Gariren teoriak:

<Nere ustez lan haundi hauen dirdirarekin itsututa ibiltzen direla
agintariak, <eta alde negatiboak minimizatzen dituztela beraien buruetan. 
<Bati baino gehiagori faraoi konplexua sartzen zaio agian, dirutzak esku
artean <ikustean, eta onuretan bakarrik pentsatzen dute itsututa.

-- Zaharra (beteranoa, behintzat) naizelako edo, nik oso hurretik ezagutzen
dizkiat gaur egun agintaritzan dauden buruen buruak eta ez nikek inondik ere
esango itsututa daudenik premiarik gabeko herri-lanak egin beharraren
beharrez. Nere ustez, Herri honek atzean geratu ez dadin nahi ditek eta ez
zeukatek beste interesik. Asmatzen ari diren ala ez eztabaidagarri duk,
baina ez behintzat itsututa. Esate baterako, nik ez diat uste gure Nuria
eibartarra Mendaroko informatika-arduradun izateagatik guztiz normala zenik
eta orain, ostera, garraio-sailburu izendatu dutelako itsutu denik. 

<Beste teoriaren arabera, gurpil zoro batean daude administrazioa eta
enpresa <handiak. Obra handiak egiteko enpresa handiak behar ditugu,
eskabadora, kamioi, <grua eta inbertsio handiekin dabiltzanak. Gero
eskabadora, kamioi, grua eta <horiek lana behar dute amortizatzeko, autobide
bat bukatutakoan portu bat eta <portua bukatutakoan presa bat. 
<Behin ikerketa-aurrekontu-proiektu faseak hasitakoan zaila izaten da
gelditzea, <diru, hitzemate eta interes asko sartu bait dira jokuan. 
<Egoera horretan agintariak tematzen dira eta ez da obra gelditzeko modurik
<izaten, nahiz eta arrazoi onenekin joan.

-- Ez zekiat ba gehiegi tematzen ote diren. Y grekoa Robles
garraio-sailburuak planteatu zian orain dela 23 urte eta Eibar-Gasteiz
autobideari buruzko erreportaia nik egin nian Zeruko Argian... 1976 urtean¡ 

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to