Demasak dira Vocentoko edizio lokaletakoak, katxondoak esango nuke, zelako
bromak egiten dituzten ikusita:

Bloglines bidez irakurtzen ditut El Correo eta Diarion edizio eibartarrak.
Gaurko Correok:

"Reeditado un libro sobre la vida en Eibar a finales del siglo XIX y
principios del XX"

Bale, titularra ez da txarra. Kontua da ez dala "un libro", baizik eta
Toribio Etxebarriaren "Viaje al País de los Recuerdos" bera, ni mas ni
menos. Literarioki ez da demaseko liburua izango, baina eibartar batentzat
ezin da "un libro" izan.

Imajinatzen dozue: "Se ha reeditado un libro de caballerías de un hidalgo,
cuyo autor fue uno manco"?

Hala ere normalean Correok punteria hobearekin jokatzen du. Gaurko
Diario/Deliriok adibidez, ez du aipatzen (edizio elektronikoan bederen) ez
liburuarena eta ez gaur egingo den ebento kultural garrantzitsuena: Dantzari
Eguna Untzagan, eguerdiko 12terdietan. Hor aurkeztuko dira irailean Arraten
egingo diren dantza zahar/berriak.

Furgol, furgol, furgooool! Poztuko naiz Eibar primerara joaten bada, bai
igoeragatik eta bai gero geldituko zaigun pake santuagatik. (Ala datorren
urtean okerrago izango da?)

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to