Amati�ok:

Gainera, noizdanik jendaurrean jazoten diren gertakariak datutzat hartzea
--edo gogoan hartzea-- zuhurtasunaren kontrakoa da?

Mikel:

Ez da zuhurtasunaren aurkakoa, jakina. Baina "datu objektiboak" deitu diezu
eta barruan intentzioaren juzkua egin duzu. Eta hori ez da datu objektiboa.
Egia da 2003ko irailean Herreran gertatutakoa ertzainak hiltzeko saioa izan
zela, eta hala izango zen lehenagokoa ere. Eta litekeena da ondorengoren bat
ere hala izatea (Aintzoaingoa ez dakit). Horregatik nioen nik 2 urte ote
diren ez dakidala. Baina pentsatzen dut, oraindik ere, azken hilabeteteetan
(Martxoaren 11ren ondoren batik bat, orain 15 hilabete) badaudela nahita
hartutako erabaki bat dela pentsatzeko motiboak. Ene ustez erabaki hori ez
dela hartu pentsatzeko baino gehiago. Zuk 2003ko "frogak" aurkezten dituzu
eta baita 2003ko Gabonetako gero trenetako kontu hura. Eta gero iltzeen
kontua. Nire ustez horri "froga" esatea gehiegizkoa da.
Nik inpresioa daukat erabaki hori hartu zuela --berriro esaten dizut orain
15 hilabete izan zitekeela, edo 12--, eta horren arabera gertatu direla
gertatu diren atentatuak. Eta ez direla gertatu gertatu ez diren bezala.
Iltzeenari erantzun dakioke, Mitxelek esan duenaz gain, neurri bereko beste
Fernandoren egia batekin, bonba jarrita dagoela abisatzearen kontu horrekin
(Blanco teniente koronelari ez zioten abisatu...)
(Gabonetako trenetako kontu horretaz, zure azken "frogaz": Baltasar Garzonek
dio, Aznarri eta M-11ko batzordean PPkoek esandakoari kontra eginez, ekintza
hura ez daitekeela M-11ko sarraskiarekin konpara. Leherkari haiek trena
hutsik zegoela lehertzeko asmoa zutela, aparteko burdin-bideetan zegoenean,
eta beraz ez erabiltzeko argudio bezala ETA izan zitekeeneko usteaz ... edo
holako zerbait. Garzonek esatea ere ez da egiaren bermea, noski, baina zuk
"froga" bezala aurkeztea bezainbeste behintzat balio du.)
Esan nahi dudana da, azken batean, niri iruditzen zaidala azken
hilabeteetako jardueran badagoela asmo bat, edo "asmo-eza" zehatzago. Jakina
hori kolpetik aldatzen badute ez dutela abisua joko (portzierto, Blanco
teniente koronelarena nik ez nuen gogoan, zein zen alegia, hemerotekan
begiratu behar izan dut), eta ulertzen dut, alde horretatik, lo ez hartzeaz
egiten duzun aldarria. Areago, inor ez hiltzeko atentatuek ere izan dezakete
ondorio gisa inor hil izana. ETAk bere estrategia armatuarekin jarraitzen
du, kontrakoa esaten eta egiten ez duen bitartean, eta hori ezin da ahaztu.
Kontua da inpresioa hartu nuela, zurea irakurrita, zure artikuluaren xedea
zela erne egoteko baino gehiago intentzio hori ikusten dugunoi faltsu
deitzekoa, kontzienteki faltsu, demostratua balego bezala hori ez dela
horrela. Eta nire ustez ez dago demostratuta, eta zantzu gehiago dauzka
besteak.

Mikel






----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to