Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread leire
Bertokok: Burdi bete isun daroat, beraz zureak itxaron beharko dau. Hala ere komenigarria, zuek Tal-ibandarron Kontseilukook, jendaurrean, plazan, azaltzea horrelakoak egin ezkero ze zigor mota jagokon eta zigorra kentzeko ze aukera dagoen. Errekurtsoa prestatu eta legelaria

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Xabier Mendiguren
Leirek: Elenak esango dau nik baiño hobeto, baiña: El desconocimiento de la ley no exime de su cumplimiento. Beraz, kontuz ibili. Eta EIBARKO erabili. Lege-kontuetan hala da, baina erlijioan, oroitzen naizenez, bekatu mortala egiteko baldintzetako bat zen hura bekatu zela jakitea, bestela ez

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Asier Sarasua
Eibarreko esatea non sartuko dugu: araugintza zibilaren mailan, ala eibartasunaren erlijioaren barrutian? Ez batian eta ez bestian. Pekatu mortalen artian. a. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Xabier Mendiguren
Erlijioan beraz, bete-betean. Bide batez, norbaitek ni BeasainEKOA naizela esanez gero, beste horrenbeste: anatema. Hala ere, nire duda: paradigma horretan, Eibartik, Eibarko baina EibarrERA esaten duzuela uste dut. Zuzendu, oker banengo. Gurean, Beasaindik, Beasaingo, Beasaina. X. El

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread markos zapiain
arraioa, askoz be koherenteagoa eta dotoreagoa da Beasaingo paradigma Eibarkoa baino! - Original Message - From: Xabier Mendiguren To: Eibartarrak zerrenda Sent: Thursday, October 27, 2005 11:32 AM Subject: Re: [eibar] Penitetzia "eibarrEko" Erlij

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Xabier Mendiguren
Aizu, ez naiz hasiko y tú más-ka, baina Beasaiñekua errepikatzen baduzu, argi ibili! X. El 27/10/2005, a las 11:45, [EMAIL PROTECTED] escribió: XAbierrek: > Erlijioan beraz, bete-betean. > Bide batez, norbaitek ni BeasainEKOA naizela esanez gero, beste > horrenbeste: anatema. ---Ez, bakarrik

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Asier Sarasua
Hala ere, nire duda: paradigma horretan, Eibartik, Eibarko baina EibarrERA esaten duzuela uste dut. Zuzendu, oker banengo. Gurean, Beasaindik, Beasaingo, Beasaina. Hola da, EibarrEra. Eibar inguruko hizkera gehixenetan (Debagoienian, Urola-kostan, Goierrin, Durangaldian...), -r- galtzeko

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Xabier Mendiguren
Barka ezak zuzentzea, Asier, baina oker hago, Bokal arteko r-ak galdu egiten ditugu, sarri, baina kasu honetan ez dago r galtzerik. Beasainera balitz jatorrizkoa, eta hor r galdu, Beasainea esango genuke. Era berean, mendira mendia ahoskatzen dugu, baina ez dugu batuzko mendia-rekin nahasten, hori

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread leire
Asierrek: Eibar inguruko hizkera gehixenetan (Debagoienian, Urola-kostan, Goierrin, Durangaldian...), -r- galtzeko joera haundixa daukazue, gehixenbat atzizki jakin batzuetan: Nora: etxera etxea, zarautzera zarautza... Hau, Debagoienian eta durangaldian...ez! Eibarren ez dago

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread leire
Xabierrek: Barka ezak zuzentzea, Asier, baina oker hago, Bokal arteko r-ak galdu egiten ditugu, sarri, baina kasu honetan ez dago r galtzerik. Beasainera balitz jatorrizkoa, eta hor r galdu, Beasainea esango genuke. Era berean, mendira mendia ahoskatzen dugu, baina ez dugu batuzko

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Asier Sarasua
Barka ezak zuzentzea, Asier, baina oker hago, Bokal arteko r-ak galdu egiten ditugu, sarri, baina kasu honetan ez dago r galtzerik. Beasainera balitz jatorrizkoa, eta hor r galdu, Beasainea esango genuke. Beasaingo kasuan ez deuat diskutiduko, baina Urola-kostan forma bixak

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Serafin Basauri
Eibarren, zaharrok behintzat, Andoiango, Irungo, Azkaingo, Beasaingo, Mondragoko, ...; gaztien artian Andoianeko, Iruneko, Beasaineko, Azakaineko, Mondragoneko... be entzuten dira. Eibarko euskeran, zaharrondako behintzat, araua dala esango neuke: kontsonantez amaitzen diran leku-izen

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Asier Sarasua
Eibarko euskeran, zaharrondako behintzat, araua dala esango neuke: kontsonantez amaitzen diran leku-izen berezietan -GO 'n'z amaitzen diranian eta -KO bestelakuetan. Ikusi: Imanol Laspiurren /Eibarko euskeriaren deklinabidia /57 eta 58 orrialdeak (58. ean GorlizEko be badakar). Eta

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread leire
Serafiñek: Eibarko euskeran, zaharrondako behintzat, araua dala esango neuke: kontsonantez amaitzen diran leku-izen berezietan -GO 'n'z amaitzen diranian eta -KO bestelakuetan. Ikusi: Imanol Laspiurren /Eibarko euskeriaren deklinabidia /57 eta 58 orrialdeak (58. ean GorlizEko be badakar).

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread leire
Serafiñek: Eibarko euskeran, zaharrondako behintzat, araua dala esango neuke: kontsonantez amaitzen diran leku-izen berezietan -GO 'n'z amaitzen diranian eta -KO bestelakuetan. Ikusi: Imanol Laspiurren /Eibarko euskeriaren deklinabidia /57 eta 58 orrialdeak (58. ean GorlizEko be badakar).

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Asier Sarasua
ba bai, gaztia zaralako. ---Eta Madildarrak? Madrilleko ala Madrilgo? Neuk Madrilleko esango neuke, gaztia naizelako:-) Esango neuke zaharren artian 'Madril' dala toponimua, eta horren eratorrixak: madrildik, madrilgo... asier ___ Adi gero,

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread leire
Asierrek: Esango neuke zaharren artian 'Madril' dala toponimua, eta horren eratorrixak: madrildik, madrilgo... Badakitt Serafiñek esan dabela eta gure relijiñuan goi gradoko gurua dala (ez hasarratu, Serafin, kariño haundixakin diñot-eta. Baiña zaharren artian beti-beti da -go? ala forma bixak

RE: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Egoibarra - Eibarko Udala
Jope ez nekixan hain zaharra nintzanik... Esango neuke zaharren artian 'Madril' dala toponimua, eta horren eratorrixak: madrildik, madrilgo... asier ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Elena laka
Leirek: Elenak esango dau nik baiño hobeto, baiña: El desconocimiento de la ley no exime de su cumplimiento. Beraz, kontuz ibili. Eta EIBARKO erabili. Leire, boligrafo gorrixakin Espainiako Código Zibilak, literalmente: la ignorancia de las leyes no excusa de su cumplimiento. Euskaraz ere

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-27 Thread Serafin Basauri
Bai! 'n'z amaitzen direnetan bai behintzat. Eibarren e! Serafin [EMAIL PROTECTED](e)k dio: Asierrek: Esango neuke zaharren artian 'Madril' dala toponimua, eta horren eratorrixak: madrildik, madrilgo... Badakitt Serafiñek esan dabela eta gure relijiñuan goi gradoko gurua dala (ez

Re: [eibar] Penitetzia eibarrEko

2005-10-26 Thread Bertoko
Burdi bete isun daroat, beraz zureak itxaron beharko dau. Hala ere komenigarria, zuek Tal-ibandarron Kontseilukook, jendaurrean, plazan, azaltzea horrelakoak egin ezkero ze zigor mota jagokon eta zigorra kentzeko ze aukera dagoen. Errekurtsoa prestatu eta legelaria aukeratzeko