Imanoltxuk:
Bota daigun Donostia eta Bilbo arteko trenbide berri(ztu)a eittearen
alde gaozela (ni bai), zelako belozidadez joateko?? Derrigor oingo toki
beretik joan behar?? Seguru hori dala aukerarik onena??
Oierrek:
Trenbide berriztua, esaten dozun modura. Trazadua, oraingoa. Toki
batzutan, desdoblatuta. Asko jota, 80 km/h. Pasajeruendako bakarrik.
Eta kontuan hartu itxasontziak eta abioiak be ba dagozela, karga haundiak
garraiatzeko bata eta bidaiari cagaprisendako bestia (normalian, azken
hauek, oso dirudunak dira eta etxake ardura abioi txartel bat ordaintzia).
Ez dauka zentzurik AHT moduko proiektu faraonikorik egittia, negozio
gizonak (lau katu) bakarrik erabiltzeko.
Hori ez bagara sartzen desarrollo modelo honetan. Ia zentzurik daukan dana
HAUNDIAGO eta BIZKORRAGO egin behar horrek.
Filosofia moduan ondo dago, eta ni naiz firmatzen lehena. Baina gero
problemak datoz : Bilbon bizi zara (andriak hor egiten dau bere beharra eta
umeak dituzu) eta egunero joan behar zara Donostiara biharrera (eta asko
dira horrelaxe, dirudunak izan barik, edo dirudunak ez izateagatik),
zortziretan fitxatzeko. Trenbide berria egin dabe bi herriren artean,
gehienez 80an doia, beraz geldiuneak, aldapak... media azkenean 65. Bi
ordutako bidaia.
Aukera bi dittuzu:
- edo, oso "ekologikoki", goizeko 4:30etan jaiki (ordu bat itzartzeko,
armosatzeko, geltokira joateko) trena 5:30etan hartzeko 7:30 Donostian
egoteko eta 8:00etan fitxatzeko
- edo, 5:30etan jeiki (trenez joanda baino ordu bat beranduago), 6:30tan
kotxe hartuta eta 130 km/orduko eginda (gaur egun nahiko belozidade normala
autopistan -ni ez-) 7:30an Donostian egoteko 8etan fitxatzeko.
Zer egingo zenduan?
Eta batez be, zer egingo leuke jende gehixena? Erantzuna gaur egun
ikusten da, (ia) denok kotxez joango lirateke.
Edo ordutegian sartu barik : joan-etorria egun berean egin behar -oso
gauza normala-, trenez guztira 4 ordu, kotxez ordu bi edo bi t'erdi. Galdera
bera: eta zer egiten dau jendiak?? Ba trenari paso egin.
Ez dot uste kagaprisas izatea denik kontua. Uste dot jende askok, bere
gogoaren kontra, horrelaxe bizi behar dabela, askotan eta askotan batek ez
dabelako aukeratzen bere bihartokia, ez andriaren bihartokia...
Beste adibide bat: unibertsitateko estudiante asko, egunero-egunero
kapitaletik kapitalera joan-etorriak egitten. �Hauek ez ziren oso gustora
joango trenez, autobusez joan beharrean (oso oso inkomodoa da), bakarrik
trenak belozidade eta prezio berdintsua izango baleu?? Nik di�otzut, jota
korrika.
Belozidadearena izan leike berdintsua (badakit zuk beste belozidade bat
proposatzen dozula).
Prezioa? Oso garestia izango dela di�ozue, ez dakit nondik ateratzen
dozuen datu hori, nire ustez horretaz dena espekulazio hutsa baino ez da,
baina nire ustez prezioa autobusarenaren antzekoa izan behar zan, izan
behar, antzekoa.
Tren hori ikasleen betebeharrak BE beteko balitu (belozidadez,
kalitatez, prezioz...) sozialki erabat justifikatuta egongo litzateke, nire
ustez.
Ala, eta ni eztabaida hau agortuta zeuala pentsatzen nebala...
Imanoltxu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]