On 4/7/06, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

Eibar.org-eko teknofilo maiteenok, ladgundu!
Nire bloga, Ingelesen Hilerria, spamak itota dago.
http://www.eibar.org/blogak/luistxo
Nahi dut ezabatu spam hori, eta "captcha" edo galdera tranpa bat ezarri
gehitu nahi duten berrientzat. Irudizkoa, edo galdera bat hizkuntza
naturalean.  Adibidez, "Zenbat bokal daude 'bederatzi' hitzean? (jarri zifra)"
Baina klaro, azken hau konplikatzeko, nire bloga elebiduna da!
lagundu, mesedez plis faborez. Lotsa ematen dit posteatzea Viagra guzti
hori bistan dagoen bitartean

Zein motako spama da itota zauzkana, erantzunena edo trackback-ena? Nik erantzunena apenas jasotzen dut, baina trackback-ena piloa.

Google-en apur bat bilatuta http://captchas.net/ doako zerbitzua aurkitu dut. Badirudi nahiko erraza izan daitekeela zerbitzu hori erabiliz zerbait inplementatzea, baina CoreBlog-en iturburu kodean aldaketak egitea eskatuko luke (erantzuna eta trackback-a gehitzeko metodoek parametro berri bat jaso beharko lukete, captcha irudian jartzen duena, eta zuzena dela egiaztatu). Nik ez dakidana da Eibar.org-ek Zettai-n kontratatuta daukan ostatatzeak iturburu kodea aldatzeko aukera ematen duen...

Erral, ari al zara zerbaitetan?

    Igor
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to