Amatiñok:
Hau da, gero eta titulu gehiago sortu da, baita gero eta titulu gehiago
argitaratu ere, baina, aldi berean, gero eta ale gutxiago. Guztira %25
gutxiago.
Joan Marik dioen bezala "ataka gaiztoan dago euskal liburugintza alderdi
ekonomikotik".
Ez diñot gauza ona danik, eta seguru asko, guria modoko
kultura(ekonomia) txiki baten, gitxiago, baina hori ez da mundu guztian
gertau? Ez dot uste euskal liburugintzaren berezitasuna danik.
Hau da: azkenengo 3-4 urtietan izugarri erraztu/merketu da liburuak
kaleratzia, eta gaur egun ixa edozeinek argitaratu leike liburu bat.
Ondorioz: Liburu gehixago > tirada txikixaguak.
Garik kargau daben grafika horrek, beste maila baten, itxura antzerakua
eukiko dau Belgikan, Danimarkan, Alemanian, Japonen...
Asier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]