Amatiño wrote:

  Behar bada inoiz baino instrumentalista gehiago egongo duk baina, gaur
egun ostera, ez diat sumatzen gazte jendeak askorik kantatzen duenik.
Bai, noski gutxiago kantatzen dala, baina horrek ez du esan nahi musika krisian dagoenik.

Igual modu desberdinean ulertzen dugu musika, izan ere, inoiz baino musika gehiago entzuten dugu gaur (irratia, telebista, mp3ak, mugikorrean ere melodiak). Zenbait kantarik sakelako telefonoetara deskargatutako melodiengatik, saltzen dituzten diskoengatik baino diru gehiago irabazten dute.

Auskalo hemendik 10 urtera zer gertatzen dan. Guk egun guztian lantokian musika entzuten dugu. Ez dut uste orain dela 50 urte horrela zenik.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to