>. Gaur egungo albistegiak ez dira orain > berrogei urtekoak, telefilmeak espreski egiten dira telebistarako eta > antzerkia > desagertu da �reality�en mesedetan. Are gehiago, gaur egun audientziarik > gehien > duten programak telebistaren beraren fruitu dira, telebistan baino ezin ikusi > direnak.
Audientzia asko dute telebistaren ukitua duten antzerkiek bai. Hori ikusi dugu, esaterako "Ezetz lepoa jarri" antzezlanarekin. Lepo betetzen dituzte antzeztokiak. Gurea, behitzat bete zuten aurkezpenean. Goenkaleko aktoreak izateak izango du eragina... Pentsa, publikoak galderak egin ditzake hitzailea nor izan den asmatzeko eta batek Marialuisari egin zion galdera antzerki horretan Zenarruzabeitia anderea den arren... Baina bueno, mezu hau zen beste fenomeno baten gainean galdera egiteko. "Cocidito Madrile�o"-ren berririk badaukazue? Hau ere EITB-k famatu egindako irratsaioa-edo da eta taula gainean jokatu dutela ere badakit. Zein iritzi? norbaitek ikusi du? Portzierto Amati�o, antzerkia desagertu da? Gure herrian agertu egin dela esango nuke... Ez dakit baina herri askotxotan ez ote den antolatze lana funtzionarioen esku uzten-eta... Eta Cocidito Madrile�o dugu Bergaran, Arrasaten... Hori bai, kontratua eginda antzerki lana zer izango den jakin ere egin barik. Merkea balitz sikera... Iban
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
