; ea zer irizten diozun:

1) Batetik, zurekin minutu batzuk sarrera zeuk egin duzulako, 
testuingura jartzeko?
2) Bestetik, elkarteko bazkide beteranoren batekin eta zuzenaritzako 
kideren batekin elkarrizketa egitea, biekin batera, irratsaioan.

Zer deritzozu?

Eskerrik asko
Marijo

OH: hona bota dut eskaria, eibartarren zerrendari esker jakin 
dudualako zure ekimenaren berri!

Bizitza luzea eibartarren zerrendari!

--

Message: 4
Date: Fri, 2 Oct 2020 20:16:26 +0200
From: Oier Gorosabel Larrañaga mailto:txikill...@eibar.org>>
To: eibartarrak@postaria.com <mailto:eibartarrak@postaria.com>
Subject: [eibar] Goi Argi
Message-ID: <9c709524-92d2-9095-6ff8-15fbe2884...@eibar.org
<mailto:9c709524-92d2-9095-6ff8-15fbe2884...@eibar.org>>
Content-Type: text/plain; charset=utf-8; format=flowed

Aupa,

Atzo gure amaren sukalde-errezeta batzuk blogian ipintzen niharduala
https://eibar.org/blogak/orakulua/sukaldeko-errezetak Goi Argiri
buruzko
informaziñua biltzen hasi nintzan, wikipediako artikulu hau egitteko:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Goi_Argi

Eta konturatu nintzan ez detsagula behar dan beste garrantzi emoten
soziedade honi. Igual gure ama eta amama gehixenak bazkide izan
diralako, eta etxeko kontua dalako, bere aintzindari izaeriakin ez
gara
jabetzen.

Bueno, ba horixe. Eta bide batez, ea bateronbatek aukeria dakan Goi
Argin sartzeko, eta barruan dagozen andra batzuen argazkiren bat
hartzeko, karta-jokuan edo. Politta izango litzake, artikulua
ilustratzeko eta.

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Loidi errotia

2020-10-02 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Bestalde, ez dakitt jakin dozuen Bidebarrieta-Urkuzu aldian agertu dan 
antepara edo errota-kanalana. Javi Martin Lapeyra arkitektua dabil 
gaiñian, baiña ez dau lortzen agintarixen partetik arreta haundirik. 
https://javitxooo.blogspot.com/2011/08/andanzas-con-txomin.html 
Deigarrixa egin jata Mertxe Urteagaren jarreria, kontuan hartuta bera 
arkeologia industrialian aditua dala (Arditurriko meatzeak, etabar), eta 
bere gizona Txomin Ugalde eibartar espeleologua dala (aspaldittik Irunen 
bizi dana).

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Goi Argi

2020-10-02 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa,

Atzo gure amaren sukalde-errezeta batzuk blogian ipintzen niharduala 
https://eibar.org/blogak/orakulua/sukaldeko-errezetak Goi Argiri buruzko 
informaziñua biltzen hasi nintzan, wikipediako artikulu hau egitteko:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Goi_Argi

Eta konturatu nintzan ez detsagula behar dan beste garrantzi emoten 
soziedade honi. Igual gure ama eta amama gehixenak bazkide izan 
diralako, eta etxeko kontua dalako, bere aintzindari izaeriakin ez gara 
jabetzen.

Bueno, ba horixe. Eta bide batez, ea bateronbatek aukeria dakan Goi 
Argin sartzeko, eta barruan dagozen andra batzuen argazkiren bat 
hartzeko, karta-jokuan edo. Politta izango litzake, artikulua 
ilustratzeko eta.

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Isasiko markesa

2020-08-31 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Bai, oin dala urte gitxi tratua egin zeben, populatxuari bisitta 
gidatuak eskaintzen hasteko ;-) (etxian mantenimentuan truke, oker ez 
banago). 
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/02/27/mutrikuko-arrietakua-jauregiak-ateak-zabalduko-dizkie-bisitariei/ 
Kontauko dau Garik, ea merezi daben, edo zer.

O.

El 31/08/2020 a las 11:36, leire narbaiza arizmendi escribió:
Bai, eta Isasiko markesa Eibarren egon zen bere aurrekuaren gaiñeko 
liburua aurkeztu zanian 
https://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/un-mercader-en-la-corte-de-felipe-ii-el-eibarres
Uste dut, orduko alkate Iñaki Arriolari erreberentzia egittia besterik 
ez jakola falta izan!

Republikanuak, badakizu!
Mutrikuko etxe hori Mutrikuko kondiarena da? Areilzaren oiñordekua?
leire n

Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org ) 
erabiltzaileak (2020 abu. 31, al. (10:59)):

ados, eskerrik asko Leire! kaleren baten izena edo zeozer egin
beharko digu ba, halako meritoekin...

Mutrikuko kondea zenaren koinatua omen da, eta haritik tirata
ailegatu naiz markeseraino. Asteburuan Mutrikuko kondearen etxea
bisitatzeko aukera izan dut eta hainbat konturen berri izan dut.

Gari

leire narbaiza arizmendi mailto:txarg...@gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2020 abu.
30a, ig. 20:11):

Eibarko titulua da. Markeskua da euren etxia. Eta emerituan
laguna da, bai.
Edarra pajarua!
leire n

Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org
) erabiltzaileak (2020 abu. 30, ig.
(19:53)):

Batean eta bestean irakurtzen aurkitu dot badagoela
Marques de Isasi titulodun bat, emeritoaren laguna omen.
Jaime Fernando de Carvajal y Urquijo izena daukana.

Nere galdera zerrenda entziklopediko honentzat: Isasi
titulu hori Eibarko Isasi da ala beste nonbaiteko
markesadoa da?

Gari

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com 

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Gontxal Torre

2020-08-29 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Beste kriptoeibartar bat, komunikabidietan: Gontxal Torre, aspaldittik 
Zumaixan bizi dan naturalista eta txorizalia. Bideo erreportai politta 
tokiko komunikabide batian:

https://baleike.eus/zumaia/1598604543974-bideoa-tapa-pala-saioaren-laugarren-atala

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Eukalipto basoak, iritsi dira

2020-08-26 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Nere lagun basarrittar batek (unibertsidadeko irakaslia, eta doktoria) 
emondako erantzuna, txosten aurrian: "soluziñua erreza da: mendixak 
erostia, eta norberak nahi daben baso klasia sartzia; lurrak merke-merke 
dagoz".

O.

El 26/08/2020 a las 12:06, Asier Sarasua escribió:

kaixo danori,

maiatzian jardun genduan honetaz.

Harrezkero, uztailan, EHUko eta Aranzadiko aditu-talde batek txosten
tekniko zehatza egin dau, Jaurlaritzak eskatuta.
Ondorixua, 2018an Espainiako aditu taldiak zehaztutako berbera:
eukaliptua inbaditzailia da eta ondorixo larrixak sortuko dittu gure
mendi-lurretan.

https://www.berria.eus/albisteak/185029/eukaliptoaren-landatzeak-ondorio-larriak-sor-ditzake-ingurumenean.htm

a.

Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak
elkarlanean aritu dira, eta, ikerketa txostenak adierazi duenez,
ondorio nagusia da eukaliptoaren landatzeak ondorio larriak sor
ditzakeela ingurumenean.

Zuhaitz mota honen eraginak zeintzuk izan daitezkeen ikertzeko,
ehundik gora lan zientifiko aztertu dituzte. Izan ere, eukaliptoa
Australiakoa eta Asiako hego-ekialdekoa da jatorriz, baina Euskal
Herrian zabalduta dago: Bizkaiko kostan du presentzia handien, baina
Arabara eta Gipuzkoara ere iritsi da.

Argitaratutako txostenaren arabera, zuhaitzaren errentagarritasuna
dela eta, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eukaliptoek hartutako eremua lau
aldiz handitu da azken hiru hamarkadetan, eta, gaur egun, dagoeneko
%2,6ko azalera hartzen du espezieak.

Ikerketak dioenez, eukaliptoaren zura argiagoa da, eta ingurumen
eragin negatiboa sistematizatzen du. Gainera, eukaliptoaren orbelaren
eraginez, landaketen lurzoruek iragazgaitzagoak izateko joera dute,
eta horrek ere beste landare espezie batzuen hazkundea geldiarazten
du. Gainera, lurzoruaren, lurreko onddoen, likenen, landareen, eta
anfibioen eta hegaztien dibertsitatea gutxitu egin da.

Azterketaren arabera, eraginak ez dira horren begi-bistakoak ugaztunen
artean, baina eragin negatiboa nabarmen ageri dira ibaietan
aztertutako aldagai gehienetan, eukaliptoaren orbelak ekarritako
mantenugaien pobrezia dela eta. Bestalde, basoetako suteei eta berotze
globalari dagokienez, bietan faktore biofisikoek eta sozioekonomikoek
eragiten duten arren, uste da eukalipto landaketek ez dutela arriskua
murrizten, baizik eta beste baso espezie batzuen aldean arriskua
areagotzen dutela.

Ikerketak ez ditu aztertzen espezie honen baso ustiapenak dituen
ondorio ekonomiko edo sozialak, baina ohartarazi du eukaliptoen
hedapenak ondorio larriak eragin ditzakeela, eta arriskuan dauden
espezieen euskal katalogoan sartutako espezie gehiago arriskuan jar
ditzakeela.

Lana baso kudeaketaren arloan eskumena duten erakunde publikoen eskura
jarri dute, baita helburu komertzialetarako zuhaitz espezieak
landatzeaz eta merkaturatzeaz arduratzen diren erakunde pribatuen
eskura ere.

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
mai. 25, al. (17:23)):

Naturkon elkartiak bideo hau argitaratu dau aste honetan bertan:
https://www.youtube.com/watch?v=po3kDZ4PDhc

2018an, Espainiako Gobernuak (Ingurumen Ministerixuak!) galdera zehatz
bat egin zetsen dozenaka adituri: eukaliptusa inbaditzailia da?
Adituen erantzuna be zehatza: bai, inbaditzailea da eta debekatu egin
beharko litzateke.
Ingurumen Ministerixuan erantzuna be garbixa: hor konpon!, ez da
ardura kaltegarrixa izatia, interes ekonomikua dakalako (sic).

https://praza.gal/movementos-sociais/o-comite-cientifico-do-ministerio-resolve-que-o-eucalipto-e-unha-especie-invasora-e-recomenda-a-sua-erradicacion
https://www.lavozdegalicia.es/noticia/santiago/teo/2018/04/05/teo-guerra-contra-eucalipto/0003_201804G5P34998.htm
https://www.cronicanorte.es/ministerio-medio-ambiente-rechaza-clasificar-eucalipto-especie-invasora/124855
https://www.eldiario.es/galicia/Comite-Cientifico-Ministerio-recomienda-erradicacion_0_757674369.html

"las especies E. camaldulensis y E. globulus son consideradas
invasoras a nivel mundial, concretamente en Europa y América" y añade
que "en nuestro territorio se ha constatado desde comienzos del siglo
XXI que tanto E. camaldulensis como E. globulus presentan un
comportamiento invasor manifiesto y que son especies muy peligrosas
para los ecosistemas forestales naturales y semi-naturales, aunque su
dispersión sea local". "En resumen, todas las especies exóticas del
género Eucalyptus alteran la biodiversidad en medio transformado. Por
todo ello, se considera que todas, tanto cultivadas como naturalizadas
en nuestro país, son especies transformadoras del medio por los
impactos causados en la composición y diversidad de las especies
nativas"

Etorkizun baltza, gure baso, baila eta faunarena.
Lau bozka eta hiru xemeikoren truke.

10-15 urte barru damutu egingo gara, baina berandu izango da.
Tira, honezkero berandu da.

a.

Hau idatzi du Luistxo Fernandez (lfernan...@codesyntax.com)
erabiltzaileak (2020 mai. 25, al. (14:01)):

Eukolipto basoak Eibarren. Iritsi dira.

Sagar-Errekatik, 

[eibar] Barti

2020-08-02 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Gizon hau Eibarren maisua izan zan, ezta? 
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2020/07/22/jesus-belaustegi-barti-raku-teknika/ 
Kalian ikusitta gogoratzen dot (uste dot bera zala), bizar haundixakin.

.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] KP batzuk nahi?

2020-07-14 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
14 eurotan, baiña nik uste dot onezkero dohan be emon leikiala (ea zer 
diñuan Eibar.org elkarteko intelligentsiak...). Oin: hartzailliak 
Eibar.org elkartiaren kontuan borondatia sartzen badau, ez dogu ezetzik 
esango (gasto gitxiko elkartia da guria, baiña zerbitzarixak-eta bai 
ordaindu behar diraz!).

Apuntatzen zaittuet Koldo, Ane, eta Josu, eta hurrengo Eibarrera 
noianian idatziko zaittuet, geratzeko.

O.

El 14/07/2020 a las 10:51, Josu Mendicute escribió:

Lagun batzuek nahi juek. Elkartekuak saltzen genittuan? zenbatian?

Hau idatzi du Koldo Edorta Carranza (koldo...@gmail.com 
<mailto:koldo...@gmail.com>) erabiltzaileak (2020 uzt. 14, ar. (10:35)):

Egun on, Oier:

Gustauko jatan bat eukitzia, mahai jokuetara asko jokatzen dogu
elkartian eta Times up! eta halakoak apur bat alde batera uzteko
aukeria izango zan :P

Mila esker eskaintziagatik,

Koldo

El lun., 13 jul. 2020 a las 14:51, Oier Gorosabel Larrañaga
(mailto:txikill...@eibar.org>>) escribió:

Aupa, amaren etxia pixkaka pixkaka hustutzen nabil...
https://www.ebay.es/usr/oiegorosabellarraag-0

Eta badakadaz, bestiak beste, kendu nahi dittudazen Kalamuako
Parlamentuen kaja pare bat. Portaleko museuan esan deste, eruaten
badetsadaz, hartuko destezela (bisittarixei oparitzeko,
etabar). Baiña
hamendik iñork nahi balittu (bat edo gehixago), neretako
lehentasuna
euko leuke noski. Esatia daka.

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com
<mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com <mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] KP batzuk nahi?

2020-07-13 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Aupa, amaren etxia pixkaka pixkaka hustutzen nabil... 
https://www.ebay.es/usr/oiegorosabellarraag-0

Eta badakadaz, bestiak beste, kendu nahi dittudazen Kalamuako 
Parlamentuen kaja pare bat. Portaleko museuan esan deste, eruaten 
badetsadaz, hartuko destezela (bisittarixei oparitzeko, etabar). Baiña 
hamendik iñork nahi balittu (bat edo gehixago), neretako lehentasuna 
euko leuke noski. Esatia daka.

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Sagartegieta

2020-06-11 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Sarteikua bai, begibistakua da: ondare ale askoren modura, gauza 
pozgarri eta interesgarrixa beharrean, iñori interesatzen etxakon 
"marroi" bat da. Batek baiño gehixago arnasa hartuko dau behingoz 
jausten danian.

Indianokuan argazkixa neretako be barrixa da. Errekiakin batera 
Ariatzako ariatzia estali barrikua, imajinatzen dot. Suelo urbaniable!

O.

El 11/06/2020 a las 11:46, Gari Araolaza escribió:
Sagartegieta jauregiaren egoera herritarrok ahaztuta daukagu, baina 
gaur kasualidadez aurkitu dut Javier Martin Lapeyra badabilela 
idatziak egiten eta instituzioei galderak egiten, ea zerbait mugitzen 
den. Azken albistea aurtengo otsailekoa, Jaurlaritzatik erantzun 
diote. Bertan daude idatziak eta jauregiaren egoeraren argazkiak

http://javitxooo.blogspot.com/2011/06/sagarteguieta.html?m=1

Mezu honek balio beza gaia pixka bat astintzeko, baina ez dirudi 
inondik mugimendurik dagoenik, eroriko da halako batean eta kitto. A 
otra cosa mariposa. "Erakundeen" ardura izango da, baina baita jabeena 
eta herritarrona ere bai.

Bide batez, atzo ikusi nuen sarean Indianokua jauregiaren argazki bat. 
Argazki hori ikusi gabe neukan: 
https://twitter.com/Eibarreses/status/1270450038997766144

Gari

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Ahaztu Antzean

2020-06-10 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Nik be horren usaintxua hartu detsat, baiña belaunaldi horretako jentiak 
hobeto balorauko dozue, bistan da.

Hala bada, neri halako gauzak ez deste grazia putarik egitten. "Guask" 
hizkuntzian parodixia be absurdua begittandu jatan, oin dala 20 bat urte 
https://iesusioshemarian.wordpress.com/2009/05/29/reirse-de-los-euskaldunes/ 
eta harrigarrixa egitten jata pertsona batek halako egi/fikzio inbentuak 
ehuntzen hainbesteko ahalegiña egittia. Euren bizitzetan ez ete dago 
gauza inportantiagorik?

O.

El 10/06/2020 a las 11:19, Elena Laka escribió:

Nik ere, Luistxok moduan, fake bat dela uste dut .

Kontakizun moduan, polita, baina burua jokatuko nuke datu horiek ez 
direla Eibarko 80. hamarkadakoak.

Elena

*Nork:* Luistxo Fernandez 
*Bidaltze-data:* 2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena 08:46
*Nori:* Eibartarrak zerrenda 
*Gaia:* Re: [eibar] Ahaztu Antzean

Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org 
<mailto:txikill...@eibar.org>) erabiltzaileak (2020 eka. 10, az. (10:14)):

Bring me the head of Arturo Fernandez.

https://www.argia.eus/blogak/boligrafo-gorria/2020/06/08/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz/

Eibarko musika talde misteriotsu honen kontu hau egixa da, ala
leienda
urbanua? Arraixua!

Hemen izenak eta aipuak, Eibarko Institutua 80ko hamarkada... ni han 
nengoen garaikoa

https://barnezomorro.wordpress.com/2018/11/20/ahaztu-antzean/

izenak eta zirkunstantzia guztiak FAKE direla iruditzen zait niri

literatura saiakera bat, edo beste era bateko multimedia txantxa bat, 
auskalo

L.

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com <mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>

--
Luistxo Fernandez - lfernan...@codesyntax.com 
<mailto:lfernan...@codesyntax.com>

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Ahaztu Antzean

2020-06-10 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Bring me the head of Arturo Fernandez. 
https://www.argia.eus/blogak/boligrafo-gorria/2020/06/08/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz/ 
Eibarko musika talde misteriotsu honen kontu hau egixa da, ala leienda 
urbanua? Arraixua!

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Burgosko "erginak"

2020-06-02 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Eibar aldetik be juan ziran (Mikel Larreategi eta neure arbaso 
amankomunak, esate baterako), Burgos aldian hargintzara. Esango neuke 
euren hizkeran, euskerazko berbaren batzuk be gorde zittuezela:

http://arqytrad.blogspot.com/2020/05/jerga-para-un-confinado.html

(Elias Rubio Marcosen bloga; burgostarra, Eibarren bizi izan zan 60-70 
hamarkadetan, Klub Deportiboko espeleologua izan zan Jose Telleriakin 
batera)

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Lume garbigaillua (lehen: Eibarko emakume bihargiñak identifikatzeko laguntzia...)

2020-05-19 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Lotura honetan dakazuz hiru argazki, Bego.

https://mastodon.jalgi.eus/@txikillana/104195068798864369

Ezin dozuz ikusi?

O.

El 19/05/2020 a las 14:49, Egoibarra-Eibarko Udala escribió:

Asko eskertuko nizuke argazkiren bat atera eta bidaltzea, Oier.

Begoña Azpiri Eguren
Itzultzailea  - Ego Ibarra idazkaria
www.egoibarra.eus
Eibarko Udala

De: Oier Gorosabel Larrañaga [txikill...@eibar.org]
Enviado el: martes, 19 de mayo de 2020 14:19
Para: eibartarrak@postaria.com
Asunto: [eibar] Lume garbigaillua (lehen: Eibarko emakume bihargiñak 
identifikatzeko laguntzia...)

Ba gaur kontsultatik etxera nentorren, eta gure kaleko antikuarixuanian
atarixan nun ikusten doten "Lume" garbigaillu bat. :-O Erosi egin
detsat, noski. :-)

https://mastodon.jalgi.eus/@txikillana/104195068798864369

O.

El 10/04/2020 a las 11:21, Egoibarra-Eibarko Udala escribió:

Mila esker, Oier.

Begoña Azpiri Eguren
Itzultzailea  - Ego Ibarra idazkaria
www.egoibarra.eus
Eibarko Udala

____
De: Oier Gorosabel Larrañaga [txikill...@eibar.org]
Enviado el: miércoles, 08 de abril de 2020 23:52
Para: eibartarrak@postaria.com
Asunto: Re: [eibar]  Eibarko emakume bihargiñak identifikatzeko laguntzia...

Feisbuken Iparragirre batek diño, emakumietako batzuk egitten dabizenak zera dirazela: 
"Lavadoras manuales marca Lume, en Ubicha, número 1 primero".

O.

El 08/04/2020 a las 16:34, eli laztanguren escribió:
Esango zieten: "Bihar argakilarixa etorriko da". Eta denak: "Ai ene, hau ez da 
pelajia ibiltzeko pertsonia". Eta korrika ilepaindegixara, hurrengo egunixan horrela agertzeko.

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi 
(txarg...@gmail.com<mailto:txarg...@gmail.com>) erabiltzaileak (2020 api. 8, 
az. (13:34)):
Ene! Ez dot bat bera be ezagutu! Baiña ibili bihar zan ule hórrekin! 
Egunero-egunero demaseko biharra hórrek moñok eta kardauak ganoraz jartzeko! 
Eta egun santu osuan mondrongo hori buru gaiñian! Ze zeken meritu makala!

leire, ule-zaiña

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com<mailto:asara...@gmail.com>) 
erabiltzaileak (2020 api. 8, az. (13:28)):
Ego Ibarrak beste argazki batzuk sareratu dittu, ia inork dokumentatzen lagundu 
leikian.

1965 inguruko "Eibar Industrial" pelikulako fotogramak dira:

https://egoibarra.eus/eu/albisteak/ego-ibarra-galdezka-nortzuk-dira-eibarko-emakume-behargin-hauek-zertan-dabiltza

a.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com<mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com<mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com<mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Lume garbigaillua (lehen: Eibarko emakume bihargiñak identifikatzeko laguntzia...)

[eibar] Ithaskun ez

2020-05-15 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Jojojo, artikulu hau ez dago siñatuta, baiña ezagun da zeuk idatzittakua 
dala Luistxo. ;-) https://sustatu.eus/1589525115 Maskarillista!

Irakorri ez dozuenoi: badirudi segun eta ze soinu ahoskatzen dan, 
proiektatzen dirazen listu-mikrotantan kopurua aldatu egitten dala. 
Inglesezko "th" soiñua (gaztelerazko "z") oso zeinu "aspertsoria" ei da, 
eta hortik Luistxon proposamena, ez ahoskatzeko "Ithaskun" (azken 
urtietan modu etsigarrixan nagusitzen diharduan ahoskeria), ez bada eze 
Izaskun, euskal "zeta" soiñuz. Eta ni horren alde nago, jakiña.

Hori kontuan hartuta (nahiz eta artikuluan aittatu ez), nere ustez 
Gipuzkoa aldian esaten dittuezen zetekin, aspertsoria ez, presiñozko 
mangeria izango da, listu koronabirikua zabaltzerakuan. Oiartzun 
aldekuei maskarilla FFP3ak agintzeko beste??

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

2020-05-09 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Edo Argentinako euskaldunen artian ondiok bizirik dagon esamoldia: "Para 
qué discutiiir, che, si lo podemos arreglar a hooostias?". ;-)

O.

El 09/05/2020 a las 15:00, IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez escribió:
Garai batian diskusiño hau modu bakarrian bukatuko zan: arotz edo 
igeltseron bati nibela eskatu, dosdemayora juan, eta hura lurrian 
jarrita.

En sábado, 9 de mayo de 2020 14:33:44 CEST, Ane Urkiola 
 escribió:

Takoiak jarriz gero, segitxuan konturatzen zara nun dauen aldapia edo 
adokinaua eta nun ez. Badakizu Gari. 

Oso ona Iñaki Larrañagan esaldixa! Bide batez, aurtengo Antzerki 
Jardunaldietako kartela oso ona. Ez nekixan hain minimalista zanikan. 
Erosi biharko jako kuadro bat. Nun egoten dira ikusgai/salgai?

**  Ane Urkiola *| *Komunikazioa **
**
***| **Ikus-entzunezko Produkzioa & Zuzendaritza |***
*aneurki...@gmail.com  | 639976232*
*
*

El sáb., 9 may. 2020 a las 14:25, leire narbaiza arizmendi 
(mailto:txarg...@gmail.com>>) escribió:

Gari, goizeko ordu hórretan eta berandu autobusera juanda,
aldaparia ikaragarri igartzen da!
Neu be Eibarren bizi naiz, txotxo! Badakidaz zein kaletsuk daken
benetako aldaparia. R¡Erretratuan ikusterakuan ordukuanik akordau
naiz!
leire n

Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org
) erabiltzaileak (2020 mai. 9, lr. (14:01)):

Aldapara pixka bat daukala zalantzarik ez, bestela errekia ez
zan Debara ailegatuko eta ez giñake Eibarren egongo.

Castillako herri batekoa izango bazina ulertuko neuke
apreziaziñua, baina eibartarra izanda, Toribio Etxebarria
kaleak EZ DAUKA APENAS ALDAPARIK! Orain dala gutxi arte kale
hori zan lauan ibiltzeko aukera bakarra Eibarren, neska!

Aldapa adibide egokiagoak baditugu Eibarren:

- Amaña kalea Wenzeslao Orbea kalera bidean goazela
- Bustinduitarren eta Argtegieta kaleak Amañan,
- Otaolatik Kirolegi arterako Santaiñes kalearen zatia
- Zezenbide klea
- Txiriokale
- Elgeta kale
- San Kristobal
- Ibargain kaletik Jardiñetarainoko tartea
- Aswan-R-K kalea
- Iparragirre
- ...suma y sigue

Gari

PS: Iñaki Larrañagan beste lokuzio tipiko bat:

"Ez dago eskubiderik! Mutrikun aldapa, eskilara eta kale
bihurriak PINTORESCO dira, eta Eibarren aldiz, ZATARRAK?"

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com
) erabiltzaileak (2020 mai. 9,
lr. (12:55)):

Ipini kanika bat Ametsa parian. :)

El sáb., 9 may. 2020 12:49, IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en
bidez mailto:eibartarrak@postaria.com>> escribió:

Nork jarri du zalantzan?
Argi dago aldapan dagoela. Are gehiago, bi penditz
ezberdin daude, eta Galeriaseko eskailerak dira bien
arteko muga. Untzagarantz pikoagoa. Gure ama indarrez
bajatu xamar dago, eta anbulatoriotik itzultzean hark
esaten asko sumatzen duela Dosdemayoko aldapa.

En sábado, 9 de mayo de 2020 12:21:10 CEST, leire
narbaiza arizmendi mailto:txarg...@gmail.com>> escribió:

Ieup!
Magisterio ikasten hasi nintzanian egunero juaten
nintzan Eskoriatzara goizeko 6,30xetako autobusian.
Eta sasoi haretan ordu horretako autobusa ez zan
Bidebarrixetan geratzen. Horretara, Untzagara juan
bihar izaten nintzan.
Askotan berandu, ixa beti antxitxiketan. Toribio
Etxebarria kalia hutsik. Eta aldaparia. Bai, kale
horrek aldaparia daka, batez be ordu txiki hórretan.
"Ze esajeraua, Leire" esaten zesten lagunak. "Pixka
bat badaka, baina hutsa da". Bai? Ba, gaurko Berrian
agertzen dan erretratuan aldaparia edarto igartzen da.
Eta ez zesten siñisten!
Baten batek esaten badau "prespektibia, prespektibia"
ñiñiñiñi erantzungo detsat!
Hamen loturia:

https://ci6.googleusercontent.com/proxy/3_96NsPD3tjw9scUYFgHgv3FzxQJ6eqBGNlvnylYfAH9AaMj85bIJkzqJVVqT_DRZXHNZZbcdXpHfGNwoYFTciHWshURLFSyj7k4jEa75vVd_SxJehv8bTVQpds9lPIPc84=s0-d-e1-ft#https://www.berria.eus/argazkiak_jarraia/egunekoak/2020-05-08/jarraia181085.jpg
leire, aladapariaren kontra

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu 

Re: [eibar] British Museum eta Biblioteca Nacional

2020-05-04 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

El 04/05/2020 a las 9:09, Gari Araolaza escribió:
PS: Argazki honek txunditu nau gaurkoan: 
https://twitter.com/garaolaza/status/1257198182376837124 eta uste dut 
identifikatu dudala tokia. Zein zen armarri handi hori zuen jauregi 
hori? San Andres elizaren parez-pare egongo zen, ala? Bestalde, 
deigarria da nola plaka euskaraz zegoen gerra aurretik!

Bai, oker ez banago etxe horri "Godoyena" esaten zetsen, eta Don Poli 
abadia bizi izan zan bertan.

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Eskerrikasko danoi

2020-05-03 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Eskerrikasko danoi. Pentsatzen genduan ospittalian hilko jakula (beste 
asko modura!) baiña suertia izan dogu: azken egunetan etxera ekarri ahal 
izan dogu, eta hillabetez emon ahal izan ez detsagun guztia emon 
detsagu. Lasai eta pozik, oso pozik hil da. Egixa esan, oso politta izan 
da eta kontatzia merezi daben pare bat anekdota harrigarri eta guzti. 
Soon in the eibartar blogosphere.

Eta gogoratu gaittian ospittalian bakarrik hil dirazenekin, eta euren 
senidiekin. Barrua zimurtzen jata, jente horrek pasau (eta pasauko) 
dabenakin pentsatze hutsakin.

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Dana dala, Garik esaten zeban honi buruz:

   /Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu
   jakina zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere
   eraginez bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze,
   amesgaizto bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta
   samurtasun falta ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat
   kasu gertatu ziren eta jendea beldurtuta joaten zen Mendarora
   erditzera, ea nor ote zegoen guardian. Ba... ez omen zegoen beraren
   aurkako kexarik apenas, nahiz egoera ezaguna zen Mendaroko langileen
   artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer egin ez zegoelako kexa
   formalik. /

Osagillia naizen aldetik, esan bihar dot halaxe dala. Tokau izan jata 
osasun zerbitzuren baten biharrian egotia, eta jentia pasilluan, eta 
inkluso gurekin (fisioterapeutekin konfiantza haundixa hartzen dabelako) 
marmarka egotia, eta esan biharra: "/barkatu, baiña mesedez mostradorian 
formularixo bat eskatu, eta esaten zabizen hori hantxe idatzi. Atención 
al Paciente zerbitzuak normalian oso ondo funtzionatzen dau, eta kejak 
allegau bihar dirazen lekura allegatzen dira. Kejian konstantzia bat 
laga ezian, ezin dogu ezer egin/". Eta... halan be, pazientiak kejarik 
ez sartzia.

O.

El 21/04/2020 a las 14:31, Gari Araolaza escribió:

Josu,

Horrela bada kontua eta zuk hori publikoki esaten baduzu, "apaga y 
vamonos".

Gari

Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com 
) erabiltzaileak (2020 api. 21, ar. 
(13:56)):

Ados, Gari. Hala ere, Gobernuan ez dagoen orderazkari politiko
gisa gauza bat esango dizut: kexa horiek gobernuan daudenek
bakarrik irakurtzen dituzte. Askotan gertatu zaigu oposizioan
gaudenoi (zerrendan badaude hau konfirmatu dezaketenak) norbaitek
kexa behin eta berriro jarri ondoren galdezka etortzea eta galdetu
arte... guk ezin ezer egin. Gertatu da egunak, asteak... eta
urteak pasatzea. Beste kasu batzuetan, inoiz ez gara enteratuko.
Guretzako, dauzkaten akats guztiekin, informazio tresnak dira
Eibartarrak zerrenda, Eibar Opina, Twitter eta abar. Kexak eta
iritziak atenditu ditzakegu, ezagutzen ditugun heinean.

Josu

El 21 abr 2020, a las 13:00, Gari Araolaza mailto:g...@eibar.org>> escribió:

Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut
kexa/iradokizun edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso
ohituta gaude despotrikatzen, okerra den edo ados ez gauden
zerbait ikustean barran zuritoa eskuan daukagula (edo Interneteko
foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina bezalako taldeetan gaizki esaka
ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena, ez bada Diario Vascon
edo Correon agertzen behintzat.

Askok jaso izan dugu administrazioaren edo arduradunen
indiferentzia eta ulergarria da batzuetan prozesu
administratiboetan ez sinistea, baina nik uste dut esfortzu bat
egin beharko genukeela. Batetik erakundeak eta prozesuei balioa
emango diegulako, eta bestetik, urte bukaeran estatistika
batzuetan aterako garelako. Izan ere erakunde guztiak dabiltza
kalitatearekin ahoa beteta eta gutxi edo asko denek neurtzen dute
beraien ekintzen errendimendua.

Adibidez, 10 herritarrek formulario hau bete izan bagenu,
https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/abisuak-kexak-eta-iradokizunak
seguru nago emaitza berdina izango zela, baina jaleo gutxiago eta
zigor publiko gutxiagorekin, eta beste seriotasun batekin.

Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu
jakina zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta
bere eraginez bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat
erditze, amesgaizto bihurtu zirela, batez ere pertsona honen
enpatia eta samurtasun falta ageriko eskandalosoagatik. Nire
inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta jendea beldurtuta joaten
zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen guardian. Ba... ez
omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera ezaguna
zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen
ezer egin ez zegoelako kexa formalik.

Ulergarria da esperientzia traumatiko baten ondoren gaiaz paso
egin nahi izatea eta ahal den azkarren ahaztea, baina horrek hain
justu ahalbidetzen zuen hurrengo emakumeek ere esperientzia
traumatiko horretatik pasatzea.

Bururatu zaidan beste kontu bat: musika eta dantza horiek ez
zaizkit batere egokiak iruditu eta nik ere ernegatuta ikusi
nituen bideoak, baina susmoa daukat auzi honekin Eibarko
Udaltzaingoan geneukan berritzaile ausartenari bizitza guztirako
berrikuntzarako gogoak kendu dizkiogula, honelako zentsura
sozialaren ondoren. Ez dakit nor izan den, baina ziur nago beste
eremu batzuetan berrikuntza ekartzeko moduko pertsona ausarta
izango zela, baina orain ez da ezer proposatzen ausartuko. Hori
ere bada galera, iniziatiba eta kreatibitatea ondo ez

Re: [eibar] Blogeko kontuak

2020-04-19 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Saiatu geinke. Nora sartu beharko giñake?

O.

El 19/04/2020 a las 10:48, Gari Araolaza escribió:

Egun on,

Bururatu zait Leirek daukan arazoa eta beste antzerakoak bideratzeko 
formakuntza saio bat egin geinkela. Blogen ikastaroa orain dela urte 
asko izan zen eta zalantzak izango dira bazterretan.

Orduan, blogak dituzuenontzat: honelako ordubeteko formakuntza saio 
bat interesatzen zaizue?  Hemen nere proposamena:

- Noiz: gaur igandea 19, 19:00tan
- Iraupena: ordubete
- Norentzat: Eibar.org-en bloga daukazuenontzat
- Gaia: argazkiak nola kargatu eta nola kudeatu eibar.org-en blog 
plataforman
- Beharrezko materiala: Internetera lotutako ordenagailua, 
mikrofonodun aurikularrak konektatuta.

Saioa Jitsi bidez egingo genuke.

Gari

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com 
) erabiltzaileak (2020 api. 16, og. (23:48)):

Gabon, eibarnautak!
Zelan itxialdixa? Ze gauza rarua, ezta?
Tira, blogian gaiñeko galdera pare bat dakat. Sare sozialetan
konpartitzen dogunian blogeko loturia argazkixa agertzen da.
Twitterren perfileko erretratua, eta Facebooken batzuetan
eibar.org-ko logua, eta beste batzuetan aukeria dago eskumako
zutabeko erretraturen bat sartzeko.
Nere blogian fotografixa gitxi egoten da, egixa da. Baiña ez
legoke aukerarik beste erretratu bat agertzeko? Perfileko argazki
bera dakat Twitter eta blogian , eta zatarra geratzen da.
Beste kontutxo bat. Ixa beti ikaragarri kostatzen da argazkixak
igotzia. Hori da arrazoietako bat erretratu gitxi jartziana. Atzo
bertan denpola pillo bat emon neban erretratu bat igotzen, eta ez
dot uste protagonistengaittik izan zanik :-)
Aspertuta edo bazagozie, erantzun
Animo, eta zaindu
leire, fotozalia

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com 

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Eibarko emakume bihargiñak identifikatzeko laguntzia...

2020-04-08 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Feisbuken Iparragirre batek diño, emakumietako batzuk egitten dabizenak 
zera dirazela: "Lavadoras manuales marca Lume, en Ubicha, número 1 primero".

O.

El 08/04/2020 a las 16:34, eli laztanguren escribió:
Esango zieten: "Bihar argakilarixa etorriko da". Eta denak: "Ai ene, 
hau ez da pelajia ibiltzeko pertsonia". Eta korrika ilepaindegixara, 
hurrengo egunixan horrela agertzeko.

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com 
) erabiltzaileak (2020 api. 8, az. (13:34)):

Ene! Ez dot bat bera be ezagutu! Baiña ibili bihar zan ule
hórrekin! Egunero-egunero demaseko biharra hórrek moñok eta
kardauak ganoraz jartzeko! Eta egun santu osuan mondrongo hori
buru gaiñian! Ze zeken meritu makala!

leire, ule-zaiña

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com
) erabiltzaileak (2020 api. 8, az.
(13:28)):

Ego Ibarrak beste argazki batzuk sareratu dittu, ia inork
dokumentatzen lagundu leikian.

1965 inguruko "Eibar Industrial" pelikulako fotogramak dira:

https://egoibarra.eus/eu/albisteak/ego-ibarra-galdezka-nortzuk-dira-eibarko-emakume-behargin-hauek-zertan-dabiltza

a.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com 

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Koronabirusa: 3 kontu

2020-03-25 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Nik be hizkuntza militarra erabiltzen nabil egunotan. ;-) 
Erretaguardixan gagozenon osasuna mantentziari buruzko burruka gorrixan 
nabil, eta! http://abante.eus/cuentecito-pequenito/ ("gauza 
garrantzitsuetan" dabillen gizartiak ahaztuta dittuanak)

Gaiñera polizia militarizatuak eten barik gogoratzen desku hori. Neri 
behintzat, errekauetara urtetzia tokatzen jatanian (astian 2/3 bidar) 
pare bat kontrol eta checkpoint pasatzia tokatzen jata, barrena.

O.

El 25/03/2020 a las 7:50, Luistxo Fernandez escribió:

Ane Urkiolak:

Bixar hasiko banaketiakin. Momentuz Eibarren 12 pertsona gauz
boluntario sare honetan. Bixar emongo doskuez maskarilla, guante
eta materiala.
Suposatzen dot neri Urkizu tokauko jatala. Urkizun egoera
berezixan dagoen pertsonarik ezagutuz gero, esan. Guk amama ta
aitxitxa dakaguz ixa 90 urtekuak etxetik urten ezinda (adina eta
patologiak).

Oso ondo Ane. Eskerrik asko. Zeure bezero zerrendan neure anaixa 
nausixa egon zeikien (69 urte, diabetiko, eta emaztea gazteago 65 
urtekin baina ahul hura ere), baina ez du nahi. Haserrealdi bat 
gehiago etxean egun tentso hauetan.

2)Zentruan bizi zarienok: badakizue denda ekoogikuak/belar-dendak
zabalik daozen? Bitamina batzun bila nabil. Udaberrixa, pandemia
eta anemia, hirurak juntau jataz. Badau hamen aditurik gai honetan?

Uste dot lehenengo galdera Gurutze Gorrian egin behar zenukeela. Lehen 
babesak, osasungintzako langileentzat. Baina gero zuentzat, 
boluntarioak, eta boluntarioen beharrak asetzea inportantea da. 
Guanteak ez dituzu etxetik eruango, jasoko dituzu zerbitzu honetan. 
Bitaminekin, posible bada, berdin behar lukeela uste dut.

Atera argazkia taldearena, ondo babestuta zaudetenean lanerako prest.

Eta bide batez, animo Elena Laka, ospitaleko frenteko infiltratua!
(lengoaia belikoaren kontrako iritziak nagusi dira, bai, baina nik 
sentizen dut pixkat "erresistentzia" egiten egongo banintz moduan)

--
Luistxo Fernandez - lfernan...@codesyntax.com 

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Itxialdia

2020-03-22 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Egun arraruak danondako.

Ni neu ya pentsatzen hasi naiz, iñoiz "normaltasunera" bueltatzen 
bagara, beste bihar bat topau biharko dotela: inbernaderuetan, pioi... 
Asmo berakin doian jente ufalakin ukondoka.

Laztanak Elena.

O.

El 21/03/2020 a las 10:30, Elena Laka escribió:

Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta 
nagoenez, kontatu egingo dizuet:

Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan.
Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, 
eta ebakuntza egin zidaten, mastektomia eskumako bularrean, 
hilaren 1ean iragarri zidatena.
Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. 
Gaur goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta 
ezpainak margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri 
garrantzitsua niretzat.
Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez 
diren jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez 
dute onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile 
guztiek, %99 emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, 
medikuak, gehienak gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, 
nolako normaltasunez, itxura batean behintzat, egiten duten lana. 
Mediku eta erizain gehienak, gelan sartzen direnean euren burua 
aurkezten dute, eta euskaraz ala gazteleraz hitz egin nahi dudan 
galdetzen.
Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik 
gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze 
prozesuaren ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat 
gehiago izateak, sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko 
gai izango naiz, momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. 
Etorriko da, ez dago presarik.
Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre 
egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila 
pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, 
borroka, kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du 
norberak gainditzen, lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, 
hori da nik behintzat uste dudana.
Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat. 
Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko 
denbora ematen du.
Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia 
bukatzen denean.

Mx
Elena

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Ego ibar geografikua

2020-03-07 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa sorlekhüko biztanleak

Openstreetmapseko zaliei, Gari-eta.

“Ego ibarra”ri buruzko artikulutxo bat idatzi dot wikipediarako, hau da, 
Eibar eta inguruko hiribilduak sortu baiño lehen hamen egon zan 
“burdinolen industrialde” horri buruz, “Egoko jaun” misteriotsuaren 
menpean. https://eu.wikipedia.org/wiki/Ego_ibarra

Bistan da, Ego ibarra ( = Ego ibaixan arro hidrografikua) egitura 
geografiko bat da, eta ez dau ezelako muga politikorik errespetatzen, 
ezta Gipuzkoa/Bizkaia artekuak be. Maitte-maitte dot mugak hausten 
dittuezen hónek eskualdiok; espeleologian askotan pasatzen jaku (Jorrios 
= Bizkaia + Kantabria, Larra = Biarno + Huesca + Nafarroa + Zuberoa, 
Iluntzar = Urdaibai + Lea Artibai, Gorobel / Sálvada = Burgos + Araba…).

Total: artikulurako mapatxo bat erabilli nahiko neukiala, baiña ez 
dakitt nundik jirau, mapa tresnak normalian muga politikuak nabarmentzen 
dittuezelako. Posible izango ete litzake nunbaittetik Ego ibarran mapa 
GEOGRAFIKO bat lortzia, ubidiak errepresentatuz, muga politikuak kontuan 
hartu barik? Copyleft, noski.

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Zer giro?

2020-02-16 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa, zer giro?

Lekeittioko diasporan kezkatuta gabiz, sorlekhüan arnasten zabizien 
airian zerakin. Pixka bat katarsis modura, meme bat egin neban atzo, 
nere maskara faborituakin:

https://captiongenerator.com/1667462/Zaldibarko-zabortegia

Izan be, danak Urkullun "robot izaeria" kritikatzen dabiz, eta neri oso 
deigarrixa egitten jata Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia 
medixuetatik desagertuta egotia. Benetan iruditzen jata, EAJ-ek Urkullu 
ya galdutzat emoten dabela, cabeza de turco legez sakrifikatzekua, eta 
ya haren ordezkuan gaiñian pentsatzen ibilliko dirazela.

Gure zerrendakide jeltzaliak ondo jakingo dabe, baiña... ez dabe tautik 
esango, jakiña! ;-)

Edozelan be, besarkadak danori. Oin lehentasuna egoeriari bueltia emotia 
da, eta mamoneo politikuak bigarren maillakuak diraz.

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Gimonen txorixana

2019-12-22 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Asteburuan, gure amari (Adela Larrañaga, Eibar 1930) ipointxo xelebre 
bat jaso detsat. Sekulan entzun barik nekan; bere esanetan, gurasuen 
belaunaldiko jente askok kontatzen zeban anekdotihau. Lehelengo, 
jasotako moduan ipiñikot (berez, gazteleraz kontau desta); gero, 
komentarixo batzuk.

   */Gimon medikua, Errebaleko etxeko balkoian. Kontatzen danez, etxian
   txori kantari bat zekan. 1931eko aprillian, Errepublikia aldarrikatu
   zanian, kaixolia zabaldu eta txorixari esan ei zetsan:/*

   **

   */- Ju'hari. Heu be libria izan bi'haiz!/*

   **

   */Kontua da, txori kantarixori preso jaixotakua izan bihar zala.
   Eta, kanpuan zelan ibilli eta nora juan asko ez zekixanez,
   kaixolatik urtetziakin batera pareko agustinen komentuko ortura juan
   zala. Eta orduan Gimon diagarka hasi zala, estu:/*

   **

   */- Eeeez...! Horra z! Hor etxagok libertaderk!/*

Horraiñok amak kontautakua. Politta, ezta? :-D

Imajinatzen dot mediku hau Julian Gimon Rezola izango zala: Auñamendi 
entziklopedian irakorri dotenez, Bergaran 1898an jaixo zan, umetan 
etorri zan Eibarrera (bere aitta alkatia izan zan), eta bertan bere 
lehelengo klinikia ipiñi zeban (Clinica Arrate); gero 1926xan Basurtuko 
ospittalian plazia etara zeban. 1936ra arte ANV-eko kidia izan zan; 
kartzeletatik pasau eta gero, 50.ko hamarkadan klinika pribau txiki bat 
ipiñi zeban (gaurko Clinica Guimón), eta Igualatorio Medico Quirurgicuan 
sortzaillietako bat izan zan.

Entzunda zekazuen ipoiñ hau? Edo beste aldaeraren bat?

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Egunean behin taldea

2019-11-13 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Bai, baiña badaezpada Garik ez dau astelehenian abisau, e? (eguastenian 
izena emonda, aste honetakua ez dago irabazterik)

Alua! Mendekua gogorra izangok.

O.

El 13/11/2019 a las 19:14, Elena Laka escribió:

Neri ondo iruditzen jata taldearena.
Ni be futbolistekin amorratuta nengoen, baina azkenaldian futbolaririk 
ez jataz agertzen, eta halan da be, oso eskas nabil asmatzen.

Beti dago aitzakiren bat, Ane! :-)

Elena

Obtener Outlook para Android 

*From:* leire narbaiza arizmendi 
*Sent:* Wednesday, November 13, 2019 4:56:06 PM
*To:* Eibartarrak zerrenda 
*Subject:* Re: [eibar] Egunean behin taldea
Zaharra izatiak be badakaz bentajak, ze uste zenduan ba?
leire

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com 
) erabiltzaileak (2019 aza. 13, az. (16:54)):

Kaixo!

Guay. Sartu berri.

Hori bai, iparraldeko mendi galdu eta aspaldiko kirolari batzukin
inposiblia asmatzia! :(

Gaztiongan be pentsatu ta puteatu "madurit(o)ak". Bestelan jai
dakagu talde honeko mailarekin! Kar-kar... 樂

Ane

El mié., 13 nov. 2019 16:46, leire narbaiza arizmendi
mailto:txarg...@gmail.com>> escribió:

Ene! Negozio gaiztuak!
Nere inguruan sekulako exitua daka jokuak. Jakin dot batzuk
hasarratu be egin dirana XD
lerie

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com
) erabiltzaileak (2019 aza. 13, az.
(16:33)):

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com
)
erabiltzaileak (2019 aza. 13, az. (16:25)):
>
> Ondo, kontuan hartuta talde baten baiño gehixagotan
parte hartu leikela, ondo ikusten dot beste talde bat egittia

ados,
primeran, Gari,

Leire, negoziauko dogu ;)

a.

> leire
>
> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org
) erabiltzaileak (2019 aza. 13, az.
(16:21)):
>>
>> Asier, neregatik arazorik ez, baina EIBAR izeneko beste
talde bat antolatzea neukan buruan, eta gure hau guretzat
gordetzea.
>>
>> Zer iruditzen jatzue?
>>
>> Gari
>>
>> Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com
) erabiltzaileak (2019 aza. 13,
az. (16:12)):
>>>
>>> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi
(txarg...@gmail.com )
>>> erabiltzaileak (2019 aza. 13, az. (16:08)):
>>> >
>>> > Jo, asko gustatzen jata jokua, baiña batzuetan pasau
egitten jata jokatzia. Ondo egongo litzake, asteburuan
edo, galdutako partidak jokatzia.
>>> > Eskatzia libre da ;-)
>>>
>>> "Premium",
>>> 10 euroren truke, astero partida bat errepikatzeko
aukeria ;)
>>>
>>>
>>> >> Badakizue Egunean Behin jokoan Eibartarrak posta
zerrendako taldea daukagula.
>>> >> Oraindik despistaturen bat egongo denez:
>>> >> Hara sartzeko erabili giltz hau:   4A38FE
>>> >> Giltz horrekin izango duzue taldean sartzeko aukera.
>>>
>>> Eta zabaldu leike?
>>> Edozein eibartar animatu bertan parte hartzera?
Twitter bidez, edo
>>> gure kuadrilletan...
>>>
>>> a.
>>>
>>>
>>> >> Gari
>>> >>
>>> >> 
>>> >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

>>> >
>>> >
>>> > 
>>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

>>>
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Anbulatorixoko eskulturia

2019-10-23 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Gero eta deigarrixagua egitten jata garai/estilo horretako arkitektura 
edo arte hori. Penellari "neoklasiko" etiketia ipiñi detsat Wikipedian, 
baiña ez dakitt etiketa hori zuzena dan. Arte aditurik ba ete da hamen?

O.

El 23/10/2019 a las 17:37, Luistxo Fernandez escribió:

On Tue, Oct 22, 2019 at 11:47 PM Oier Gorosabel Larrañaga 
mailto:txikill...@eibar.org>> wrote:

Aupa,

Anbulatorixoko eskultura frankistian egilliari buruzko kuriosidadia
nekan, eta harittik tiraka-tiraka... hau guztia agertu da.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Antonio_Mart%C3%ADnez_Penella

O.

Garai bereko beste arte zati bat... ez dakit oraindik bizirik ote 
dagoen obra. Autorea hil zen.

Unzaga zineko muralak.
irudi oso txikiak Javi Lapeyraren blogean...
http://javitxooo.blogspot.com/2010/11/evolucion-de-la-plaza-de-unzaga-de.html
Lehen bistan zeuden irudi handiagoak, baina orain ez daude bistan.

Lan hauek dira Miguel Angel Alvarez Muro batenak
https://eu.wikipedia.org/wiki/Miguel_%C3%81ngel_%C3%81lvarez_Muro

L.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com <mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>

--
Luistxo Fernandez - lfernan...@codesyntax.com 
<mailto:lfernan...@codesyntax.com>

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Anbulatorixoko eskulturia

2019-10-23 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Hain zuzen be! Horrekin ixotu jatan interesa, eta firmia begiratu; gero 
Eibarkua begiratu eta... han be "Penella"! Espainia osoko 
anbulatorixuetan halakuak ipintzen dirutxo bat lortuko zeban gizonak. Ez 
dot topau, halan be, bere idea politikuen gauza garbirik. Gerria egin 
zebala, bai.. (baiña zeiñekin?) Pentsau leike golpistekin egingo zebala, 
gero biharra egitteko aukeria izan zebalako. Baiña ez zan frankista 
"sutsua" izan kontizu.

O.

El 23/10/2019 a las 16:05, leire narbaiza arizmendi escribió:
Aurrekuan, Donostiako residentzian halako bat zeguala konturatu 
nintzan, justu wikipedian agertzen dana.
Oso estilo frankistia da, ezta? Baiña eraikiñeri beste zeozer emoten 
detsa.

leire n

<http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email_source=link_campaign=sig-email_content=webmail> 
	Libre de virus. www.avg.com 
<http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email_source=link_campaign=sig-email_content=webmail> 

Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org 
<mailto:txikill...@eibar.org>) erabiltzaileak (2019 urr. 22, ar. (23:50)):

Aupa,

Anbulatorixoko eskultura frankistian egilliari buruzko kuriosidadia
nekan, eta harittik tiraka-tiraka... hau guztia agertu da.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Antonio_Mart%C3%ADnez_Penella

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com <mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Anbulatorixoko eskulturia

2019-10-22 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa,

Anbulatorixoko eskultura frankistian egilliari buruzko kuriosidadia 
nekan, eta harittik tiraka-tiraka... hau guztia agertu da.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Antonio_Mart%C3%ADnez_Penella

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Zerrendakide berria: Koldo Carranza / blogari-bazkide berria?

2019-09-26 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

"Yo no soy partidario de los ongi etorris". :-P

Baiña blogian gauzak publikatzen bozuz, irakorriko dittudaz eta 
komentarixuak egingo detsudaz.

O.

El 26/09/2019 a las 11:21, Ane Urkiola escribió:

Ongi etorri Koldo! :)

El jue., 26 sept. 2019 11:17, Koldo Edorta Carranza 
mailto:koldo...@gmail.com>> escribió:

Egun on:

Blog bat edukitzea mundiala izango zan :)

Ostegun ona pasau,

Koldo

El jue., 26 sept. 2019 a las 10:00, Luistxo Fernandez
(mailto:luis...@eibar.org>>) escribió:

Kaixo

Koldo Edorta Carranza, koldo...@gmail.com
, jarri da kontaktuan Eibar.org
elkartearekin, gurekin bat egin nahiko lukeela, eta webgunean
edukiak aportatu ere bai. Zerrendara etortzeko gonbitea egin
diot, eta aurkezpen hau bidali du:

"Koldo naiz, 29 urteko eibartarra. Istorioak kontatzea
gustatzen zait, edozein formatutan: idatziz, ikus-entzunezkoen
bidez... Hainbat ekimen kulturaletan lan egiten dut, eta
zinemaren munduan sartzen hasi naiz film laburrak sortuz.
Kanpoan ikasten nenbilenean ez nuen euskara asko erabiltzen,
eta horregatik momentuotan Aitorren hizkeran ahal dudan
jarduera guztietara aurkezten dut nire burua.

Eibar.org-en edukiak igotzeko beste edozein datu behar
baduzue, hemen naukazue."

...
Ongi etorri, Koldo.

Bazkide bihurtzeko, kuota txiki bat dago urtekoa, eta hemengo
beste lagun batek, Gari Araolazak, bidaliko dizu informazioa
horretaz.

Gure webgunean edukia kargatzen hasteko, bazkide izandakoan
bloga irekitzea izango da errazena. Nahi duzu
https://eibar.org/blogak/ blog komunitatean blog bat izatea?
irekiko dizugu...

animo ba!

Luistxo Fernandez, zuen zaindari onena, Arrateko Amaren izenean.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
eibartarrak-ow...@postaria.com 

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Blog sesiñua

2019-09-19 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Aupa, blogian sesiño itzala dakat rottweiler-jabe-ohi batekin, Barinaga 
aldian ardi batzuk hil zittuala-eta, basarrittarrak txakurrari tirua 
bota zetsala... Martxa honetan, Eibar.orgeko erantzun errekorra hautsi 
bihar dogula uste dot ;-) Kuriosidadia badakazue, hamen irakorri zeinkie:

https://eibar.org/blogak/orakulua/txakur-kontuak

Ez dakitt zelan amaittuko dan hau. Egunen baten blastiau eta ospittalera 
bialtzen banabe, gorde nazazue zuen bihotzetan. Egun handira arte!

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Re: [eibar] Debakizuna

2019-07-17 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Kantau nahi dabenandako, hamen nere errepertorixoko proposamen batzuk 
(nahi dabenak inprimitzeko;-) ).

O.

Zenbait bertso xelebre

(Bernardo Atxaga / Ruper Ordorika)

Batzuetan jartzen naiz etxetik begira

Begiak jausten zaizkit leihotik behera

Lurrean salto eginez kanikak bailira

Gaua etorri arte dibertitzen dira.

Ikusmira galduta asper naizenean

Gogoa ipintzen dut etorkizunean

Zer egin behar dudan euskaldun artean

Suizidatzen ez banaiz datorren urtean.

Estraineko gauza zeharo alpertu

Jatearekin soilik nor da gaur kontentu

Asmatu behar ditut makina bat santu

Egutegia festaz erabat gorritu.

Lagunekin paratu txokolate jatiak

Zaku karrerak eta bidaia haundiak

Ezagutu nahi ditut enpatxu eztiak

Konstantinopla eta Parisko zubiak.

Apaizei sotanak dizkiet kenduko

Itsasuntzi piraten banderak eiteko

Tiobibo batetan denok gara igoko

Zintzoak garelako ez dugu ordainduko.

Musika joko dugu alde guztietan

Batek bonboan eta besteak tronpetan

Bilutsirik bainatuz ilargi argitan

Maitia bilatuko dugu ur azpitan.

Biziko gara horrela hirurehun bat urtez

Banku guztietako jabetzaren kaltez

Sufrimentua eta nigarraren ordez

Farra eta farrandaz historia betez.

Horrelakorik inoiz gerta ez baledi

Izan gintezke arrano batzuentzat txori

Txit ondo hitzeginen eskuetan geldi

Borreroak baditu milaka aurpegi.

***

Vive, vive la liberté!

Anonimoa, 1869

Apez fanfarroi zenbaitek

desafioa bota'itek:

Karlos errege,

bortxaz bedere,

paratu behar ome'itek:

balore ona behaitek.

Apezak, zer nahi dezute

zuek errege bilatzen?

Partikularki

Karlos septimoz

nihor eztelaik oroitzen?

Hori bai zaiku txokatzen!

Ez dire apezak bakarrak,

baituzte lagun azkarrak;

haundimendiak,

ez galtzeagatik

lengo influjo ta indarrak,

egin dire karlostarrak.

Beti horien bizia

izan da hipokresia;

mundu guzia

umil-umila

beren eskura kartzia

da hoien lege guzia.

Bonuak eta graduak

dirutan ttuzte hartuak:

hek ezin kobra,

hok ez balio

Karlos errege egin arte;

esperantza ona daukate.

Galduagatik diruak,

badute konsuelua:

paper oiekin

egin dezakete

gibeleko serbiziua;

horra deskite modua.

Apezaren misionia da

bakea erakustea;

ez partiden bat

armatu eta

bera aitzindari atera,

gerra zibila piztera.

Fede onez kunplitzea

nork bere obligazionia,

makurrik gabe

geren dretxoak

elkarri respetatzea,

hori da libertadea.

Obispo eta kanonigo,

apez eta fraile,

zuek gurekin

oihu egin zue

zintzurrak larrutu arte:

Vive, vive la liberte!

***

Ttiki ttikia

(Georges Brassens / Anje Duhalde)

Ez nuen inoiz txapelik kendu

nehoren aurrean

ta orai berriz noa zoratzen

deitzen nauenean.

Otso nintzen ta bere eskutik

jaten dut geroztik,

zakur gaixtoaren hortz handiak

ez ditut jadanik.

Ttiki-ttikia bihurtu nintzen,

panpina bat besterik ez zen,

etzanda begiak hesten zituen

aita-ama erraiten zekien.

Beti izan naiz oso egoskorra,

ah! zer aldaketa,

urtu egin naiz bere ezpainetan

izotzen antzera;

ezpain gozoak, ezpain xamurrak

kontent dagoenean,

bihurtzen dira mutur luzean

haserre denean.

Segi behar ditut bere legeak,

agindu guziak,

zentzugabeko erokeriak

ta jeloskeriak.

Neska xarmant bat behin agertu zen

etxeko atarian,

golpe ederrak bildu zituen

bere ausardian.

Azti guziek erran didate

galduta nagola

panpina hunen atzaparretan

hiltzera noala.

Ustegabean denak gabiltza

borreroaren bila

nere kasua desiratzen dut

bera izan dadila.

***

Trapu zaharrak

(Iparragirre)

Egunez trapu biltzen

gabean dantzan lehertzen

beti umore onian

degu pasatzen,

eta goizian goiz

kalian irten da

lo goxuan daudenak

esnatzen dira.

Traperoo! Trapero zaharra, trapuaak!!

Atera atera, trapuak saltzera

nik erosten ditut modu onian

arditian prakak kuartuan albarkak

ta burni zaharrak txanponian

Erosten ditut trapuak

praka zahar urratuak

gona gorri zaharrak eta

atorratxuak.

Jo zak zurrumuzki

atabal soinu

dantzan egiteko

beti erana.

Trapu trapu!

Atera atera, trapuak saltzera

nik erosten ditut modu onian

arditian prakak kuartuan albarkak

ta burni zaharrak txanponian

Eltze elbarriturik

pertza zulorik duenik

arran parrillik edo

trebera zaharrik

inork saltzeko badauka

librako txanponian

¡Ramon Batistak!

erosten ditu.

Trapuak treberiak eltziak trap!

Atera atera, trapuak saltzera

nik erosten ditut modu onian

arditian prakak kuartuan albarkak

ta burni zaharrak txanponian

(Ateraa...!! Atera trapuak saltzera...!

nik erosten ditut nik, modu onian!!)

arditian prakak kuartuan albarkak

ta burni zaharrak txanponian

***

Sorterriko Koblak

(Joseba Sarrionaindia / Mikel Laboa)

Oihaneko pagoak blai

aideratuz iru elai

ostadarraren harian dira

hirurak pausatu nahi

Larrosak dira gorriak

edo bestelan xuriak

Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna

2019-07-12 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Me lo decichen ala me lo contachen? ;-)

Gittarrak eruangouz?

O.

El 12/07/2019 a las 15:00, leire narbaiza arizmendi escribió:
Ogrosabel, akordau hari Mutrikuko bidaia itxitta daguala, kalbarixotik 
juan bihar

Leire

Oier Gorosabel Larrañaga <mailto:txikill...@eibar.org>> igorleak hau idatzi zuen (2019 uzt. 12, 
Otr 14:15):

Nere aldetik Deban fenomeno. Lekeitxiotik hurrago, eta freskuago!

Mozkorbus bat fletaizue, danak lafiauta itzultzeko moduan.

O.

El 12/07/2019 a las 13:11, leire narbaiza arizmendi escribió:

Imanol, despliege horretan, autuena be konpontzen dogu!
Eibartarrak gara, ze uste dozu, ba?
Leire N

IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez mailto:eibartarrak@postaria.com>> igorleak hau idatzi zuen (2019
uzt. 12, Otr 13:05):

A ze despliegea! Azpiegitura eta logistika ez dira arazo
posta zerrenda honetan.
Ostegunean, ondo bidean, jai hartuko dut lanean. Beraz ez dut
lehentasunik Deba eta Eibar artean. Debak joan-etorriaren
kontua du, beraz, hori ere lotu beharko genuke, hamar auto ez
eramateko.

En viernes, 12 de julio de 2019 11:21:06 CEST, Luistxo
Fernandez mailto:lfernan...@codesyntax.com>> escribió:

Neu be apuntatzen naiz.

L.

On Thu, Jul 11, 2019 at 6:10 PM leire narbaiza arizmendi
mailto:txarg...@gmail.com>> wrote:

10 batendako enkargauko dot, afari-meriendia egitteko,
8rak aldera edo?
leire

Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com
<mailto:o...@dantzan.com>) erabiltzaileak (2019 uzt. 11,
og. (17:26)):

Nik ez dakit oraindik. Badaukat gogoa zuekin batzeko,
baina datorren astean hainbat gauza batu zaizkit eta
ez dakit denetara iristeko moduan izango naizen.
oier.

On Thu, Jul 11, 2019 at 9:31 AM Gari Araolaza
mailto:g...@eibar.org>> wrote:

Ni ere bai!

Gari

Hau idatzi du Elena Laka
(burdinatepl...@hotmail.com
<mailto:burdinatepl...@hotmail.com>)
erabiltzaileak (2019 uzt. 10, az. (19:32)):

A ber, zerrenda:
Iturri
Leire
Markos
Mendicute
Ogrosabel
Imanol Magro
Iban
Sosola
Elena

Besteok?

Obtener Outlook para Android
<https://aka.ms/ghei36>

*From:* leire narbaiza arizmendi
mailto:txarg...@gmail.com>>
*Sent:* Wednesday, July 10, 2019 11:41:27 AM
*To:* Eibartarrak zerrenda
*Subject:* Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna
Orduan, 18xan bai. Kasino bi dagoz Eibarren,
Bizikleta plazakuan, ezta? Ia, ni arduratuko
naiz enkargatzen. Baina jakin bihar dot
zenbat izango garan. Zelan egingo dogu hori?
Bloga izan, ez izan, lukerra izanda be, danok
ondo etorrixak!
leire, kontaketan

Hau idatzi du Zapiain Markos
(mzapi...@gmail.com
<mailto:mzapi...@gmail.com>) erabiltzaileak
(2019 uzt. 9, ar. (21:47)):

Imanol, ez da beharrezkoa bloga

Nik datorren astean ezin dut baina
irailekoa ez zait ahaztuko, Kafe
Antzokian, Agapen edo beste edonon;
ospatu beharra dago

Hau idatzi du IMANOL MAGRO ,
Eibartarrak-en bidez
(eibartarrak@postaria.com
<mailto:eibartarrak@postaria.com>)
erabiltzaileak (2019 uzt. 9, ar. (19:18)):

Bloga edukitzea beharrezkoa al da
afarian agertzeko? Lagun batentzat da.

En martes, 9 de julio de 2019
17:32:30 CEST, Iban Arantzabal

<mailto:iarantza...@goiena.eus>
escribió:

Ba ederto 18koa.

Irailekoa jakitzeko gogoz. Kafe
antzokian?

Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna

2019-07-12 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Nere aldetik Deban fenomeno. Lekeitxiotik hurrago, eta freskuago!

Mozkorbus bat fletaizue, danak lafiauta itzultzeko moduan.

O.

El 12/07/2019 a las 13:11, leire narbaiza arizmendi escribió:

Imanol, despliege horretan, autuena be konpontzen dogu!
Eibartarrak gara, ze uste dozu, ba?
Leire N

IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez <mailto:eibartarrak@postaria.com>> igorleak hau idatzi zuen (2019 uzt. 
12, Otr 13:05):

A ze despliegea! Azpiegitura eta logistika ez dira arazo posta
zerrenda honetan.
Ostegunean, ondo bidean, jai hartuko dut lanean. Beraz ez dut
lehentasunik Deba eta Eibar artean. Debak joan-etorriaren kontua
du, beraz, hori ere lotu beharko genuke, hamar auto ez eramateko.

En viernes, 12 de julio de 2019 11:21:06 CEST, Luistxo Fernandez
mailto:lfernan...@codesyntax.com>>
escribió:

Neu be apuntatzen naiz.

L.

On Thu, Jul 11, 2019 at 6:10 PM leire narbaiza arizmendi
mailto:txarg...@gmail.com>> wrote:

10 batendako enkargauko dot, afari-meriendia egitteko, 8rak
aldera edo?
leire

Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com
<mailto:o...@dantzan.com>) erabiltzaileak (2019 uzt. 11, og.
(17:26)):

Nik ez dakit oraindik. Badaukat gogoa zuekin batzeko,
baina datorren astean hainbat gauza batu zaizkit eta ez
dakit denetara iristeko moduan izango naizen.
oier.

On Thu, Jul 11, 2019 at 9:31 AM Gari Araolaza
mailto:g...@eibar.org>> wrote:

Ni ere bai!

Gari

Hau idatzi du Elena Laka (burdinatepl...@hotmail.com
<mailto:burdinatepl...@hotmail.com>) erabiltzaileak
(2019 uzt. 10, az. (19:32)):

A ber, zerrenda:
Iturri
Leire
Markos
Mendicute
Ogrosabel
Imanol Magro
Iban
Sosola
Elena

Besteok?

Obtener Outlook para Android <https://aka.ms/ghei36>

*From:* leire narbaiza arizmendi
mailto:txarg...@gmail.com>>
*Sent:* Wednesday, July 10, 2019 11:41:27 AM
*To:* Eibartarrak zerrenda
*Subject:* Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna
Orduan, 18xan bai. Kasino bi dagoz Eibarren,
Bizikleta plazakuan, ezta? Ia, ni arduratuko naiz
enkargatzen. Baina jakin bihar dot zenbat izango
garan. Zelan egingo dogu hori?
Bloga izan, ez izan, lukerra izanda be, danok ondo
etorrixak!
leire, kontaketan

Hau idatzi du Zapiain Markos (mzapi...@gmail.com
<mailto:mzapi...@gmail.com>) erabiltzaileak (2019
uzt. 9, ar. (21:47)):

Imanol, ez da beharrezkoa bloga

Nik datorren astean ezin dut baina irailekoa
ez zait ahaztuko, Kafe Antzokian, Agapen edo
beste edonon; ospatu beharra dago

Hau idatzi du IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en
bidez (eibartarrak@postaria.com
<mailto:eibartarrak@postaria.com>)
erabiltzaileak (2019 uzt. 9, ar. (19:18)):

Bloga edukitzea beharrezkoa al da afarian
agertzeko? Lagun batentzat da.

En martes, 9 de julio de 2019 17:32:30
CEST, Iban Arantzabal
 escribió:

Ba ederto 18koa.

Irailekoa jakitzeko gogoz. Kafe antzokian?

Iban

Elena Laka mailto:burdinatepl...@hotmail.com>>
erabiltzaileak hau idatzi du (2019 uzt. 9,
ar. (17:22)):

Ederto 18koa eta irailekoa!

Obtener Outlook para Android

<https://eur02.safelinks.protection.outlook.com/?url=https%3A%2F%2Faka.ms%2Fghei36=02%7C01%7C%7Cbd6e2ec1bfca473b90f908d7051ad203%7C84df9e7fe9f640afb435%7C1%7C0%7C636983485056188068=DU08Eepbw6UJk%2BPpiWTEO3wieXC2ASpICyGRl6oNrRI%3D=0>

--------
*From:* Oier Gorosabel Larrañaga
mailto:txikill...@eibar.org>>
*Sent:* T

Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna

2019-07-09 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Nik neuk be uzt 18xan ahal izango neuke. Fetxa seiñalatu horretarako, 
baiña, ezin hori-gorriz jantzitta juan (oiñ hórrek frakok etxataz sartzen).

O.

El 09/07/2019 a las 11:31, Josu Mendicute escribió:

Ados Leire. Irailekua bale, baina orain bebai!

 18an sukalderako prest

josu

El 9 jul 2019, a las 11:12, leire narbaiza arizmendi 
mailto:txarg...@gmail.com>> escribió:

Iturrik arazuak dittu posta zerrendako mezuekin, eta  hauxe bialdu 
desta:

Aupa, Leire.

Ez dakit nire mezuak iristen ote diren zerrendara, zeren baten bat 
bueltan etorri zait.

Egingo dugu hitzordu bat datorren astean? 18an edo 19an, adibidez? 
Eta ahal duenak ahal du eta kitto. Ez dirudi eta jendea libre 
dagoenik ospakizunetarako.

Egin dezagun afari-merienda bat bertako taberna batean. Adibidez, 
Casino Artista Eibarres izenekoan (mendeurrena egin duela irakurri 
nuen aurreko batean).

;-)

@iturri

Oso idea ona iruditzen jata. Afari-meriendia datorren astian. Eta 
iraillian Kafe Antzokixan!

Danerako gagoz!
leire n

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com 

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Eibar 1906

2019-05-15 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Kronista frantses baten kronikia: Eibarko bihargiñen antolakuntza 
kontuak, eta kritikak.

https://paysbasqueavant.blogspot.com/2019/05/eibar-en-guipuscoa-au-pays-basque-en.html

O.

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

[eibar] Arrateko frontoitxua

2019-04-09 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Domekan, nere etxekuak pelotan jokatzen zebizen, eta neri jokua piparrik 
be etxatanez interesatzen, frontoian detalle batzuei erreparatu netsen. 
Eskumako anguloko kolumnia, zehazki. Imajinatzen dot pelotazalien artian 
ezaguna izango dala, eta pelotia txoko horretara botatzia, putadatxo bat.

https://mastodon.jalgi.eus/web/statuses/101894615480571627

Horri erantzunez, Gontxa Torre izeneko batek bere aittak egindako maketa 
hau erakutsi dau, urtietan  Paris tintorerixan egon ei zana. Ezagutzen 
zenduen?

https://mastodon.jalgi.eus/web/statuses/101895040844314785

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Quesada

2019-03-08 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Azkenaldixan wikipediako artikuluak egittiari afizionau naiz. Hamen Jose 
Mari Quesada frankismuak hildako lehen ETAkidiari buruz, eibartar 
jatorrikua zana (Otola Erdikua basarrixa).

https://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Mari_Quesada_Lasarte

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] 1912, kronika kostunbrista

2019-03-07 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Ezagutzen zenduen artikulu hau ? Kazetari frantses bat Eibarren, 
1912xan, Zuloaga pinttoriari egindako errezibimentu baten kontura. 
Kronika politta da, orduko kaleko girua erakusten dabena.

PIOCH, Georges. 1912. L'Artiste reçu par le Peuple. Eibar, 7 janvier. 
Eibar fêtait, samedi, le peintre Ignacio Zuloaga.Gil Blas egunkaria, 
1912ko urtarrilaren 9a. 
https://paysbasqueavant.blogspot.com/2019/03/le-peintre-ignacio-zuloaga-eibar-en.html 

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Framadate (lehen:afarimetroa)

2019-02-14 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa, ciberguays.

Iñok erabilli nahi badau, hamen https://framadate.org/ Doodle modukua 
baiña libria. Itxuraz gure lehengo afarimetruan modukua, ezta?

Txopiri hartu detsat https://mastodon.eus/@txopi

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] bababaltza eta gindillia

2019-02-10 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
EGUNERAKETA: artikulo hau ziberespaziuan erabilli eta gero, ekarpen 
interesgarri bi jaso dittudaz:

 * Eibartarrak zerrendan, jakin dot Eibarko etxe gehixenetan “baba
   baltza” ez dala nik pentsatzen nebana (/Phaseolus vulgaris
   <https://eu.wikipedia.org/wiki/Babarrun>/), ez bada eze /Vicia faba
   <https://eu.wikipedia.org/wiki/Baba>/-ri emoten jakon izena (nik
   “baba” modura ezagutzen nebana). Halan be, interneten billaketa bat
   eginda, ikusi dot ez naizela halan esaten doten bakarra
   
<https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oeh=frontpage=413=eu=baba=6>.
   Igual aldia basarrittar/kaletarren artian dago?
 * Sare sozialetan (Facebook) inkesta bat egin dot. “Zuen etxean,
   indabak "sakramentuekin" eta... gindillarekin, ala gindulla barik?”
   galderiari 42 lagunek erantzun detse, 48% gindilliakin, eta 52%
   barik. Oiñ kohorte ikerketa bat biharko litzake, oin dala 50 urteko
   datuekin konparauta, gindilliana antxiñatik datorren eta atzeraka
   egitten dabillen ohitturia dan, edo aldrebes. ;-)

Hamen ipiñi dot dana: 
https://eibar.org/blogak/orakulua/etl-akoatl-chili-aka-bababaltza-sakramentuekin-eta-gindillekin

O.

28/01/2019 22:19(e)an, Sosola Baserria igorleak idatzi zuen:
Bababaltzak berdeak dira bai. Bi klasetakuak egoten dira haundixak eta 
txikixak.
Baba gorrixak beste bi: pinttana (Gernikakua) eta baltz-baltza 
(Tolosakua).

Gurian pipar txorizerua inoiz bai, baina minik ez babatan.

Nire Samsung Galaxy smartphonearen bidez bidali da.

 Jatorrizko mezua 
Igorlea: leire narbaiza arizmendi 
Data: 29/01/2019 02:05 (GMT+07:00)
Nori: Eibartarrak zerrenda 
Gaia: Re: [eibar] bababaltza eta gindillia

KOntua da, neretako baba baltzak ez dira hórrek, gurian baba baltzak 
babak dira, hemenguak bertakuak, gaztalaniazko "habas".
Eta baba gorrixak (erretratukuak gurian baba gorrixak dira) ez dira 
jan gindillekin, nik hori menuko tabernetan ikusi neban lehenenengoz,

Eta gindillak jaten dira, e? Nahiko riojanuak gara alde horretatik :-)
leire, riojania

Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org 
<mailto:txikill...@eibar.org>) erabiltzaileak (2019 urt. 28, al. (17:24)):

Reflexiño kulinarixo honen harira

https://eibar.org/blogak/orakulua/etl-akoatl-chili-aka-bababaltza-sakramentuekin-eta-gindillekin

galdera bat eibarnautei. Zuen etxietan normala da bababaltza
gindillekin
    jatia?

    -- 
***

Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
eibartarrak-requ...@postaria.com
<mailto:eibartarrak-requ...@postaria.com>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] bababaltza eta gindillia

2019-01-28 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Reflexiño kulinarixo honen harira 
https://eibar.org/blogak/orakulua/etl-akoatl-chili-aka-bababaltza-sakramentuekin-eta-gindillekin 
galdera bat eibarnautei. Zuen etxietan normala da bababaltza gindillekin 
jatia?

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Afarimetrua

2018-12-24 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Nik be egingo neuke ba.
Jente barri asko sartzen dihardu, eta pertsonalmente pixkat ezagutzeko edo!
;-)
O.

30/11/2018 7:57(e)an, eibartarrak-requ...@postaria.com igorleak idatzi zuen:

Subject: Re: [eibar] Afarimetrua
Message-ID:

Content-Type: text/plain; charset="utf-8"

Ni prest

leire narbaiza arizmendi 
Rikardo Arregi sari banaketan afarixa egingo genduala esan genduan. Josu
M-k bota be egin zeban, baiña kasurik be ez.
Ala, Mikel L, etara afarimetrua!
leire n, afarizalia

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Armintxeko mobidak

2018-11-14 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa,

Kazetarixen artian, Bizkaiko Foru Aldundiko prentsa bulegua "El Bunker" 
ezizenakin ezagutzen da. Euren superindarran aldian, espeleologuon 
abotsa ezebeza da, baiña bueno, interesatzen bajatsue hauxe da gaur 
goizeko prentsa aurkezpenan aurrian esateko dakaguna:

https://saguzarrak.blogspot.com/2018/11/replica-la-comparecencia-sobre-armintxe.html

Ufalen arazuari buruz total galduta dabiz, eta ez dake idearik zelan 
konpondu. Arazuari garrantzixa kentzia, kriston negligentzixia da. 
Kobazulua esplorauta dagola diñue, ez da egixa; urak 8 metro igotzen 
dirala diñue, ez da hala; grabauak arriskuan ez dagozela diñue... EZ 
DAKIXELAKO nun dagozen beheko pisoko grabauak (guk behiñ baiño 
gehixagotan erakustera eskindu garan arren).

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Txomin Ugalde

2018-10-18 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
FUEko Txomin Ugalde eibartarrari elkarrizketia (urte askuan Irunen bizi 
da). Gipuzkoako azken 50 #speleo 
<https://www.facebook.com/hashtag/speleo?source=feed_text> urtien 
panoramikia.

http://www.periodicosubterranea.com/2018/10/entrevista-txomin-ugalde-presidente-de.html

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Zamorakuak, gitarrak eta biolintxuak

2018-07-06 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Lekeittioko Kurik aldizkarixan 3. alian, Zamoran 1960-70an preso 
izandako abadien erreportai luzia eta trepidantia. Nik, pertsonalmente, 
horri buruz EZ NEKIXAN EZER eta asko harrittu nau (jangoikozalia izan 
barik). Bertan, gure zerrendakide Jon Etxabek pisu haundixa daka. Hamen 
erreportajian irudi batzuk:

https://twitter.com/Txikillana/status/1015117256890703872

Aldizkari berian, "Gitarria ta biolintxuan" bertsuei buruz be, autore 
berak, harixari tiraka info harrigarri asko etara dau. Aurrekuan kontau 
neban blogian 
https://eibar.org/blogak/orakulua/gitarria-ta-biolintxua-kurik-3

Oker ez banago, rebistiori Eibarko liburutegixan dozue dagoeneko.

https://twitter.com/Txikillana/status/1015117256890703872

https://twitter.com/Txikillana/status/1015117256890703872

https://twitter.com/Txikillana/status/1015117256890703872

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] killer Markos Zapiain

2018-06-17 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Markos Zapiainen elkarrizketen definiziño ona entzun dot: "platerik 
hautsi nahi ez balu bezala aritzen den tipo hori, baina gero galdera 
bakarrarekin baxera osoa txikitzen duena".  Interbentziño honen harira

https://www.santelmomuseoa.eus/index.php?option=com_flexicontent=items=5316=30=eu=10213

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Ego Ibarra webgune barrixa

2018-02-17 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Eskerrikasko Bego! Bai, ondo erantzunda geratu da nere galderia.

Halan be, argazki fonduei buruzko zalantza orokorrak dakadaz (zuek 
dakazuezenak, edo "guregipuzkoa" moduko webgunetan dagozenak: Juanito 
San Martinena, adibidez). Hor dagozen argazkixetako batzuk seguraski ez 
dira Bolunburuk edo San Martinek etaratakuak (nik bat baiño gehixago 
dakadaz identifikauta). Zelan ipiñi leikixo copyright (edo copyleft) bat 
norberak egindakuak ez dirazen erretratuei?

Adibidez: nik erretratu asko dakadaz etxian, gehixenak neuriak 
egindakuak, baiña ASKO lagunak egindakuak, eta neri kopixak emonda. 
Hamendik urte batzutara, ni hiltzen naiz, eta nere familixakuak 
erretratuak XXX ekartiari emoten detsez, blokian; gero XXX elkartiak YYY 
erakundiari lagatzen detsaz, online ipiñi deixazen. Eta online bilduma 
hori ZZZ lizentziapian banatzen da... ze deretxokin?

Ondo dago lizentziak errespetatzia, baiña zalantza haundixak dakadaz 
hain tikismikis jartziak merezi ete daben... Eta barriro diñot ez 
nabillela zuengaittik bakarrik, Bego; konkretamente Wikipedian 
pentsatzen nago, han hgauza honekin oso zorrotzak diraz eta.

O.

15/02/2018 16:11(e)an, eibartarrak-requ...@postaria.com igorleak idatzi 
zuen:

Subject: [eibar] FW:  Ego Ibarra webgune barrixa
Message-ID:
<5CED74B230EB1543940DDAA0D8651941E073E3CC@neibarmail.eibarkoudala.local>

Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"

Egun on.

Ego Ibarraren webgunean dauden argazki gehienak -Udal Artxiboko banaka batzuk 
izan ezik- partikularrek  erabilera-lagapen bidez utzitakoak dira, hau da: 
webgune honetan argitara emateko berariaz eta idatziz lagatakoak. Beraz, ezin 
dira beste inon argiratatu eta gu ez gara nor guri utzi dizkiguten argazkiak 
beste inori emateko.

Horrelakoxea dugu Bolumburu argazki-bilduma ere, webgunean jartzeko utzi 
zigutena, batik bat, funts horretan azaltzen direnen berri izateko edo nortzuk 
diren jakiteko. Zaila izango da, gehienak 1901-1925 tarte horretakoak direlako.

Hala ere, Ego Ibarrak inoiz  gutxitan  egin izan du bitarterkaritza lana argazki-lagapenaren 
kontu honetan. Esate baterako:  Eibarko "gerrako umeen" argazki batzuk,  Alcala de 
Henareseko Unibertsitateak antolatutako " erakusketa ibiltarian daude, Unibertsitate 
madrildarrak  argazkiak eskatu, guk argazkiok utzi zizkigutenengana jo eta, haiek, idatziz, 
onespena eman zutelako erakusketa horretan beren agiri horiek jartzeko.  Baina hori ez da, ez 
legez eta ezta izatez ere, gure lana edo zeregina.

Azalpen horiekin Oierrek egindako galderari erantzun diodalakoan agurtzen 
zaituztet

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Ego Ibarra webgune barrixa

2018-02-13 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Aupa, Begoibarrak & Ciak itxura aldaketia egin detZe webguniari. 
Zorionak! Oso itxura ona daka.

Halan be, zalantzia dakat: bertan agertzen dirazen irudixen lizentzia. 
Erabilpen librekuak dira? Copyrighta dake? Zeiñen esku? Ze baldintzatan? 
Hori argitzen daben adierazpenen billa ibilli naiz webgunetik zihar, 
baiña ez dot ezertxo be topau. Batez be Bolunburun argazki txortia 
interesatzen jata https://egoibarra.eus/eu/argazkiak/bolunburu-fondoa

Iñok argittu leike hori?

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Estiballesen bertsua

2017-11-27 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Iturrin bidez jakin dot mobida honena (EH Bilduko zinegotzia, Ramon 
Rubial fundazioaren ekimen batera gonbidatua. Arkaitz Estiballes 
bertsolaria da, eta euskal ezkertiarren konfluentzia aldarrikatu du 
bertso batean):

https://twitter.com/DenisItxaso/status/93475366368000

Zer eresten detsazue? Momentuz, nere ustez ames politta baiño ez da; 
jakiñekua da PSE-n euskal joerakuak minorixa minimua dirazela... ezker 
abertzalian be ez neuke esango konfluentzia horrek askori "tilin" 
egitten detsanik... eta gaur egunian EH-ko jaurlaritzetako giruan 
intzentsu usain larregi dago.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] 1950ko argazkixak: iñor ezagutzen?

2017-11-21 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa,

Dokumentaziño bihar bat egitten nabil (euskal espeleologiaren historia), 
eta horren barruan Eibarren funtzionau zeban lehelengo taldeko kidiak 
identifikau nahiko neukez, hónek argazkixetan agertzen dirazenak:

https://eibar.org/blogak/orakulua/50-hamarkadako-espeleologo-eibartarrak

Dato gehigarri batzuk:

 * 1950 inguruko espeleologo eibartarrak Aranzadi Z.E.ko kidiak ziran
   berez; Club Deportivoko Espeleologia Sailla 1965 aldian sortu zan,
   Jose Mari Tellerian gidaritzapian. Jente hau zaharragua da, gaur
   egunian 90-100 urte artian izango leuke, biziko balitz.
 * Kide ezagunena Juanito San Martin da, eta hori idetifikauta dago
   jakiña; elkarrizketetan bestien izen batzuk be jaso dittudaz: Miguel
   Etxeberria (Julian Etxeberria, Eskola Armeriako zuzendarixan semia;
   itxuraz Deporren zine proiekzionista ibilli zan gero), Jose Luis
   Vitoria, Eibar apellidoko bat (“Maltza” edo “Maiza”), Arrieta
   abizeneko beste bat, Larrea abizeneko beste bat...
 * Argazkixetako bat Madarixan etarata dago, eta beste hirurak
   Gesaltzako Lizunian (Arantzazu, Oñati), 1951an. Aranzadi ZE-k “I
   Cursillo de Iniciación a las Ciencias Naturales” egin zan, eta
   paraleloki Espeleologia Sailak Gesaltzako esploraziño jardunaldi
   batzuk egin zittuan. Bertan Errenteriko, Tolosako, Oñatiko eta
   Eibarko espeleologuak ibilli ziran, eta Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe
   sisteman egindako lehelengo esploraziño “serixua” izan zan.

 Galdetu etxeko nagusixei, mesedez. Edozein komentarixo eskertuko detsuet!

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Akebai Eibar

2017-06-28 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Ta? Ze? Dana ondo? Lortu dozue zorixoneko rekorra?

Euforia poziktibo/kolektibua pasatzen jatsuenian kontau mesedez, zetan 
geratu dan izenan asunto hori. Imajinatzen dot "omertá" tipoko bat egon 
dala azken astietan, "eibartarrak" zerrendan honen kontura dagon 
ixilttasun sepulkralakin nik hori ulertzen dot behintzat. Baiña 
diasporan bizi garanok ezin garanez billeretara juan, ez gara ezekin 
enteratzen, eta nik neuk behintzat ondoezakin segitzen dot.

O.

Sosolak:

Mezu elektronikuek gauza asko erreztu ditzakete, baina batzu-batzutan zaildu 
eta korapilatu ere bai. Uste dut puntu honetan zuzeneko jarduna dala egokixena, 
aurrez aurrekoa. Hitzordua jarri eta ausnaketa partekatua egitea da egokixena 
egon leikezen zalantzak argitu eta ostianguak (txarrauak) sustarretik 
ezabatzeko. Horra  proposamena. Andirao elkartean tokixa hartu geinke nahi 
bada. Animo!

Enrike

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Akebai Eibar

2017-05-19 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Nik be disgusto haundixa hartu dot; "akebai" forma horren kontra 
burruketan nabil nere umiekin eta... honekin enteratzen badira, zer 
esangotset??

Gauza bat da erderakadak onartzia -zuek ipiñittako adibidien modura-, 
eta bestia aktiboki inkorporatzia, bedeinkatzia eta bultzatzia.

Nik ez dakitt zer dago egitasmo horren atzian, gauza ona seguraski, 
baiña izenana larrapastada potolua izan dala uste dot, eta protestei 
ezin detsazuela ezikusixana eiñ, Asier (hire erantzunak irakorritta 
"baloiak kanpora botatzen" habillela begittantzen jatak).

Rectificar es de sabios, esaten juek.

O.

19/05/2017 10:14(e)an, eibartarrak-requ...@postaria.com igorleak idatzi 
zuen:

From: Aintzane Agirrebeña<aintz...@yahoo.es>
To: Eibartarrak Zerrenda<eibartarrak@postaria.com>
Subject: [eibar] Rv:  Akebai Eibar
Message-ID:<442473050.2032977.1495181435...@mail.yahoo.com>
Content-Type: text/plain; charset="utf-8"

Ba, Leire, justu adibide hori ipini dot ez dalako lexikal hutsa. Guk guztiz lexikalizauta 
dakagu hori berbiori gaur egun, baina oiñarrixari begiratzen badetsazu egitura bat dago: 
de + rigor eta gaiñera guk deklinau egitten dogu: derrigorrian. Zuretako ez baina 
"Akebai" be lexikalizauta dago honezkero askondako.

Aintzane
  (uste dot lehen Leireri bakarrik juan jakola mezua...)

 El Jueves 18 de Mayo de 2017 16:38, leire narbaiza 
arizmendi<txarg...@gmail.com>  escribió:
  
  Uste dot ezin dirala konparau. "Derrigor" kontu lexikua da, eta "akebai" 
egiturakua. Bata hizkuntzian azala da, eta bestia sakonagua.
Normalizau, legitimau eta guai bihurtzen dau. Hori da nere kezkia.
Hizkuntzia ez dago iñoiz geldi, baiña oiñgo arazua da beti daguala erderaren 
bidetik, ez bere bidia egitten.
Pidgin bat sortzen gabiz
leire n

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Ibarretxe, Zubiaga, Biurrun

2017-04-24 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Jojojo
Ba, zer esangotsuet, ni neu be Atxagakin bat.
Nere ustez, galdeketetan hasi baiño lehen, abertzaliak bihar assko 
dake, herrixan gehixengua independentzian alde jartzeko. Bittartian, GED 
tipoko dinamikei ez detset zentzu haundirik hartzen.

O.

24/04/2017 16:41(e)an, eibartarrak-requ...@postaria.com igorleak idatzi 
zuen:

Atxagarekin ez dira ausartzen jada... ?

Jaja Iban. Bai, seguruaski ez diote Gure Esku Dagokoek berriro deituko.

Uste dut Iban Zaldua hitzaldi honetaz ari dela, Otsailaren 1ean Tolosan
egin zen mahainguru bat

http://ataria.eus/tolosaldea/1486048146251  kronikatxo bat
https://www.youtube.com/watch?v=Nxa7UyQDpJM

Laburtuz, Gure Esku Dagoren galdeketei alferreko festatxoa irizten die
Atxagak, eta halaxe esan zuen. Kataluniako prozesuaren kontra ere hitz egin
zuen.

Bideoa ikusteko lana hartu nuen eta bi gauza pentsatu nituen.

1) Ibanek dioen horixe; ez diotela berriro deituko Atxagari, badaezpada.

2) Harrigarriena moderatzailearen despiste eta doinu aluzinatua egin
zitzaidan: bideoa ikusita, badirudi pentsatu ere ezin dezakeela pentsatu,
norbait adostasunaren dinamika buenrollista horrekin ados egon ezin
daitekeenik. Ezin sinetsita ageri da moderatzailea, nondik irteten zaion
Atxaga.

Ze, hemen, desberdinen arteko adostasun minimoak eta bla-bla-bla, baina
eztabaida benetakorako prestutasuna den bezalakoa da. Eta beste joera hori,
"gu ta gutarrak" elkarrekin gaudenean, beste pentsamendu bat adieraz
dezakeen norbaiten hitza entzutea, biraoa.

Luistxo

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] todo en orden

2017-02-27 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Zerrendako mezuak jaso dittudaz, azkenian... gauz goizian.

Esango neuke  "digesta" normalian baiño gehixago atzeratu dala (Edu eta 
Garin erantzunak ots 22kuak dira, nere "reklamaziñua" ots 26kua, eta 
digesta gaur jaso dot, ots 27).

Listo dana beraz!

Hor dakadaz umiak, Minecraft horretan lehelengo pausuak emoten. Itxura 
ona daka. Txarto ulertu ez badot, ni be sartu neike jokuan, lantokittik 
adibidez, eta nere umiekin interaktuau "mundu" horretan?

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Alfabetatze ludikua

2017-02-26 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa!

(oharra ARRATEKO AMA: azken mezuak ez dittudaz epostan jaso. Izan be, 
iñok erantzun ez zebalakuan, webgunetik sartu naiz zerrendara, harixan 
ref-a hartu eta sare sozialetan laguntzia eskatzeko asmoz eta... han 
topau dittudaz Edu eta Garin mezuak, irakorri barik nittuanak. Hori 
POSTARIAtik izan da, GMANE-ko artxibua "not found" agertzen jatalako. Ez 
dakitt honek zerikusirik izango daben)

Hau esanda... eskerrikasko Edu eta Gari! Zuen hari horretatik tiraka 
hasiko naiz, baiña zalantza barik, umien euren iritzixak ondo kontuan 
hartuta. Nere bildurra zera da, ia ni neu ez naiz engantxatzen... (glub).

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Alfabetatze ludikua

2017-02-22 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Aupa,

Aholkua eskatzera nator; eta hau geek-lurker-ciberguayez betetako gela 
illuna danez, etxata leku egokixagorik okurritzen, twitter, feisbuk eta 
zera horrek baiño hobia.

Seme zaharrena edade kritiko xamarrian dakat (8 urte), teknologia 
aldetik: ondiok ez dau mobillik (irmoki) eskatu, baiña bere lagun 
gehixenak badake, eta badakigu laster etorriko dala esijentzia. 
Bestalde, interneten-eta badabil, ondiokan http://www.friv.com/ eta 
halakuetan, baiña bere lagun batzuk herriko cibercafera-eta juaten dira, 
joko “aurreratuaguetan” ibiltzeko, tiruak eta; gurasuengandik ezkutuan, 
bistan da.

Orduan; neri jokuen mundua etxata pitorik be interesatzen, baiña ikusten 
nabil denpora bat eskindu biharko detsatela. Gure umiekin hortan 
jokatzeko, mundu hori pixkat ezagutzen hasteko, eta batez be nun 
ibiltzen diran pixkat ezagutzeko (ez dot eurak egitten dabena kontrolau 
nahi bez, e? badakitt eziñezkua dala, eta etxata oso osasungarrixa 
iruditzen be). Joko batzuk deskargau, eurekin jokatzen hasi... (etxian 
ADSL-a dakagu, eta 3 ordenadore). Gaztien sare sozialekin be, bardin 
egin nahiko neuke.

Ez dakitt nundik hasi. Asko eskertuko neuke aholkuren bat.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Iturburu eraikitzen (1976-1977)

2017-01-10 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Asier Sarasuak:

Neuk be egin neban erromerixiori, aittakin ;)
Oin, pentsatzen, gogoratzen dot Aixolako obrak ikustera be juan
nitzala aittakin.
Ez dot uste bereziki obrazalia zanik gure aitta, baina beittu. Ointxe
etorri jataz burura horrek irudixok: aittan eskutik, Aixolara eta
Estixara.
Memorixia zer dan.
Ba obrazaletasun hori belaunaldi horretako kontua izango zuan kontizu. 
Gu be aittakin juan giñuazen-eta Aixolako parajia azkenengotz ikustera, 
presia bete aurretik.

Bide batez, eskerrikasko Estixa izenan gaiñeko argibidiengaittik!

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Iturburu eraikitzen (1976-1977)

2017-01-09 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Gure amak-eta "Eztixa" esateetsek paraje horri. Izen kuriosua begittandu 
jatak beti, eta ez dakitt zerena dan (basarrixa? basoren bat?).

Toponimuari buruz zer dakak esateko, Asier?
O.

09/01/2017 13:53(e)an, eibartarrak-requ...@postaria.com igorleak idatzi 
zuen:

Subject: [eibar] Iturburu eraikitzen (1976-1977)
Message-ID:
<cahxwuj+-vj8qvxpi4_mcqrkv-uph6e2uchd4gjzagys7sgc...@mail.gmail.com>
Content-Type: text/plain; charset=UTF-8

Gabonetan erretrato zaharren artian ibili naiz, papel zaharrak
antolatzen, eta Iturburuko erretrato batzuk agertu jataz.

Zerrenda honetan "iturburutar" dexente dago ta...
(ni neu ez)

https://www.flickr.com/photos/asarasua/albums/72157676922427602

1976-1977 negua izango da. Ikastolia eraikitzen (urtebete lehenago, biharbada?)
1978ko udabarrixan inauguratu zan, oker ez banago.

a.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Morales

2016-11-21 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

21/11/2016 15:20(e)an, Oier A igorleak idatzi zuen:

Gaur ere Morales eibartarra protagonista, Ortuzar, Urkullu eta Mendiarekin
laukotea osatzen:
http://www.berria.eus/albisteak/128901/euskara_ikastea_b2_arte_doakoa_izatea_adostu_dute_eajk_eta_pse_eek.htm

EAJ eta PSE arteko akordioari buruz Berrian argitaratutakoan euskararen
inguruko zenbait gai aipatzen dira, tartean B2 mailara arteko euskara
ikasketak doan izatea. Hori irakurrita Morales berarekin akordatu naiz. Ba
ote daki euskaraz? Institutu garaian esango nuke ez zekiela. Klasikideak
zer dio? Ikasiko ote zuen harrezkero?

Oiñ ez dakitt. 23 urte dira ez naizela berakin izan...
Lehen baiña, ez zekixala esango neuke (erreserbekin: izan be, espainolez 
ikasten genduanon artian baziran hainbeste "kriptoeuskaldun", ni neu 
adibidez).

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] elkarrizketa ederra Luistxori Berrian

2016-11-21 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

21/11/2016 15:20(e)an, Eduk idatzi zuen:

Zein "kalifikatibotaz" ari zara

"Mespretxua" eta "harropuzkeria". Zuk izango dozu grabaziñua, baiña 
esango neuke nik ez nebazela hórrek berbak erabilli. ;-)

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] elkarrizketa ederra Luistxori Berrian

2016-11-21 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

21/11/2016 8:13(e)an, Markosek idatzi zuen:

zentsura izugarria. Dezentzia apur bat mesedez, Edu
Uste eze Eduri mamboa gustatzeakola ;-) Espeleologuei egindako artikulo 
honetan be bere "uztako" kalifikatibo batzu sartu zittuan, gero Bizkaiko 
Diputaziñokuekin eztabaidia ekarri deskuenak...

/http://www.berria.eus/paperekoa/1833/038/001/2016-10-21/harpe_diem.htm/

Zelan zan hori? "Que la realidad no te estropee un buen titular"...? 
Kazetari aluak! :-P

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Harpidedun berria: Enrike Sosola

2016-11-04 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Sosolak:

Halako baten, Josek,
aittajaunak haserre sententzia bota zuen arte : "lagaixozue bakian,
esagoitxu esan biharrekuak berak nahi dabenian".

Aittajaunak bai jakin!
Hamen be, eibarorgen, asko erreparatzen jetsegu atso-agurien esanei ;-)--

***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Árraka (lehen: Birjiñapia)

2016-07-11 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
11/07/2016 12:00(e)an, eibartarrak-requ...@postaria.com igorleak idatzi 
zuen:

Guk jokatzen genduan ba!
Baina jakina, hi skoz gaztiaua haiz, Oier;
eta foballian ibiliko hitzan egun guztia, gaiñera XD
Ez gizona! Baiña Mekolan eta Itzion behintzat ez zuan joko "izarra" 
precisamente, eta ni hortik gitxittan urtetzen nintzanez...

Hi 1969kua haiz, ni 1972kua ;-)

Dana dala "zuek" diñuanian, zeintzutaz habil, familixakuetaz? Izan be, 
zuenian euskal "esentziak" gordetzeko zaliak izan zariela uste juat, eta 
igual joko fosillak jokatzen ibilli zarie enterau barik :-P. Kalian 
jokatzen zan joko hori? Populatxuak, esan gura dot.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Birjiñapia

2016-07-10 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Enekok:

Eta grazia egin dit argazkiak duen oharra:* "Aquí, Fernanda, hacía
astillas"*
Hori idatzi duenak nik dudan gogorapen berdin-berdina dauka.

Nire  kontakizunean "abarrak" idatzi nuen, baina "ezpalak" esan nahi nuen,
barkatu akatsa.
Nire deskribapenean aldatzea hobe.

Eginda.

Bestalde, Elenak atera duen Ego-gain kalearen haritik, Oierren gustukoak
diren zirrikitu bat gogoratzen dut.
Isasi kalea baino beherago geratzen zen harriztatutako kale zaharraren
azken peoratik sartu (aurrerago panaderixia, Genoveva arraindegia, ...
zeuden) eta etxearen azpitik L edo kurba bat eginez, Ego-gainera ateratzen
zinen, labaderora edo...
Bai, pasabide hori ezagutu dot nik, pegora barrutik O'Donellera urtetzen 
zebana. Panaderixa zaharra be gogoratzen dot, danetik pixkat saltzen 
zebenekua.

Bertan, árraka (http://www.eibarko-euskara.com/node/11426) - gure garaian
"Tako y arra" -, jolasteko (http://blogak.eus/euskarazoak/tako-eta-arra  )
zapata-takoiak saltzen zizkigun zapatari batek zeukan bere tailertxua.
Joko hori, barriz, nik umetan ez neban jokatu. Takoiak-eta gogoratzen 
dittudaz, baiña esango neuke "en vias de extinción" zeguala ordurako. 
Jokua bera jokatzen ez dakitt iñoiz ikusi ete neban.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] erreka Ego-gain kalean

2016-07-06 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

06/07/2016 9:55(e)an, eibartarrak-requ...@postaria.com igorleak idatzi zuen:

zatiren bat 1960-1961 urtean
Ikus:

http://2.bp.blogspot.com/-t3Nnm3iPyjY/UZvzZSF6qJI/EVo/A2KWHYzOfq0/s1600/SJ0631_plazaola+1960.JPG
Argazki horri buruz, Javier Martin Lapeyran oharra bereziki 
interesgarrixa da:
"SJ0631: cubricción del Ego con pórticos de hormigón en la calle 
Odonell, actual Ego-Gain. Al fondo se aprecia el primer tramo cubierto 
con bóvedas de mampostería y relleno de escombros, construído en 1906, 
que no pudo detener la bomba que cayó sobre él en la Guerra Civil. Los 
técnicos que valoraban su fortaleza como refugio dijeron que aguantaría 
un impacto de ese tipo, pero un obrero que había participado en su 
construcción sabía que no era un lugar seguro y alertaba de ello a los 
vecinos."

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Birjiñapia

2016-07-04 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Alexek:

Zerrenda hontan oso gitxi edo ixa ezebez idazten naizen hoietakua naiz, baina zure 
"artikulillo" hau hasieratik bukaerara irakurri dot eta pilabat gustau jata, 
benetan gusto haundiz eindako lana eta Eibar zelakua zan gehixao ezagutzeko balioko 
deztana.
Pozten naiz. Erretratu zaharretan murgilduta "denboraren makinan" biaje 
parebakuak egin leikez ;-)

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Birjiñapia

2016-07-04 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Nere ondorixuekin eta argazkixekin artikulillo hau prestau dot:
http://eibar.org/blogak/orakulua/birjinapian-deikadia
Ez dakitt ondo ulertuko dan, baiña neretako behintzat bllaketia 
superinteresgarrixa izan da, eta pillua ikasi dot.

Eskerrikasko danori!
O.

09/06/2016 12:29(e)an, Oier Gorosabel Larrañaga igorleak idatzi zuen:

Eskerrikasko Eneko!
Sustatun ipiñi duan grabau hori da neuk faltan nekan perspektibia. 
Dana argittuta.

http://sustatu.eus/eastigarraga/1465466402
Zeiñek egindako grabaua da ba? Firman J. Serrano edo distingitzen 
juat. Librururen baten argitaratuta dago?

O.

Enekok:

Serafinek eta akordatuko dira hobeto, baina nik tunel bat oroitzen dut
Casino Amistad izandakoaren parketxoaren azpitik, (etxe hori 1971-72ean
bota zuten eta lagun bat bizi zen bertan).

Inguruan bizi nintzen eta etxe horrek bere aurrean parketxoan sarritan
jolasten genuen. Pare bat banko zeuzkan eta espaloia baino metro erdi
gorago (Ikus argazkia
<https://3.bp.blogspot.com/-qkJDjWwjq7w/VxvsDk0gPEI/IM4/plPtccpZ4NIk9Pt2luDnhUXos2ObOChhwCLcB/s1600/SJ1221_plazaola%2B1971_72.jpg>)
zegoen. Birjinapeko tunela parketxo horren azpitik zihoan, etxeari
paralelo, gero kurba eginez dosdemayora/errekara bajatzeko.
Baina nire garaian kalbeto kaletik tunelera sartzea bazegoen, eta sartzen
ginen jolastera edo, 15-20 metro inguru barrura joan, baina ezin zen jaitsi
errekaraino. Itxita zegoen hor, gutxi gora behera beste argazki honetan
<http://2.bp.blogspot.com/-WO3HrdCImvw/TaDa5iS1gMI/AeI/XEQZTZjGxbk/s1600/SJ00101_plazaola+1953.JPG>
1 ipintzen duen tokian.

Kalbetoian harrizko aldapatxo bat zegoen, komestible denda bat zeukan
etxeraino bajatzeko (Monikaren denda uste dut), eta aldapatxo horretatik
eskumara jota, parkearen azpitik, hasten zen birjinapeko tunela.

Beraz, nire garaian behintzat eta supongo etxe hori egin zenetik gutxienez,
90 graduko kurba egiten zuen bideak. Beharbada lehenago zuzenean joango zen
gaur egun "Dardai" (eta ez "Ardai") dagoeneraino.

Sinistu ezina bada ere, aipatu dudan Kalbetoiko aldapa horretan, 1970ko
Eibar industrialean, koltxoietako artilea astintxen zuten Kalbetoiko
bizilagunak eta aizkoararekin ekonomikarako abarrak prestatzen zituzten
kalean bertan!

eneko

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Kale misteriotsua

2016-06-13 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Asierrek:

Iñungo pista barik, baina zeozer esatekotan, Barrenkalia esango neuke.
Nahixagoko neuke Arraindikalia izatia, baina nik dakidala, ez dago
Arraindikaleko erretratorik. Ustez, behintzat, Arraindikalia estuagua
ei zan (eta Ospittaleko ziharra estuagua eta txikixagua).

Oin dala urte batzuk Arraindikaleko erretratoren baten bila ibili
nitzan, baina ez neban ezer lortu. Arraindikalekuen bazkarixa be
eitten zeben oin dala gitxira arte (Arraindikalian jaixotakuen arteko
bazkarixa).

Oier, Arraindikalia dala enteratzen bahaiz, abixaidak, mesedez;)
Mikel Lizarraldek argittu dau: Barrenkalia da, 1900ian, eta erretratua 
Kajoitxuna da.

Hain zuzen be! Ez dot ezer esan, baiña nere esperantzia irudixa 
Arraindikalekua izatekua zan. Ni be konturatu naiz ez dagozela horko 
argazkirik (imajinatzen dot kale pobriak izango zirala, jauregi eta zera 
espektakularrik bakuak), eta albiste haundixa izango litzake horko irudi 
bat. Erretratorik ez badago be grabaua, marrazkixa, kuadrua... Enekok 
Birjiñapekua topau daben modura.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Kale misteriotsua

2016-06-11 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Hau antxiñako Eibarko ze kale dan iñok ba ete daki?

https://pbs.twimg.com/media/CkptRcAXEAAMlJY.jpg

Ez dirudi gaur egun esistitzen kaleren bat danik: estu xamarra, aldapan 
behera datorrena... kasko zaharreko kale desagerturen bat izango dala 
pentsatzen dot nik (Arraindikalia, Ospittalekua, Barrenkalia...). Iñok 
zehaztasun gehixago emon leike?

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Birjiñapia

2016-06-09 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
09/06/2016 12:38(e)an, eibartarrak-requ...@postaria.com igorleak idatzi 
zuen:

Ederrak argazkiak. Nire jakinmina piztu duzue, eta gozatua hartu dut. Ni 
Kalbetoinikola petoa naizelako (bertan etxea eta bertan gurasoen taberna).

Tortilla pintxorik onenekin, bide batez esanda ;-)

  Bere garaian 'Judea' deitzen zioten, zegoen komertzio ugariarengatik edo 
merkatari zikoitzengatik. Orain Bilbo Zahar kalearen ikerketa bat hasi beharko 
zenukete / genuke.

P.D. Kuriosua ere, Oierrek eibartarrak zerrendara mezuak bidaltzeko bidaltzeko bere 
emailean duen laburdura: "los ciberguays"
Jakik, Imanol, "in illo tenpore", gure komunidade hau sortu eta izena 
aukeratu biharra etorri zanian, 3-4 izenen artian hautatu bihar izan 
genduala. Mayorixiak "eibar.org" izen soso xamarra aukeratu bazeban be, 
nere botua "los ciberguays" izenandako izan zuan. Horren 
reibindikaziñua-edo dok ;-)

  1   2   3   4   5   6   >