On 4/24/06, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Nire blogeko spam arazoak direla eta... Leturia:
> > Google-en apur bat bilatuta http://captchas.net/ doako zerbitzua aurkitu
> > dut. Badirudi nahiko erraza izan daitekeela zerbitzu hori erabiliz
> > zerbait inplementatzea, (...)
> > Erral, ari al zara zerbaitetan?
Erral:
>Badaukagu iturburua aldatzeko aukera, baina ez dut ezer gehiago begiratu.

Nik ez dut geroztik ezer egin edo esan gaur arte oporretan egon naizelako eta etxeko ordenagailua tailerrean dudalako, baina banuen asmoa hori konpondutakoan nire burua laguntzeko eskaintzeko.

Beste blog batekin ere gaizki, gaizki nenbilen spamarekin, eta han Bitakora
produktuaren gainean, egin du Erralek Captchas.net-erako adaptazio hori.
Tagzaniako blogean izan da, http://www.tagzania.com/blog/news
Egun batzuk utzi behar, ea badabilen. Nik uste dut badabilela.
Ondo badoa kontua, CodeSyntax-ek Bitakora produktuaren hurrengo
eguneraketan sartuko duela pentsatzen dut: http://www.codesyntax.com/bitakora
Nik uste dut Bitakora askoz produktu sendoagoa eta erabilgarriagoa dela
Coreblog baino, eta merezi duela eguneraketa bat egitea Eibarko blogetan
hara pasatzeko. Gainera, badaizue Eibar.org-eko mantenuarekin Bitakora-ren
gileak gabiltzala, CodeSyntax-ekoek, eta alde horretatik ere sendoagoa
izango da apoio hori.
Hala ere, Igor batek, adibidez, lana egin du bere Coreblog propioan... eta
akaso aukera egon zitekeen, migrazioa eginez gero, Coreblog jakin batzuk
uzteko aldaketa egin nahi ez dutenentzat.

Nik ere hutsune asko ikusten dizkiot Eibar.org-en zegoen CoreBlog bertsioari. Goiena.net-erako egin zenituzten berrikuntzak edo Bitakoran jarri zenuten tag-en aukera ez izatea faltan botatzen nuen. Beraz, ez naiz ni izango migrazioa oztopatuko duena... Eta pegak banitu ere, ez naiz ni nor zuen lana oztopatzeko.

Hala ere zalantza/iradokizun batzuk:

- Ba al du Bitakorak moblogging aukerarik?
- Bitakorako captcha sistema erantzunetarako bakarrik ari al zarete jartzen? Luistxoren arazoa hori zen, baina nirea trackback-spama da...
- Post berrientzako migrazioa proposatzen duzue, zaharrak CoreBlog-en utzita, edo post zaharrak ere berrira pasatuta? Eta pasatzekotan, eskuz ala script bidez egiteko asmoa duzue? Ba al duzue zerbait horretarako?
- Izango nuke sistema berrian ere orain arte bezala bloga pertsonalizatzeko aukera?

Ez haserretu askotxo eskatzen dudala iruditzen bazaizue, mesedez. Eskatzea libre denez, nik porsiakaso... ;-)

    Igor
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to