Garik: <Nuriaren kasua ez da adibide ona agian, proiektu gehienak herentzian jaso bait <ditu, ez dakit oraindik denborarik izan ote duen sailaz arduratu eta bere bidea <egiteko. -- Ba Nuriaren kasua bezala, Joxe Joan Diputatu Nagusia. Nik orain dela 23 urte ezagutu nuenean beste 22-23 urte edo izango zitian. Gau-eskoletako irakaslea, langile sutsua eta zentzun handikoa. Nik ez diat uste azken 23 urteotan ez euskaltzaletasunik, ez adorerik eta ez zentzunik galdu duenik...
<Baina bale, demagun dena onartzen dudala, administrazioa txintxoa da, <agintariak zuzenak, azkarrak, ikerketa guztiak ongi eginda eta arrazoituta, ez <zaie detailerik eskapatu eta abar. -- Nik ez diat uste beti lortzen dutenik (hik eta biok bai ala?), baina ahalegintzen direnik (batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago), ez zeukat batere dudarik. Pentsa ezak hi jartzen hautela (edo hi bezalako bat) arloren bateko zuzendari. Gaizki egiten ahaleginduko al hintzen? <Orain, nork azalduko dit ongi eta arrazoituta, zertarako behar ditugun obra <handi guzti horiek? -- Nik ez zekiat hik baino gehiago. Ez nauk enziklopedia bat. Eta nik ere nere lana zeukat. Eta onartzen diat (nola ez diat ba onartuko¡) komunikazio-arazoa dagoenik. Baina, froga gisa, has gaitezen. Zein obra handiz nahi duk jakin? Amatiño Gari Amatiño wrote: > >Gariren teoriak: > ><Nere ustez lan haundi hauen dirdirarekin itsututa ibiltzen direla >agintariak, <eta alde negatiboak minimizatzen dituztela beraien buruetan. ><Bati baino gehiagori faraoi konplexua sartzen zaio agian, dirutzak >esku artean <ikustean, eta onuretan bakarrik pentsatzen dute itsututa. > >-- Zaharra (beteranoa, behintzat) naizelako edo, nik oso hurretik >ezagutzen dizkiat gaur egun agintaritzan dauden buruen buruak eta ez >nikek inondik ere esango itsututa daudenik premiarik gabeko herri-lanak >egin beharraren beharrez. Nere ustez, Herri honek atzean geratu ez >dadin nahi ditek eta ez zeukatek beste interesik. Asmatzen ari diren >ala ez eztabaidagarri duk, baina ez behintzat itsututa. Esate baterako, >nik ez diat uste gure Nuria eibartarra Mendaroko informatika-arduradun >izateagatik guztiz normala zenik eta orain, ostera, garraio-sailburu izendatu dutelako itsutu denik. > ><Beste teoriaren arabera, gurpil zoro batean daude administrazioa eta >enpresa <handiak. Obra handiak egiteko enpresa handiak behar ditugu, >eskabadora, kamioi, <grua eta inbertsio handiekin dabiltzanak. Gero >eskabadora, kamioi, grua eta <horiek lana behar dute amortizatzeko, >autobide bat bukatutakoan portu bat eta <portua bukatutakoan presa bat. ><Behin ikerketa-aurrekontu-proiektu faseak hasitakoan zaila izaten da >gelditzea, <diru, hitzemate eta interes asko sartu bait dira jokuan. ><Egoera horretan agintariak tematzen dira eta ez da obra gelditzeko >modurik <izaten, nahiz eta arrazoi onenekin joan. > >-- Ez zekiat ba gehiegi tematzen ote diren. Y grekoa Robles >garraio-sailburuak planteatu zian orain dela 23 urte eta Eibar-Gasteiz >autobideari buruzko erreportaia nik egin nian Zeruko Argian... 1976 >urtean¡ > >Amatiño > > > >----------------------------------------------------------------------- >- > >_______________________________________________ >Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > >http://www.eibar.org/zerrenda > >harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > >
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
