>  Lan handia
> dago komunikazio arloan.

Arrazoia duzu, Gari.

Pasaia edo Mutrikura joan barik, Eibarren aurreikusita dagoen obra baten
inguruko informazioa-faltaren adibide garbia ikusi dut egunkari batean aste
honetan bertan.

Toki askotan egin duten bezala, Eibarren merkatu plaza botako dute. Toki
berean, garajeak, zentro komertziala, jatetxeren bat eta merkatuko
arraindegi, harategi eta bestelakoak joango dira. Nik uste merkatua
eraberritzea ona eta beharrezkoa dela, baina egongo errentagarria ez dela
edo merezi ez duela pentsatzen duen bat baino gehiago.

Urte asko dira proiektu honen inguruan lehen ideiak entzun zirela. Eta kasu
honetan erabakiaren "arduraduna" PSE-EE da, baina aipatzen duzun
"desinformazioa" aurrerago aipatu ditugun bestelako proiektuen berdina da,
gainera "desinformazioa" ez hiritarren arrunten artean, baizik eta gaur egun
merkatu plazan komertzioak dutenen artean!

Osteguneko DV-n, hiru elkarrizketa eta hiruretan kexa berdinak:

- Iñaki Rezola, harakina: "asegura sentirse «dejado un poco de lado» por el
Ayuntamiento ya que «la información de la que disponemos es de hace ocho o
diez años». «Tenemos que andar detrás de ellos para saber algo.»" «no nos
dicen nada, nos han dado fechas que no se cumplen .» http://tinyurl.com/e48oh

- Idoia Arregi, arrain-saltzailea : "(...)no se cumplen los plazos que nos
han venido diciendo, el tiempo pasa y no sabemos nada. No recibimos ningún
tipo de información." http://tinyurl.com/983b4

- Guillermo Burgoa, arrain-saltzailea: «No tenemos información, nos han
comentado cómo van a ser las nuevas instalaciones, más o menos, pero nada en
concreto», se queja Burgoa. http://tinyurl.com/dmmax

Ikusten den bezala, proiektu horretan oso inplikatua egon behar lukeen
jendearen informazio-falta nabaria da. Pentsa beste hiritarrona, idearik
ere ez.
Susmoa dut, beste hainbat kasutan bezala, eraberritze prozesuaren
finantziatzioan dagoela gakoa. Seguruenez oraindik ez dago ondo lotuta.
Suposatzen dut ez dela erraza eta azken proiektua - azalerak, aktibitateak,
aktibitateen aldaketak, eta abar barne -, horren menpe egongo direla.

Baina horren gainean informazioa gutxi ...

eneko


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to