Doinu antzekoak han eta hemen aurkitze hau oso gauza arrunta da musikologiaren alorrean. Uste dot lehenago ere jardun izan dugula honi buruz. Aita Donostia, Azkue eta abarrek ere makina bat horrelako identifikatu zituzten. Jose Luis Ansorenak egin zuen horrelakoen bilduma bat Txistulari aldizkarian. Adibide batzuk:
- Segovian bildutako "/Arrorr�, corderito divino" /abestia gure "/Ume eder bat"/ abestiaren doinu berarekin kantatzen da. (Aita Donostia)
- Oviedon /"Venid y vamos todos" /izeneko kanta bat /"Gernikako arbola"-/ren doinu berarekin kantatzen da.(Azkue)
- "Uso txuria"ren doinua batzuen ustez bretoia da jatorriz: "/Ah! Vous dirai-je, maman";/ beste batzuen ustez alemana eta Abezedarioa doinu horrekin erakusten omen dute alemanez.
- "/Lepoan hartu ta segi aurrera"/-ren doinu berarekin kantatzen da/ /"/It's a long way to Tipperary" /abesti ezagun ingelesa.
/- "Artolak dauko"/-ren doinu bera dute/ "//Olentzero, buru aundiya" /eta /"Uno de enero, dos de febrero" /kantek, eta doinu hori bera du/ "//La Farandole Joyeuse/" kanta frantses zaharrak.
- "Agur Jaunak"-ren doinu bera duen kanta bat dago Austrian.
- "///Aurtxo txikia seaskan dago" ///kantaren doinu bera duen kanta bat dago Errusian.
eta abar, eta abar... Ez ditut gehiago jarriko, baina mordoa dira horrelakoak.
Eta Zaloak Parajitos aipatu duela aprobetxatuz, gogorarazi nahiko nuke Parajitos hori ere tankera horretako doinua dela, kantu horren 140 bertsio inguru daudela katalogatuta, eta hamaika hizkuntzatan kantatzen dela eta toki askotan "propiotzat" dutela. Adibidez halaxe dute Ipar Ameriketako Euskaldunek. Haientzat "The Chicken Dance", euskal kanta eta dantza da, euskal jatorrikoa alegia, eta AEBtako euskal-amerikarren ezteietan oso ohikoa. Horren inguruko artikulu bat idatzi nuen orain 2-3 urte Argia aldizkarirako eta hementxe duzue:
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2002-04-14_chicken
Ez, pentsa halere artikuluaren azpikaldean egiten den autopropaganda lekuz kanpokoa denik. Hain zuzen ere dantzan.com aurkezteko eskatu zidaten artikulua eta oilasko dantzarena amua baino ez da.
oier.
Zaloa Etxaniz wrote:
Ba nik behin flipau neban Benidorm-eko pasiuan. Barreguria amorro piskatekin nahastuta.
Benidorm-en badare taberna-pub antzekuak nun mahai borobil pila daren eszenatoki bati begira dantza toki ta guzti, hoteletan egoten diran hoietakuak. Demaseko leihuak ditxue ga�era kalera begira pasiuan dabilena erakartzeko.
Hauetako batian oi� 10 bat urte, "Maria Jesus y su acorde�n" egoten zan arratzaldero. Uste dot "Pajaritos por aqui" asmau zebana da oi� Antena3-eko "La granja"-n dauana. Berori!!!
Ba behin pasiotik noiala, han entzuten dot kantuan... AL VI RU LAU, AL-VI- RU- LAU!!! (GURE BAT BI HIRU LAU!!)
(ze pena ez nebala apuntau ze asmatu zeban jarraitzen daben bost-sei -zazpi-rako ).
Baina hau ez zan plajio kasua. Hura konbenziduta zeuan hola zala!!!
Makaleko belarriko mi�a!!!
Guk hemen deskargatu dugu Ofra Haza-ren bertsio bat, eta nik esango nuke Hiru Trukuk kantatzen duen "Bart hamarretan" kantuaren melodia antzerakoa dala, aldatuta noski. ("Bart hamarretan/ dontzella nintzan...")
Beste bertsioren bat entzuten badugu eta beste antzik aurkitu, abisatuko dugu.
Bestela, hor daukazue "Geuria da-ta, geuria da" abesti famatua, elizan beste letra batekin kantatzen dana (Bakea beti zurekin...) halako batean nik aurkitu nebana pelikularen batean hebraieraz kantatua. Nik beti pentsatu neban abestixa geuria zala, eta hara sorpresa.
Horrelako beste sorpresa bat hartu neban "Amets" abestiarekin (bai, "Berriz etorriko zera, Ondarruko kaiera, han dakazu maitea, itxaroten dautzuna"), baina kasu honetan Argoitiatarren kulpagatik izan zan. Duela 10 bat urte entzun nien telebistan tiroles batzueri, Ratzingerren aleman bayerischean.
Gari
Julen Gabiria wrote:
El Mundoren edizino digitalean agertu da:
http://www.elmundo.es/elmundo/2005/05/05/cultura/1115291408.html
Kantua Israelen sinboloa izan ei zan 1967ko gerran, baina abestiaren konpositoreak karta baten aitortu ebanez, plagioa izan zan, euskal lo-kantaren batena.
Albistean bertan, kantua entzuteko modua dago.
Nonork badaki ze euskal kantaren bersinoa dan hori? Nik ez dot asmatzen.
Julen
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
