Nire blogeko spam arazoak direla eta... Leturia:
> Google-en apur bat bilatuta http://captchas.net/ doako zerbitzua aurkitu
> dut. Badirudi nahiko erraza izan daitekeela zerbitzu hori erabiliz
> zerbait inplementatzea, (...)
>
> Erral, ari al zara zerbaitetan?
Erral:
Badaukagu iturburua aldatzeko aukera, baina ez dut ezer gehiago begiratu.
Beste blog batekin ere gaizki, gaizki nenbilen spamarekin, eta han Bitakora
produktuaren gainean, egin du Erralek Captchas.net-erako adaptazio hori.
Tagzaniako blogean izan da, http://www.tagzania.com/blog/news
Egun batzuk utzi behar, ea badabilen. Nik uste dut badabilela.
Ondo badoa kontua, CodeSyntax-ek Bitakora produktuaren hurrengo
eguneraketan sartuko duela pentsatzen dut: http://www.codesyntax.com/bitakora
Nik uste dut Bitakora askoz produktu sendoagoa eta erabilgarriagoa dela
Coreblog baino, eta merezi duela eguneraketa bat egitea Eibarko blogetan
hara pasatzeko. Gainera, badaizue Eibar.org-eko mantenuarekin Bitakora-ren
gileak gabiltzala, CodeSyntax-ekoek, eta alde horretatik ere sendoagoa
izango da apoio hori.
Hala ere, Igor batek, adibidez, lana egin du bere Coreblog propioan... eta
akaso aukera egon zitekeen, migrazioa eginez gero, Coreblog jakin batzuk
uzteko aldaketa egin nahi ez dutenentzat.
Aldaketa beste larunbat goiz bateko saiotxo batekin osa zitekeen, duela bi
urteko blog ikastaro hura bezala. Gogoratzeko: http://www.eibar.org/14
Flickr argazki tresneria nola erabili ere emango nuke nik gustura
ikastarotxo horretan, irudiak blogean jartzeko modu ideala hori delako, ez
blogean kargatzea, baizik eta Flickr-en izatea.
"Bitakora" sistemarekin probak egin nahi balitu inork, ireki kontu bat
hemen: http://www.blogak.com
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]