Re: [eibar] Bloga esportatzeko aukerarik?

2021-06-23 Thread Mikel Iturria
Mila esker, Igor.

Asierrek esandako bidetik ni neu ere.

Garai batean gorde egiten nituen apunteak ordenagailuan, baina bada jada
zenbait urte ez dudala hori egiten.

@iturri

Asier Sarasua  igorleak hau idatzi zuen (2021 eka. 23,
az. 14:34):

> aupa Igor!
>
> Teknikoki ez dakit honek zer esan nahi daben (erabiltzaile
> arruntontzat, diñot), baina oso itxura ona dauka.
>
> Uste dogu dana goxo-goxo dagola gordeta sarian, baina egixa da
> kataklismuak be gertatzen dirala eta ixa 20 urteko jarduna galtzia
> egun batetik bestera latza litzake.
>
> eskerrik asko!
>
> a.
>
>
>
> Hau idatzi du Igor Leturia (i...@leturia.eus) erabiltzaileak (2021
> eka. 16, az. (19:56)):
> >
> > Kaixo,
> >
> > Beno, azkenean egin nuen programatxo bat neure blogaren edukiak blogetik
> jaitsi eta lokalean gordetzeko. Artikulu bakoitzeko karpeta bat sortzen du
> (izenean data eta izenburua jarrita) eta barruan artikulua gordetzen du
> html eta docx formatuan (neurri batean behintzat formatua mantenduta), eta
> irudiak ere bai. Erantzunak ere jaitsi ditzake nahi bada, fitxategian
> bertan edo aparteko batean. Behin dena jaitsi eta gero, hurrengo batean
> berriz exekutatzen bada azken hartatik berriak direnak soilik identifikatu
> eta jaisten ditu (edo, nahi izanez gero, denak begiratuko ditu banan-banan
> aldaketen bila). Probak egin ondoren, ordu erdiren batean jaitsi zituen
> nire ia 700 artikuluak.
> >
> > Programak Eibar.org-eko beste blogak jaisteko ere balio du. Programa
> zuokin partekatu nezake edo software libre gisa jarri ere bai, baina
> lehenago zerrendakoekin eta batez ere blogeko arduradunekin kontsultatu
> nahi nuen gaia, zenbait arazo ere baititu programak:
> >
> > Linux-en komando-lerrotik exekutatzen den Python programa bat da, hau
> da, edozeinek erabiltzeko modukoa ez da ziurrenik... Windows-en ere ibiliko
> da beharbada, baina Python eta dependentzia batzuk instalatu behar dira
> gutxienez. Windows-en probatu edo bertara egokitu nahi bada, edo interfaze
> grafikorik gehitu, egin daiteke, baina nik orain ezin dut.
> > Programak artikuluen "tripak" irakurtzen ditu hainbat gauzatarako
> (formatua mantentzeko, taulak, erantzunen egileen avatarrak...) eta espero
> ez duen zerbait aurkitzen badu kaskatu egiten du. Nire blogeko artikuluetan
> aurkitu ditudan berezitasunentzat joan naiz konpontzen, baina beste blogen
> batean oso posible da artikulu batean kaskatzea eta, kasu horretan, ez du
> jarraitzen... Eta nik ezin dut blog guztiekin probatu eta aurkitzen dituen
> arazo denak konpondu. Aukera bat bai izan daiteke programa egokitzea
> horrelako ezustekoren bat aurkituz gero kaskatu beharrean jarraitzeko.
> >
> > Bada, horixe, hau partekatu nahi nuen, ikusteko ea beste blogarientzat
> interesgarria izan daitekeen (agian besteok dena baduzue gordeta argitaratu
> aurretik eta ez duzue behar). Eta arduradunek esateko ea nola iruditzen
> zaizuen jar daitekeela tresna interesa luketenen esku: beharrezko proba eta
> egokitzapenak (Windows, interfaze grafikoa, kaskatuta ere jarraitzea..)
> beste norbaitek egin ditzakeen; edo agian taldetxo batek lana banatuta blog
> denak jaits ditzakete eta egile bakoitzari bidali (baina noizean behin egin
> beharko litzateke eduki berriarentzat).
> >
> > Ondo segi,
> >
> >   Igor Leturia
> >
> > 
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Bloga esportatzeko aukerarik?

2021-06-23 Thread Asier Sarasua
aupa Igor!

Teknikoki ez dakit honek zer esan nahi daben (erabiltzaile
arruntontzat, diñot), baina oso itxura ona dauka.

Uste dogu dana goxo-goxo dagola gordeta sarian, baina egixa da
kataklismuak be gertatzen dirala eta ixa 20 urteko jarduna galtzia
egun batetik bestera latza litzake.

eskerrik asko!

a.



Hau idatzi du Igor Leturia (i...@leturia.eus) erabiltzaileak (2021
eka. 16, az. (19:56)):
>
> Kaixo,
>
> Beno, azkenean egin nuen programatxo bat neure blogaren edukiak blogetik 
> jaitsi eta lokalean gordetzeko. Artikulu bakoitzeko karpeta bat sortzen du 
> (izenean data eta izenburua jarrita) eta barruan artikulua gordetzen du html 
> eta docx formatuan (neurri batean behintzat formatua mantenduta), eta irudiak 
> ere bai. Erantzunak ere jaitsi ditzake nahi bada, fitxategian bertan edo 
> aparteko batean. Behin dena jaitsi eta gero, hurrengo batean berriz 
> exekutatzen bada azken hartatik berriak direnak soilik identifikatu eta 
> jaisten ditu (edo, nahi izanez gero, denak begiratuko ditu banan-banan 
> aldaketen bila). Probak egin ondoren, ordu erdiren batean jaitsi zituen nire 
> ia 700 artikuluak.
>
> Programak Eibar.org-eko beste blogak jaisteko ere balio du. Programa zuokin 
> partekatu nezake edo software libre gisa jarri ere bai, baina lehenago 
> zerrendakoekin eta batez ere blogeko arduradunekin kontsultatu nahi nuen 
> gaia, zenbait arazo ere baititu programak:
>
> Linux-en komando-lerrotik exekutatzen den Python programa bat da, hau da, 
> edozeinek erabiltzeko modukoa ez da ziurrenik... Windows-en ere ibiliko da 
> beharbada, baina Python eta dependentzia batzuk instalatu behar dira 
> gutxienez. Windows-en probatu edo bertara egokitu nahi bada, edo interfaze 
> grafikorik gehitu, egin daiteke, baina nik orain ezin dut.
> Programak artikuluen "tripak" irakurtzen ditu hainbat gauzatarako (formatua 
> mantentzeko, taulak, erantzunen egileen avatarrak...) eta espero ez duen 
> zerbait aurkitzen badu kaskatu egiten du. Nire blogeko artikuluetan aurkitu 
> ditudan berezitasunentzat joan naiz konpontzen, baina beste blogen batean oso 
> posible da artikulu batean kaskatzea eta, kasu horretan, ez du jarraitzen... 
> Eta nik ezin dut blog guztiekin probatu eta aurkitzen dituen arazo denak 
> konpondu. Aukera bat bai izan daiteke programa egokitzea horrelako 
> ezustekoren bat aurkituz gero kaskatu beharrean jarraitzeko.
>
> Bada, horixe, hau partekatu nahi nuen, ikusteko ea beste blogarientzat 
> interesgarria izan daitekeen (agian besteok dena baduzue gordeta argitaratu 
> aurretik eta ez duzue behar). Eta arduradunek esateko ea nola iruditzen 
> zaizuen jar daitekeela tresna interesa luketenen esku: beharrezko proba eta 
> egokitzapenak (Windows, interfaze grafikoa, kaskatuta ere jarraitzea..) beste 
> norbaitek egin ditzakeen; edo agian taldetxo batek lana banatuta blog denak 
> jaits ditzakete eta egile bakoitzari bidali (baina noizean behin egin beharko 
> litzateke eduki berriarentzat).
>
> Ondo segi,
>
>   Igor Leturia
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Bloga esportatzeko aukerarik?

2021-06-16 Thread Igor Leturia
Kaixo, 


Beno, azkenean egin nuen programatxo bat neure blogaren edukiak blogetik
jaitsi eta lokalean gordetzeko. Artikulu bakoitzeko karpeta bat sortzen
du (izenean data eta izenburua jarrita) eta barruan artikulua gordetzen
du html eta docx formatuan (neurri batean behintzat formatua
mantenduta), eta irudiak ere bai. Erantzunak ere jaitsi ditzake nahi
bada, fitxategian bertan edo aparteko batean. Behin dena jaitsi eta
gero, hurrengo batean berriz exekutatzen bada azken hartatik berriak
direnak soilik identifikatu eta jaisten ditu (edo, nahi izanez gero,
denak begiratuko ditu banan-banan aldaketen bila). Probak egin ondoren,
ordu erdiren batean jaitsi zituen nire ia 700 artikuluak. 


Programak Eibar.org-eko beste blogak jaisteko ere balio du. Programa
zuokin partekatu nezake edo software libre gisa jarri ere bai, baina
lehenago zerrendakoekin eta batez ere blogeko arduradunekin kontsultatu
nahi nuen gaia, zenbait arazo ere baititu programak: 


* Linux-en komando-lerrotik exekutatzen den Python programa bat da,
hau da, edozeinek erabiltzeko modukoa ez da ziurrenik... Windows-en ere
ibiliko da beharbada, baina Python eta dependentzia batzuk instalatu
behar dira gutxienez. Windows-en probatu edo bertara egokitu nahi bada,
edo interfaze grafikorik gehitu, egin daiteke, baina nik orain ezin dut.
* Programak artikuluen "tripak" irakurtzen ditu hainbat gauzatarako
(formatua mantentzeko, taulak, erantzunen egileen avatarrak...) eta
espero ez duen zerbait aurkitzen badu kaskatu egiten du. Nire blogeko
artikuluetan aurkitu ditudan berezitasunentzat joan naiz konpontzen,
baina beste blogen batean oso posible da artikulu batean kaskatzea eta,
kasu horretan, ez du jarraitzen... Eta nik ezin dut blog guztiekin
probatu eta aurkitzen dituen arazo denak konpondu. Aukera bat bai izan
daiteke programa egokitzea horrelako ezustekoren bat aurkituz gero
kaskatu beharrean jarraitzeko.

Bada, horixe, hau partekatu nahi nuen, ikusteko ea beste blogarientzat
interesgarria izan daitekeen (agian besteok dena baduzue gordeta
argitaratu aurretik eta ez duzue behar). Eta arduradunek esateko ea nola
iruditzen zaizuen jar daitekeela tresna interesa luketenen esku:
beharrezko proba eta egokitzapenak (Windows, interfaze grafikoa,
kaskatuta ere jarraitzea..) beste norbaitek egin ditzakeen; edo agian
taldetxo batek lana banatuta blog denak jaits ditzakete eta egile
bakoitzari bidali (baina noizean behin egin beharko litzateke eduki
berriarentzat). 


Ondo segi,

 Igor Leturia

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Bloga esportatzeko aukerarik?

2021-03-23 Thread Gari Araolaza
Aupa Igor!

Bai, latza izan da OVH-rena!

CodeSyntax-ek eskaintzen du gaur egungo hosting zerbitzua eta enpresan ari
gara gai hau detailean aztertzen. Gaur egun segurtasun kopiak eta abar ondo
egiten dira, baina pauso bat haratago emateko bidean gabiltza, segurtasun
kopiak urrunago eramanez eta abar.

Bestetik ulergarria da planteatzen duzuna, eta erraztu behar dugu. Utzi
pixka bat begiratzen, lehenago Sareinak bloga utzi eta joan zirenean egin
genuen esportazioren bat eta. Errazena izango da Plone barruan script bat
garatu eta hori konpartitzea. Emango dugu erantzunen bat.

Laster arte

Gari

Hau idatzi du Igor Leturia (i...@leturia.eus) erabiltzaileak (2021 mar. 22,
al. (18:07)):

> Kaixo,
>
> Zuetako gehienok jakingo duzue (Sustatuk eman zuen horren berri zapatuan,
> https://sustatu.eus/1616173590) OVH ostatatze-enpresaren datu-zentro
> bateko sutea dela-eta Blogariak.net euskarazko blogen plataforma desagertu
> dela (beste gauza askoren artean). Segurtasun kopiak ondoko eraikin batean
> zeuden, hau ere hartu zuen suak eta, ondorioz, blog horiek betirako galdu
> dira, asko oso interesgarriak. Ahal dutena Archive.org-etik eta kopia
> pertsonaletatik berreskuratzen saiatzen ari omen dira.
>
> Hori ikusita, niri ikaragarrizko beldurra sartu zait noizbait blogean
> urteetan egindako lan eta eduki guztia gal daitekeela pentsatzean... Eta
> Eibar.org-eko arduradunek egiten duten lanaz eta hartzen dituzten neurriez
> gain, blog bakoitzaren egileok norberaren edukiak gordetzea soberan ez
> legokeela pentsatu dut. Baina nik behintzat orain arte blogean idazteko ez
> dut aurretik nire ordenagailuan idatzi eta gordetzen eta amaitzean igotzen,
> zuzenean blogean idazten dut, beraz ez dut neure ordenagailuan idatzitakoen
> kopiarik...
>
> Beraz, nire galdera: gure blogak esportatzeko aukeraren bat ba al dago,
> kudeatzaileentzako pantailetan botoiren baten bidez edo? Ahal bada, irudiak
> ere jaistea litatzeke egokiena, baina tira, gutxienez testuak jaisten
> baditu, XML baten edo gehiagotan, nahikoa.
>
> Ez badago, urgentziaz hasiko naiz idazten blog baten eduki guztia (irudiak
> barne) jaitsiko duen programa bat idazten, gero partekatuko nukeena zuekin.
> Baina jada egin badaiteke moduren batean, ba hobe.
>
> Eskerrik asko eta ondo segi,
>   Igor Leturia
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Bloga esportatzeko aukerarik?

2021-03-22 Thread Igor Leturia
Kaixo, 


Zuetako gehienok jakingo duzue (Sustatuk eman zuen horren berri
zapatuan, https://sustatu.eus/1616173590) OVH ostatatze-enpresaren
datu-zentro bateko sutea dela-eta Blogariak.net euskarazko blogen
plataforma desagertu dela (beste gauza askoren artean). Segurtasun
kopiak ondoko eraikin batean zeuden, hau ere hartu zuen suak eta,
ondorioz, blog horiek betirako galdu dira, asko oso interesgarriak. Ahal
dutena Archive.org-etik eta kopia pertsonaletatik berreskuratzen
saiatzen ari omen dira. 


Hori ikusita, niri ikaragarrizko beldurra sartu zait noizbait blogean
urteetan egindako lan eta eduki guztia gal daitekeela pentsatzean... Eta
Eibar.org-eko arduradunek egiten duten lanaz eta hartzen dituzten
neurriez gain, blog bakoitzaren egileok norberaren edukiak gordetzea
soberan ez legokeela pentsatu dut. Baina nik behintzat orain arte
blogean idazteko ez dut aurretik nire ordenagailuan idatzi eta gordetzen
eta amaitzean igotzen, zuzenean blogean idazten dut, beraz ez dut neure
ordenagailuan idatzitakoen kopiarik... 


Beraz, nire galdera: gure blogak esportatzeko aukeraren bat ba al dago,
kudeatzaileentzako pantailetan botoiren baten bidez edo? Ahal bada,
irudiak ere jaistea litatzeke egokiena, baina tira, gutxienez testuak
jaisten baditu, XML baten edo gehiagotan, nahikoa. 


Ez badago, urgentziaz hasiko naiz idazten blog baten eduki guztia
(irudiak barne) jaitsiko duen programa bat idazten, gero partekatuko
nukeena zuekin. Baina jada egin badaiteke moduren batean, ba hobe. 

Eskerrik asko eta ondo segi, 


 Igor Leturia

Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com